Aurreko larunbatean Aramaixoko Sustrai musika taldearen bisita izan genuen Atxabaltako gaztelekuan. Asteburuko hotzari aurre egiteko aukera paregabea izan genuen
Gaztelekuan. Sustrai taldearen kontzertuaz gain txokolatada goxo bat antolatu genuen gazteok. Zer hobeto txokolate beroa baino? Sukaldean giroa berotu genuen. Taldekideekin hitz egiteko eta Aramaixoko neskak ezagutzeko aukera izan genuen mahainguru apropos batean. Bapo jan eta edan ostean kontzertuari paso egin genion. Aramaixoko neskek abesti desberdinak eskeini ziguten, horien artean, Ken Zazpi taldearen Zapalduen Olerkia eta Mikel laboaren Martxa Baten Lehen Notak, Zea Mays taldearen Negua Heldu Da Eta. Kontzertu bukaeran Gaztelekuko gazteak berotu eta taldekidearekin batera abesteko aukera izan zuten.
Gaztelekua herriko gazte ugariz bete zen, giro paregabea izan zen bertan eta hurrengoan ere Aramaixoko Sustrai talde gonbidatzeko desiatzen gaude.