2009ak hartu du martxa !!

Urte berria hasi zenetik Gaztelekuan ekintza desberdin ugari egin dira, eta azkenengo aste honetan, gaztelekura hurbildu ziren gazteak Gaztelekuko gela batzuk pintatu eta apaintzen aritu ziren. Igandean berriz, hormak pintatzeaz gain txapak egiten ere jardun zuten, kolore, marrazki eta musika talde desberdinen irudiekin egindako txapak hain zuzen ere. Datorren asteetara begira ekintza desberdin ugari egingo ditugu, beraz, badakizue, etorri eta parte hartu !!

Gazte batzuk Gaztelekuko hormei kolorea ematen.

Mikel egindako txapa erakusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude