{"id":98,"date":"2008-07-07T13:34:23","date_gmt":"2008-07-07T13:34:23","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/idazle-hantusteak"},"modified":"2008-07-07T13:34:23","modified_gmt":"2008-07-07T13:34:23","slug":"idazle-hantusteak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2008\/07\/07\/idazle-hantusteak\/","title":{"rendered":"Idazle hantusteak"},"content":{"rendered":"<p>Hasieran arraroa egiten zitzaidan, barregarria batzuetan, negargarria besteetan, baina azkenean nazkante xamarra, lehenagoko belaunaldiko idazle batzuek hurrengoei ematen dieten\/diguten trataera. Pentsatzen bide dute mundua ez dela aldatu, eta oraingo belaunaldiok euren ardura berberak behar ditugula. Zergatik ez diote kasu handiagoa egiten eurek idazten dutenari besteen idazteko arrazoietan eta mundua ikusteko eran etenbarik sartzeari utzita? Nigatik, uzkitik sar dezakete gutaz (holako gurik baldin badago, bederen) daukaten ikuspegi kexati-negartia. Haiek zer, zertaz eta zelan idatzi hautatzeko izan duten eta daukaten askatasun bera darabilgu geuk ere. Eskubide gutxiago guk? Zer legeren arabera? Ez dut ulertzen&#8230; dio batek. Ba, ez baduzu ulertzen, argi dago ez dakizula zertaz ari zaren ere. Ez da nirea esan hau: ulertzen ez dutenari beldurra diote, eta beldurra diotena suntsitzen ahalegintzen dira. Ez dituzte kritikatzen dituzten idazleak ezagutzen, ez dakite zer bizipenek, zer kezkak, zer ideologiak, zer nahik, zer ezinegonek bizi dituzten idazle horiek, eta hala ere ezezagun duten horretaz iritzi emateko hitz egiten dute euren idulkietatik. Zenbat handikeria eta tontakeria irakur daitezkeen gaur egun gure literaturaz, idazle berriek dakartzaten irakurle berriengatik poztu beharrean&#8230; Gurean orain dela hogei urteko gizartea ikusi nahi dutenek jai daukate, eta ez da besteon errua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hasieran arraroa egiten zitzaidan, barregarria batzuetan, negargarria besteetan, baina azkenean nazkante xamarra, lehenagoko belaunaldiko idazle batzuek hurrengoei ematen dieten\/diguten trataera. Pentsatzen bide dute mundua ez dela aldatu, eta oraingo belaunaldiok euren ardura berberak behar ditugula. Zergatik ez diote kasu handiagoa &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2008\/07\/07\/idazle-hantusteak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[12,14],"class_list":["post-98","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-gandorra","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=98"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=98"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=98"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=98"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}