Herriko gaztetxoei aste bukaeretan
aisialdi alternatiboa eskaini asmoz Gazte Sailak abian ipini du
asteburuon Atxagazte gaztelekua. “Aurrez gaztelekua Iralabarrin zegoen.
Bi urtean oso ondo funtzionatu du eta 12-16 urte bitartekoendako
alternatiba da; egoteko, ekintzak egiteko eta lagunekin partekatzeko
lekua. Iralabarrikoa behin behinekoa zen eta kultur etxe berrira pasatu
da gaztelekua. Helburua da gazteei toki alternatiboa eskaintzea
aisialdirako”, esan digu Udaleko Gazte Saileko teknikari Maider
Etxanizek.
<!–/*SSL Delivery CommentSSL Backup CommentComment
*/–>
<!–//<![CDATA[
var m3_u = (location.protocol=='https:'?'https://ads.publizitatea.net/www/delivery/ajs.php':'http://ads.publizitatea.net/www/delivery/ajs.php');
var m3_r = Math.floor(Math.random()*99999999999);
if (!document.MAX_used) document.MAX_used = ',';
document.write ("”);
//] ]>–>
Gaztelekuko begirale Maitane Alegreren esanetan, “herriaren erdi
gunean egoteak joko gehiago ematen digu eta jendea gerturatzea
errazagoa da”.
Egubakoitzean zabaldu zituzten Atxagazteko ateak ofizialki, baina
aurrez, pare bat egunez, ezagutzeko aukera izan zuten gaztetxoek.
Maider Etxanizen esanetan, “harrera ona izan du. Lokal zaharrean,
asteburuetan, 30 gazte ibiltzen ziren batez beste . Espero dugu berrira
ere asko etortzea”.
Irekiera jaia
Egubakoitzean gazteleku berriaren irekiera jaia egin zuten.
Arratsaldean, Kurtzebarriko frontoian gaztetxoak txapak egiten, azala
tatuatzen eta graffitiak marrazten ibili ziren bost begiralerekin.
Aurrez gaztelekua ezagutzen zutenak batzuk eta izan zen gaztelekura
lehen aldiz sartu zenik ere.
Gero, Azkaiter Peloxen kontzertua izan
zen Atxagazteko areto nagusian. Txalo eta oihu artean giro polita sortu
zen. “Kanpoko ekintzekin batik bat iritsi nahi genuen gaztetxoenengana
eta kontzertuarekin nagusitxoagoengana. Erakutsi nahi dugu gaztelekuan
denondako tokia dagoela”. esan digu Maider Etxanizek.
Asteburuetan hiru begiralek jardungo dute txandaka. Egubakoitzetan
eta domeketan 16:30etik 20:30era egongo da zabalik eta zapatuetan
17:00etatik 21:00etara.
Bi solairu dauzka gaztelekuak, kolore bizidun hormak eta gazteendako
egoki gertatutako gelak. Goian, sarreran,
bulegoa sukaldea eta
mahai-futbola daude. Behean, berriz, egongela, jolasteko zein lasai
egoteko; eta hiru gela musika entseguetarako. Maitane Alegre begiraleak
inpresio positiboa jaso du gaztelekua ikusita: “Zabala da eta ekintza
ezberdin asko egiteko aukera ematen digu horrek. Sukaldeak ere joko
asko ematen du. Ekintzetarako eta irteeretarako dirua ateratzeko
sukaldean gertatutako jatekoak saltzen ipintzea da gure asmoetariko
bat, horrela, gazteak ere gehiago inplikatuko dira”, esan digu.
Ekintza batzuk gertu dituzte jadanik: hilabetean behin sukaldaritza
saioa egingo dute, urrirako aurreikusita daukate surf ikastaroa eta
esku lanak ere egingo dituzte.
Gaztelekuaren babesean, gazteen proposamenak kontuan hartuz aisialdiaz gozatzeko txoko berri bat bada.