aste santuak gaztelekuan: UDABERRIKO GAZTEKONKIS ETA GAILUR ZALDI ESKOLA

Aste santu hauetan, Aretxabaletako gazteak ekintza desberdinetan ibili dira. Lehenengo egunetan, Gazte Konkisean ibili ziren. Gaztekonkisa, bi egun izan ziren, lehengo egunean Aretxabaletako bidegorritik Goroetara joan ginen, eta bertatik Larriñora, bidean zehar proba desberdinak egin zituzten gazteek, amaitzeko Otala zelaien egin genuen azkeneko ekintza eta Aretxabaletara jaitsi ginen.  Bigarren egunean, Aretxabaletan kirol probak egin genituen, 5×5 Irustako plazan, boulder txapelketa kiroldegian eta bertatik relekrosa izan genuen plazaraino. Bi egun hauei amaiera emateko, Zumba antolatu genuen herriko plazan eta ondoren merendola txiki bat parte hartzaileentzat.

Aste santuetako oporrei itxiera emateko, Gailur zaldi eskolara joan ginen, zaldian mendi buelta bat egitera. Goiz paregabea izan genuen, zaldi eskolako irakasleek oso ondo zaindu ziguten. Zaldian ibiliz gain, animaliak nola garbitzen diren azaldu ziguten, hauek garbitu, jaten ematen eta orrazten erakutsi ziguten.IMG-20150423-WA010 IMG-20150423-WA011 DSC02642 DSC02648

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude