Atxagazte Zarautzera!

 Atxagazte gaztelekuak egin ditu bere lehen
asteak, aste bukaeretan irekitzen da gaztelekua eta Atxabaltako gazteek ekintza
eta proposamen ezberdinak izan dituzte bi aste hauetan, irekiera jaia,
kontzertu eta guzti, fimo tailerra, zirkoa, hankapaloak…

Aurrerantzean ere ekintza, irteera eta
ikastaroak ere ez dira faltako gaztelekuan. Gazteen nahi eta gogoetatik
habiatuta antolatzen da guztia. Helburua, Artetxabaletako gazteek beraien
txokoa izatea da, hezitzaileekin laguntzaz

beraien aisialdia antolatzeko gune
bat.

Datorren aste bukaeran txatxilipurdik
kudeatzen dituen Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko hiru gaztetxokoen
artean Zarautzera irteera antolatu da. Bertan surf egitea da helburua eta
honetarako  Zarautzeko surf eskolakoekin
ikastaroa antolatu dugu. Aretxabaletako 12-16 urte bitarteko edozein gaztek
eman lezake izen, gaztelekura hurbildu eta bertako hezitzaileek emngo dizute
informazio gehiago.  


Atxabaltako gaztelekuan urrian antolatuta
dagoen  egitaraua honako hau da:

Urriak 4: sukaldaritza tailerra, krepak egingo
ditugu.

Urriak 5: bizikleta irteera

Urriak 11: Sur ikastaroa Zarautzen, egun
guztiko irteera izango da.

Urriak 12: Atxagazteko lehen ping-pong
lehiaketa ofíciala

Urriak 25: Irrati tailerra

Uriak 26: Sukaldaritza

Gogoratu gainera urriaren erditik aurrera
gaztelekua astean zehar asteazken eta ostegunetan ere irekiko dela 5etatik
8etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude