Aretxabaletako Gaztelekuan pintxo lehiaketa antolatu da eta bi saio izango ditu. Lehenengo larunbatean, martxoak
22, pintxo hotzak sukaldatu behar izan zituzten parte hartzaileek eta datorren larunbatean, martxoak 29, pintxo beroen momentua izango da.
Sukaldaritzako txapelketara bost talde apuntatu dira eta lehenengo saioan, oso pintxo goxoak egin zituzten guztiak ere. Pintxoa egiteko, 12 osagaitik bost aukeratu behar izan zituen talde bakoitzak eta horrekin moldatu behar izan ziren pintxoa osatzeko.
Sukaldean aritu ostean, lehiaketako epaileak, Aretxabaletako herritarrak direnez gero, herriko plazara gerturatu ginen, bertan jendeak probatu eta botua emateko.
Datorren larunbatean, pintxo beroen ordua izango da eta hotzekin egin den bezala, pintxoak egin ostean Aretxabaletako herriko plazan izango gara. Bestalde, emaitzei dagokienez, datorren asteko saioaren ostean emango dira.