Ikasturtearen hasierarekin batera Aretxabaletako Gaztelekuak ateak ireki ditu. Oporraldi luze baten ostean, berriz ere gazteekin elkartu gara eta bakoitzaren nondik norakoen berri izan ostean bertako dinamikarekin martxan jarri gara.
Ostegunetan sukaldaritza izan dugu ekintza bezala eta hau aprobetxatuz pizzak eta txokolatezko harriak egin ditugu. Honez gain, Lekaixo Bertso Eskolakoak izan genituen gurekin, bertso merienda eder bat ospatuz.
Ekintza berezi bezala, Apotzako goitibehera lehiaketan izan ginen jaitsiera ikusten, giro aparta zegoen.
Igandetan berriz, Zine Forum-arekin jarraitu dugu aurreko ikasturteetan bezala, gazteen gustuko filmak ikusiz.
Lehenagoko erabiltzaileez gain, hasi gara aurpegi berriak ikusi eta ezagutzen, hauek gutxi izan arren. Nahiz eta oraindik gutxi izan, animatzen zaituztegu zuena den Gaztelekura hurbildu eta gustuko dituzuen ekintzetan parte hartzen.
Aipatzekoa da, hainbat ikasturte hezitzaile bezala gurekin egon den Iker agurtu dugu. Honetarako, bertso batzuk abestu eta afari bat antolatu genuen gazteekin batera.
Urrira begira, hona hemen egitaraua: