Quantcast

Korpus aurrekoak Oñatin

Korpus 2011 0115

Oñatiko korpusetan Korpus eguneko
ospakizunak dira, zalantzarik gabe, ekitaldirik ezagunenak: prozesioa eta
dantzak
. Aurretik, ordea, beste ekitaldi batzuk izaten dira, Korpus egunaren
aurreko ostiral eta larunbatean antolatzen direnak.

Ostiralean, goizean goizetik, udaletxeko
plazan elkartzen dira dantzariak, Oñatiko auzoetako jira egiteko dirua batzen.
Dantzarioak binaka joaten dira, inoiz hirunaka ere bai. Baserriz baserri
ibiltzen dira kristinak jo eta diru eske. Eguerdi partean elkarte batean
bazkaldu eta arratsalde partean eskoletara joaten dira, dantza egitera. Aurten
eskolek jai zutela eta, auzo berrietara joan dira, lehen aldiz: Kasablanka,
Ugarkalde eta San Martin auzora, hain zuzen. Zaharren egoitzan amaitzen dute
eguna. Arratsaldeko saio honetan txistulariek lagunduta egin dute dantzan Oñatz
taldeko dantzariek.

Larunbatean Makalena elkartean jantzi eta
goizeko 9etarako udaletxeko plazatik irteten dira, kalez kale Oñatiko jira
egiteko, oraingoan ere diru eske. Larunbatean, ordea, txistulariak eta
dantzarik aritzen dira, denak batera

Aurten Korpus aurreko ekitaldietan
lagundu diet eta hemen dituz bertan ateratako argazki batzuk.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , , ,

Comments

  • Leire Kortabarria 2011(e)ko ekainaren 28a

    Urtero bezala, argazki ederrak, eta gainera, niretako behintzat Corpusen aurpegi ezezaguna erakutsi didatenak. Eskerrik asko! Zure baimenarekin, tuiteatu egingo dut lotura.

  • atauri
    Joxefe 2011(e)ko ekainaren 29a

    Eskerrik asko, Leire, eta tuiteatu nahi baduzu.

  • Lander 2011(e)ko uztailaren 3a

    Oso argazki politak!
    Eskerrik asko gurekin goiz osoa pasa eta gero argazki hauek guztiokin elkarbanatzeagatik.

  • atauri
    Joxefe 2011(e)ko uztailaren 4a

    Eskerrak zuei, ostiral, larunbat eta igandean zuekin ibiltzen uzteagatik, askotan traba egiten, gainera.
    Ondo segi,

Utzi erantzuna Joxefe(r)i

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude