Beldurra izan da protagonista asteburu honetan Atxabaltako Gazte lekuan.
Arbasoak gogoan izan ditugu eta haiekin harremanetan jartzen saiatu ginen erritu baten bitartez… Sorginkeriatan ibili ginen: errituan parte hartuko zuen nerabe bakoitzak saku-telazko poltsatxo bat sortu zuen bertan lurra, belar usaintsuak, ilea, lurra eta bestelako kontuak sartuz.
Sakutxoak prestatuta, afaltzeko ordua iritsi zen. Mahai baten bueltan, tripak bete eta beldurrezko pasarteak kontatzen ibili ginen. Eta, gaua jausi zenean, Porrukutxara abiatu ginen. Su txiki bat egin eta, sakutxoak erre genituen arimei deituaz.
Gazte koadrilla ederra bildu ginen, baina animak… ba… gu beldurtu beharrean, haiek beldurtu ziren ze… atera genuen zaratarekin ez zen espiriturik azaldu … jaja!
Domekan ostera, beldurrezko pelikula bat ikusi genuen: “The Ring” .