Ostegunetan badago zer ikasi gaztelekuan

HANKAPALO IKASTAROA

Aretxabaletako gaztelekuan ostegunetan gauza berriak ikasteko aukera daukagu. Ikasturte hasieran Monoziklo ikastaroan ibili gara murgilduta eta gazte batzuk irakaslea  harritzea lortu dute.

“nik bi hilabete behar izan nituen eta hauek bi astetan ni baino hobeto dabiltza…”

Urriko azken hiru ostegunetan berriz hankapalo ikastaroa izango dugu, Etor LarraƱaga izango da emalea eta arratsaldeko 18:00tatik aurrera izango dira ikastaroak. Gogoratu izena emateko esan gaztelekuko hezitzaileei.

Azarorako ere ikastaro berria daukagu antolatuta. narrugintza izango da protagonista azaroko ostegunetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude