Udaero 2009 aurkeztu da jada, izen emateko epea irekita dago beraz anima zaitezte eta bete izen emateko fitxak eta eraman gazte bulego edo gaztelekura. Aurten ekintza asko Arrasateko gazteekin batera egingo dira. eta beste berrikuntza ugari ere izango ditugu. Hona hemen antolatu ditugun ekintza ezberdinak.
uztailak 6 (astelehena): Surf kastaroa Zarautzen
8:45ean Eskoriatzan
8:50 Aretxabaletan
Autobusean
joango gara, eta Zarautzeko surf eskolakoekin 3 orduko ikastaroa
jasoko dugu taldeka. Ondoren hondartzan etxetik eramandako bokata
bazkaldu, eta arratsaldean buelta. (Prezioa 15 euro)
Uztilak 8 (asteazkena): Usakora Bizikletan
Goizean
elkartuko gara 11:00etan eta Arrasateko gazteekin batera egingo dugu
bizikleta irteera usakora. Bertan bainutxoa jo bazkaldu eta buelta
etxera. Bi bide izango dituzte gazteek aukeran zailtasun
ezberdinetakoak. Batzuk urkulutik joango dira, besteak San
Prudentziotik.
Uztailak 9 (osteguna): Gamarrako igerilekuetara
11:00 etan irtengo gara. Urtero arrakasta izaten duen irteera izaten da. (5 euro)
Uztailak 13 (astelehena): Landara irteera
Landako urtegiko hondartzara joango gara, bertan joku batzuk egin eta uda giroan eguna pasatzera. (Prezioa 5 euro)
Uztailak 15 (Asteazkena): Eginora irteera
Eskaladari
buruzko oinarrizko ikastarotxo bat jasotzea izango da helburua, Ibaian
bainutxo bat, jolasak…11:00etan irtengo da autobusa arrasatetik.
(Prezioa 45 euro)
Uztailak 16 (Osteguna): Afari-merienda eta kontzertua
Udaeroko
irteera luzearen aurretik izango den azken ekintza izango da.
Afarimerienda eta kontzertua izango ditugu Aretxabaletako gazte-lekuan.
Uztailak 21-22-23-24: Kostara irteera
Udaerori
agur berezia egiteko 4 egunetako irteera antolatu dugu, kostaldera.
Kanpinean joango gara eta hondartza, ur ekintzak eta beste mila aukera
izango dituzte gazteek. ( Prezioa 45 euro)