Abenduarekin batera heldu dira ekintza berriak !! Pasa den aste honetan betiko ping-pong partidu, mahai joko eta tertuliei ekintza berriak gehitu zaie. Larunbatean gazteak bustinarekin mota guztietako arte lanak egiten aritu ziren, eta Igandean berriz herri kirolak izan ziren ekintza nagusia. Gazte askok euren nagitasun kronikoa berriz ere erakutsi zuten arren, batzuk animatu ziren parte hartzera eta sokatira, artu bilketa eta saku lasterketan jardun zuten.
Sokatiran jo ta sua ibili ziren batzuk.
Mikel eta Markel euren arteari forma ematen.