{"id":91,"date":"2008-09-08T14:36:20","date_gmt":"2008-09-08T14:36:20","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/sex-pistols-uste-baino-sasoikoago"},"modified":"2008-09-08T14:36:20","modified_gmt":"2008-09-08T14:36:20","slug":"sex-pistols-uste-baino-sasoikoago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2008\/09\/08\/sex-pistols-uste-baino-sasoikoago\/","title":{"rendered":"Sex Pistols uste baino sasoikoago"},"content":{"rendered":"<p>Barikuan gutxien espero nuenean, Gasteiza joan eta <a href=\"http:\/\/www.sex-pistols.net\/\">Sex Pistols<\/a> ikusteko bultzada eutsiezina piztu zitzaidan. Ez nekien zer topatuko nuen, zelan ibiliko ziren nerabezaroko mitoak. Sid Vicious gabe, halabeharrez, baina eskaini zutena paregabea izan zen. Itxaronaldiak merezi izan zuen, eta aurre-aurrean eta erdi-erdian gelditzeko aukera izan nuen.<br \/><img decoding=\"async\" style=\"width: 437px;height: 326px\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3048\/2831935235_96683ff6a5.jpg\"><br \/>Aho bete hortz geratu nintzen Rottenen amorru eta indarrarekin. Haren sen zirikatzaileak bizi-bizirik dirau. Horren erakusgarri kontzertuari ekiteko modua: &#8220;Goodnight, arriba Espa\u00f1a&#8221; edo antzeko zerbait izan zen lehen oihua.<br \/><img decoding=\"async\" style=\"width: 437px;height: 327px\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2385\/2832771592_120d55a658.jpg\"><br \/><img decoding=\"async\" style=\"width: 437px;height: 327px\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3063\/2832766134_6478ca4e56.jpg\"><br \/>Jendearen erantzuna berehalakoa. Berak ez entzunarena egin eta tai gabe errepikatzen zituen Spain, Spanish eta antzekoak. Bisen txanda iritsita, kexu, ez genuelako nahiko ozenki oihu egiten kanta gehiago eske. &#8220;You don&#8217;t look Spanish&#8221;. Madrilen eta Bartzelonan egon naiz eta han ozenkiago dakite garrasi egiten. Benetan zarete espainolak? Jendearen irainak, oihuak&#8230; Eta han etorri ziren &#8220;Bodies&#8221;, &#8220;Anarchy in the UK&#8221; eta beste kanta mitikoak.<br \/><img decoding=\"async\" style=\"width: 436px;height: 327px\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3186\/2832765664_70c0501a53.jpg\"><br \/><img decoding=\"async\" style=\"width: 435px;height: 326px\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3008\/2831925393_38bb233b23.jpg\"><br \/>Alde egin aurretik gaztigatu zigun gogorrago egin beharko genuela berriro aterako baziren. Eztarria urratu beharrean ibili ginen batzuk (&#8220;Anarchy in the UK&#8221; abestu ondoren geratzen zitzaigun ahots apurraz), eta orduan etorri zen ziriaren ordaina. Orduan hasi zen esaten Espainiaz hitz egin arren ondo zekiela gu euskaldunak ginela, Euskal Herrian zegoela&#8230; &#8220;I know you Basques have a dream. Because you have a dream, don&#8217;t you?&#8221;. Ez dakit jendeak gauza handirik ulertzen zion, baina berdin du. &#8220;This song is for your dream&#8221;.<br \/><img decoding=\"async\" style=\"width: 436px;height: 327px\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3005\/2832761812_7dd0481747.jpg\"><br \/>Eta han etorri zen kanta berria, euskaldunoi beren-beregi eskainia. Kanta horren eta ondoren etorri zenaren doinuak, estiloak, antz handiagoa zeukaten Public Image Ltd. garaiarekin, abesteko moduak ere bai. Esperimentalagoa, psikotikoagoa. Kontzertua bikain bukatzeko eta guztiok gehiagorako gogoz uzteko modurik onena.<\/p>\n<p>Kontzertuan bizi izan genuenaz ideiatxo bat egiteko, argazkiez gain gaur egungo Pistolsen bideo hau utziko dizuet, &#8220;Pretty vacant&#8221; itzela, Azkenari hasiera emateko aukeratutakoa. Bai, Rotten eta Jones nahiko lodituta daude, eta Matlockek beti bezain pijo jarraitzen du, baina hala ere&#8230; (Ematen du aldatu ez den bakarra Cook dela, morroiak berdin-berdin jarraitzen du!).<br \/>&lt;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Barikuan gutxien espero nuenean, Gasteiza joan eta Sex Pistols ikusteko bultzada eutsiezina piztu zitzaidan. Ez nekien zer topatuko nuen, zelan ibiliko ziren nerabezaroko mitoak. Sid Vicious gabe, halabeharrez, baina eskaini zutena paregabea izan zen. Itxaronaldiak merezi izan zuen, eta aurre-aurrean &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2008\/09\/08\/sex-pistols-uste-baino-sasoikoago\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[12,164,62,165],"class_list":["post-91","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-gandorra","tag-pistols","tag-punk","tag-sex"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/91","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=91"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/91\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=91"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=91"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=91"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}