Aste santuetako oporretan sekulako planaz gozatzeko aukera izan genuen. Bi egunez Aretxabaleta eta Eskoriatzako 43 nerabe ibili ginen handik eta hemendik. Elkartzeko aitzakia: misterioa eta abentura.
Autobusean sartu eta, sorpresan, parte hartzaileek nora gindoazen jakin gabe, Otxandion agertu ginen! Hontza Extrem abentura parkean. Beran, tirolina, soka eta sare artean, pista ezberdinak aurkitu behar izan genituen; berebiziko pistak…. izan ere, pista horiek hurrengo eguneko Scape Room erraldoiak aurrera egin ahal izateko ezinbestekoak ziren!
Ai scape rooma! Ze beldurra pasa genuen Margarita Concepcion de Apoitarekin! jajajaj! Baina, eskerrak berari, Scape Roometik garaiz irtetzeko gai izan giƱen! jajaj!
Hemen argazkitxo batzuk… Eskerrik asko denoi eta zorionak irabazleei! Gozatu irabazitako sariekin!!!