Eguraldiak asko lagundu ez arren Udaeroko lehendabiziko egunean Kurtzebarrira joan gara 6 gazterekin( 2. Eta 3. Mailako 3 neska eta 3 mutil) eta bi hezitzaile, Iñigo eta Jone. Goizeko 10:00etan elkartu, 11:00ak inguruan gaztelekutik irten eta Mendiolatik gora Kurtzebarrirako bidea hartu dugu. Euri jasa txiki bat ere izan dugu bidean, horregatik txabola bateko aterpean egon gara mokadutxo bat jaten. Atertzean 14:30ak aldera goraino heldu eta bazkaldu egin dugu. Goian jolasean ibili gara eta primeran pasa dugu mendi eguna. Bukatzeko 17:30ak alderako herrira bueltatu gara.