Asteburu lasai izan dugu, ostiraleko euri zaparradak aprobetxatuta sormena tartea egin genion eta birziklatutako materialekin itsasontzitxoak egin genituen. Ondoren kalean sortutako errekak aprobetxatuta gure artelanak probatu genituen. Artista hutsak gara!!!! 🙂
Larunbatean berriz eguraldia aldeko izan genuen eta antolatua geneukan Da Vinci mahai jolasaren lehiaketa egin genuen. 8 gaztek hartu zuten parte eta horietako bik bi zari eder jaso zituzten. Horra hor gure irabazlea.