{"id":9,"date":"2012-05-06T19:53:10","date_gmt":"2012-05-06T19:53:10","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/sistemaren-aldeko-ekologia-eta-giza-eta-gizarte-aztarnak"},"modified":"2012-05-06T19:53:10","modified_gmt":"2012-05-06T19:53:10","slug":"sistemaren-aldeko-ekologia-eta-giza-eta-gizarte-aztarnak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/05\/06\/sistemaren-aldeko-ekologia-eta-giza-eta-gizarte-aztarnak\/","title":{"rendered":"Sistemaren aldeko ekologia eta giza eta gizarte aztarnak"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone\" title=\"aztarna ekologikoa\" src=\"http:\/\/aixemgz.wikispaces.com\/file\/view\/aztarna-ekologikoa1.jpg\/192219568\/aztarna-ekologikoa1.jpg\" alt=\"\" height=\"390\" width=\"401\"><\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\">Zalantzarik<br \/>\n gabe, azken hamarkadetan ekologismoak eragin handia izan du bizi garen<br \/>\nmundu sistemaren bilakaeran. Sistemak berak bere egin du diskurtso<br \/>\nekologista, aspaldi -guk gehienok baino askoz lehenago-, eta kapitalismo<br \/>\n berdearen eta Estatu politika ekologisten baitan txertatu du. Hola,<br \/>\nEuropan, esaterako, denok ikasi dugu papera eta kartoia ontzi urdinera<br \/>\nbotatzen, beira berdera, ontziak horira, eta Euskal Herrietan, hondatzen<br \/>\n zaizkigun elektrotresnak Garbiguneetara eroaten. Gure etxeak kontsumo<br \/>\ntxikiko bonbillaz bete dira eta gutako askok geure poltsak eta motxilak<br \/>\neroaten ditugu erosketetara, plastiko eta, hola, petrolio gutxiago<br \/>\nkontsumitzeko. Eta azken urteotan, gertuko produktuek ur aztarna<br \/>\ntxikiagoa uzten dutela ikasi, eta nekazaritza ekologikoaren negozioak<br \/>\nelikatzen hasi gara, osatzen dugun elite ekonomikoarentzat eskuragarri<br \/>\ndauden kalitate hobeko produktuak hautatzeko aukera eman zaigula.<br \/>\nGreenpeace-k konbentzitu gaitu baleak salbatu behar direla, eta<br \/>\nbarru-barruan ulertu dugu lurrak mugak dauzkala eta gure kontsumo<br \/>\nerritmo zoroan gorriak ikusiko ditugula laster. Buruko mapetan marraztu<br \/>\nzaigun premia gorriak bultzatuta, desazkunde taldeak eta trantsizioko<br \/>\nhiriak hasi dira ugaltzen.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\">Esan<br \/>\n dudan bezala, ekologismoaren diskurtsoa bere egiten lehenetakoak<br \/>\ngobernuak eta enpresak izan dira. Baina bakearekin bezala gertatu da.<br \/>\nEgun, eskoletako doktrinamendu unibertsalari esker, haur guztiak dira<br \/>\ngai gerren aurka argi egoteko&#8230; armadak eurak zalantzan jarri barik.<br \/>\nIzan ere, eskolako itxurazko bakezaletasunak funtzio jakin bat dauka,<br \/>\neta ez da Estatuen oinarria, armada, alegia, ezertan ukitzea, hain zuzen<br \/>\n ere. Gauza bera gertatzen da nagusi den ekologismoarekin. Helburu<br \/>\nnagusia dauka: munduan dauden baliabide naturalak iraunaraztea, gu bizi<br \/>\ngaren bitartean, behintzat, urriegi bihur ez daitezen, sistemaren<br \/>\noinarriak -giza esplotazio orokorra eta bakan batzuen etengabeko etekin<br \/>\nekonomikoa- ukitu barik. Ekologismo horrek espezie bakarra utzi behar<br \/>\nizan du bere kezketatik kanpo: gizakia bera.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\">Hola,<br \/>\n azken boladan, iparralde globalean gutako askok ikasi dugu kontsumitzen<br \/>\n ditugun produktuen ur aztarna edo aztarna ekologikoa zer diren, eta<br \/>\nprogreenek, ekologiarekin batera ongizateaz gehien arduratzen direnek,<br \/>\noso kontuan hartuko dute -batzuetan- erosiko dutenak zer ur aztarna eta<br \/>\nzer aztarna ekologiko uzten dituen, bere denda solidariorik gogokoenean<br \/>\nondo hautatzeko. Baina ongizatearen Estatuarekin gertatzen den bezala,<br \/>\nekologismoak giza dimentsioa ezkutatu digu. Izan ere, bai Ongizatearen<br \/>\nEstatuaren alde egiten dugunean, bai gure kontsumoari kontzientzia<br \/>\nekologikoa aplikatzen diogunean, geurekoikeria da pizgarri nagusia,<br \/>\nberba politen atzean ezkutatu arren. Non geratu da, ordea, gizaekologia?<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\">Eduardo<br \/>\n Galeanok ere, oro har, diskurtso progre itxuraz erradikal berari<br \/>\njarraitzen dio, eta ezkertiar asko bezala, sistema osoak baino gehiago,<br \/>\nkudeatzeko moduak kezkatzen du, baina hala ere, batzuetan ondorio<br \/>\negokietara iristen da. Hala, <em>Latinoamerikako zain irekiak<\/em><br \/>\nliburuan, esaterako, oso argi azaldu du errealitate ukaezin bat:<br \/>\neskualde geografiko batzuetan naturak eskainitako aberastasunak bertan<br \/>\nbizi diren giza taldeen kondena eta txirotasun eta gose iturri bihurtu<br \/>\ndira. Izan ere, kontsumitzen ditugun produktuek, ur aztarna bezala, giza<br \/>\n eta gizarte aztarnak ere uzten dituzte. Zergatik ez ditugu haiek<br \/>\nneurtzen? Azken finean, natura baliabideak urriak direlako eta haien<br \/>\nurritasunak koloka jar dezakeelako <em>nire<\/em> &#8220;ongizatea&#8221; -egungo<br \/>\ndoktrina nagusiak hitz horri ematen dion zentzuan-, eta giza<br \/>\nbaliabideak, ordea, nahi adina daude; are gehiago, ondo ikasita daukagu<br \/>\ndagoeneko gizaki gehiegi garela lur txiki honetan -herri<br \/>\ngainpopulatuenak hegoalde globalean ez badaude ere, irakasten zaigunaren<br \/>\n kontra- eta, beraz, urrun gertatzen direnak urrun gera daitezela, horri<br \/>\n esker, goizero, azukredun kafesnea hartzea badaukat.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone\" title=\"kafe\" src=\"http:\/\/www.hotelcasaturire.com\/images\/actividades\/tour-cafe-macadamia-azucar.jpg\" alt=\"\" height=\"310\" width=\"414\"><\/p>\n<p style=\"text-align: left\" align=\"JUSTIFY\">Zer<br \/>\n gertatuko litzateke, ordea, giza eta gizarte aztarnak kontuan hartuko<br \/>\nbagenitu? Konturatuko ginatekeela, Eduardo Galeanok liburu berean ondo<br \/>\nazaldu duenez -horri badaezpadako interpretazioa eman arren, maiz-,<br \/>\nherri batzuetan, gure etxeetan kafe, te, kakao, tabako, arroz, arto,<br \/>\nazukre, banana&#8230; faltarik ez egoteko, hango herritarrak gosez hiltzen<br \/>\ndirela, eurek jaten zituzten jatorrizko produktuetarako lurrik geratu ez<br \/>\n delako, lurrak gero eta lehor eta pobreagoak direlako -iparralde<br \/>\nglobaleko agroindustriaren <em>aurrerapenei<\/em> esker, neurri handi<br \/>\nbatean-, eta gainera, lur gehienak -europar jatorrizko- lurjabe bakan<br \/>\nbatzuen eskuetan gelditu direlako -eta euren poltsikoen interesen<br \/>\narabera erabakitzen dute iparralde globalak eskatzen dituen produktuen<br \/>\nartean zeini ekin-. Konturatuko ginateke, halaber, gauza horiek guztiak<br \/>\nesklabotzan ekoizten direla ekoizten diren kopuruetan, esklaboak ondo<br \/>\nporta daitezen CIAk trebatutako talde militar eta paramilitarrek milaka<br \/>\nnekazari eta indigena hiltzen dituztela<br \/>\n urtero -Argentinan lurjabe batzuek beste teknika batzuk darabiltzate.<br \/>\nhala nola nekazarien seme-alabak egun osoan lurreko zuloetan sartuta<br \/>\nuztea, arazorik sor ez ditzaten eta gurasoek behar beste lan egin<br \/>\ndezaten, txintxo-. Konturatuko ginateke, azken finean, kikara bat<br \/>\nkaferen giza prezioa hainbat giza bizi dela, eta gizarte prezioa<br \/>\nkomunitate osoak suntsitu, desegituratu, akulturatu, txirotu,<br \/>\nproletarizatu eta megalopolietako aldirietara bultzatzea dela, merke<br \/>\nzabaltzen den drogak hiltzen ez baditu elkar akaba dezaten tiroka<br \/>\n-segurtasunaren eta kartzelen negozioak ere bere diskurtsoa elikatu<br \/>\nbehar du-. Milaka haur esklabok Taiwan, India edo Argentinako<br \/>\ntailerretan jositako gure Nike berrietan ez genituzke oinak hain eroso<br \/>\nsentituko.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"nike\" src=\"http:\/\/www.nodo50.org\/convocat\/balones.jpg\" alt=\"\" height=\"337\" width=\"236\"><\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\">Petrolioa<br \/>\n agortu eta gure energia kontsumo neurrigabea -gehien-gehiena industriek<br \/>\n irensten dute eta, beraz, gure etxeetan egiten ditugun ahalegin txikien<br \/>\n ondorioak ezdeusak dira- elikatu ezinik gelditu eta gure erosotasunari<br \/>\nagur esan beharko diogun beldur, beharbada, auto elektrikoak, hidrogeno<br \/>\nedo biodiesel bidezkoak bultzatuko ditugu; kapitalismo berdeari zintzo<br \/>\njarraituz, herritar eredugarriak izango gara. Baina zer gertatuko<br \/>\nlitzateke berriz ere giza eta gizarte aztarnei erreparatuko bagenie?<br \/>\nGure poz ekologikoa pikutara joango litzatekeela berriz ere. Lehenengo<br \/>\naukerari dagokionez, elektrizitatea ez da ezerezetik sortzen, oraindik<br \/>\nere, asko mineral fosiletatik dator, eta hori ezean, kapitalismo<br \/>\nberdearen diskurtsoak energia nuklearra saldu nahi izan digu berriz<br \/>\n-ondo zihoan kontua Fukushimakoa gertatu arte-, gure mendiak errota<br \/>\nerraldoiek inbaditu bitartean. Mineral fosilei erreparatuz gero -baita<br \/>\nerrotak eta eguzki-panelak eraikitzeko behar diren materialen jatorriari<br \/>\n erreparatuz gero ere-, energia sortzeko eragiten duten kutsadura itzela<br \/>\n alde batera utzita, meategien mundu desatseginean sartu beharko genuke,<br \/>\n eremu labainkorregia, eta Europako kapitalismoa ahalbidetu zuen<br \/>\nerrealitate odoltsura garoatzana. Europak bere jatorrizko kapitala meta<br \/>\nzezan zilar eta urre meategiek zenbat milioi indigena irentsi zituzten<br \/>\npentsatzen badugu, Proudhonen berbak -jabetza lapurreta da- berretsi ez<br \/>\nezik, galdera deserosoa egin beharko diogu geure buruari: zenbat bizi<br \/>\nirensten dute egungo meategiek, batez ere hegoalde globalean daudenek?<br \/>\nUi, kontuz! Mineralen giza eta gizarte aztarnak neurtuz gero agian<br \/>\nzalantza handiak izango ditugu gure hurrengo iPoda, iPada, iPeda eta<br \/>\niCarlya erosteko, haiek eta gure ezinbesteko ordenagailuak egiteko behar<br \/>\n diren mineralen artean dagoelako urre berria, herri txirotu askoren<br \/>\nazkenaurreko kondena. Bestalde, ur aztarnaz arduratzen gara eta&#8230;<br \/>\nhidrogenoz -urez- dabiltzan autoak erabiltzea ez da apur bat<br \/>\nkontraesankorra? Jakina, Patagoniak ur erreserba &#8220;agortezinak&#8221; ditu&#8230;<br \/>\nBeraz, biodiesela geratzen zaigu. Erabil dezagun landare olioa gure<br \/>\nhirietako autobusetan&#8230;, pentsatu gabe hura lortzeko behar den koltza<br \/>\nari dela orain Latinoamerikako lurra jan eta jan, sojarekin batera,<br \/>\nlehen kafeak, tabakoak, azukreak, kakaoak&#8230; eragindako giza eta gizarte<br \/>\n hondamendi berbera errepikatuz -eta, hazi transgenikoak lagun, arazoak<br \/>\nbiderkatuz-.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone\" title=\"haurrak meategietan\" src=\"http:\/\/www.redproteger.com.ar\/wordpress\/wp-content\/album_minero_12.jpg\" alt=\"\" height=\"285\" width=\"410\"><\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\">Bide<br \/>\n arriskutsu beretik jarraituz gero, erosten ditugun produktuen giza eta<br \/>\ngizarte aztarnak ez ezik, gure Estatuenak ere neurtu behar genituzke.<br \/>\nKalkulua ez da zaila. Neurtu ditzagun Estatu bateko natura baliabideak,<br \/>\nbere lurrak ematen dituenak; neurtu ditzagun natura baliabide horiekin<br \/>\nekoizten dituen produktuak; neurtu dezagun haren aberastasun ekonomikoa,<br \/>\n batez besteko bizi maila; neurtu ditzagun beste herrietatik hartuta<br \/>\ndauzkan kontsumoak -energia, elikagaiak, tresna elektronikoak eta<br \/>\nhaietarako behar diren lehengaiak, arropa, papera&#8230;, nahi den guztia-.<br \/>\nDauzkan aberastasun mailari eta kontsumo mailei berak bere baliabideen<br \/>\nbidez sortzen duena kentzen badiogu, bizi maila horri eusteko behar den<br \/>\nkanpoko esplotazio eta arpilatze maila aterako zaigu -horri, barruko<br \/>\nesplotazio eta arpilatze mailak erantsi behar litzaizkioke, jakina,<br \/>\nbaina iparralde globaleko herriek hegoaldera eroan dituzte esplotazio<br \/>\nmailarik latzenak, barruan nolabaiteko gizarte bakea bermatzeko-. Azken<br \/>\nfinean, Estatu horrek bere aberastasun mailari eusteko kanpoan uzten<br \/>\ndituen giza eta gizarte aztarnak ere neurtu ahalko ditugu. Jakina,<br \/>\nhegoalde globaleko Estatuetan maila negatiboa izango dugu, giza eta<br \/>\ngizarte aztarnarik handienak euren mugen barruan dauzkatelako. Baina<br \/>\nEstatu horiei ere ez die axola, Estatuak eurak, hots, bertako elite<br \/>\narmatu eta antolatuak, direlako giza eta gizarte aztarna horietatik<br \/>\nzuzenean elikatzen diren lehenak, ahalbidetu dituztenak eta bermatzen<br \/>\ndituztenak, eta herritarrak arazoak ematen hasten direnean berehala<br \/>\ndauzkate anaia nagusiak prest behar den laguntza militarra emateko,<br \/>\nsinbiosi mota oso berezian.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\">Horrela,<br \/>\n oso bitxia egiten zait progreen artean Suedia, Norvegia, Finlandia&#8230;<br \/>\nhainbeste goresten dituztenean. Han ikusten da sozialdemokraziaren<br \/>\nlastozko buztana. Batzuentzat -ezkertiarrentzat batez ere-, arazoa<br \/>\nkudeaketari baino ez dagokio. Argi ari da ikusten oraingo krisian.<br \/>\nEspainia, Grezia, Italia&#8230; gorriak ari dira ikusten, Estatuak ondo<br \/>\nkudeatuta ez ei daudelako, neoliberalismoa nagusi ei delako. Horren<br \/>\nfroga, Europako iparraldeko herriak. Sozialdemokrazia da nagusi haietan,<br \/>\n eta krisiak ez ditu horrenbeste kolpatu, ondo ari dira ateratzen,<br \/>\nEstatua handia da, ongizate maila are handiagoa, denek ordaintzen<br \/>\ndituzte euren zergak zintzo&#8230; Diskurtso patetiko horretan kontu formal<br \/>\nbat gertatzen da barregarrien, lehenbizi: ezkertiar eta progre horietako<br \/>\n batzuek, ikur nagusia Errepublikaren aldarrikapena izanda -\u00a1gora<br \/>\nErrepublika! oihu egin berri du Ondarroako Udalak&#8230;-, bat-batean,<br \/>\namnesia kolektibo moduko batean, ahaztu dute, Italia eta Grezia<br \/>\nErrepublika diren bezala, Norvegia eta Suedia monarkiak direla -baina<br \/>\njakina, monarkia sozialdemokratak&#8230;-. Baina aztertzen ari garenera<br \/>\netorrita, zertan oinarritzen da Norvegia, Finlandia eta Suediaren<br \/>\nongizate eredugarri hori? Azter dezagun Eskandinaviako lurrak, urte<br \/>\nerdia ilunpetan ematen duten lur izoztu horiek, zertan diren aberats,<br \/>\neuren baliabideen bidez zer ekoizten duten, erka dezagun kontsumitzen<br \/>\ndutenarekin -esaterako, negu gorriei aurre egiteko behar duten energia<br \/>\nkontsumoarekin-, jarrai diezaiogun kontsumitzen dituzten lehengaien<br \/>\njatorriari&#8230;, eta konturatuko gara zer giza eta gizarte aztarnak uzten<br \/>\ndituen herri sozialdemokrata eredugarri horietako Ongizatearen Estatuak.<br \/>\n Kasualitatea ote da ekologistenak ere haiek izatea?<\/p>\n<p style=\"text-align: left\" align=\"JUSTIFY\">Ekologiak<br \/>\n gizaekologia kontuan hartzen ez duen bitartean, Estatuek eta<br \/>\nkapitalismoak beharrezko duten beste partxe bat baino ez da izango, egun<br \/>\n den bezala, iparralde globalaren interes berekoien morroi. Eta<br \/>\nirtenbidea ez dago bidezko merkataritza aldarrikatzen duten Oxfam eta<br \/>\nhalakoen produktuetan, produktu horiek ekoizten dituzten nekazariak<br \/>\nhobeto ordainduta badaude ere, giza eta gizarte aztarnek bertan<br \/>\ndirautelako, merkatu logika berari jarraitzen diotelako: herri batzuek,<br \/>\neuren herritarrek jateko eta bizirauteko behar dutena ekoitzi beharrean,<br \/>\n gure merkatu aberatsek eskatzen dituzten lehengaiak ekoitziko dituzte<br \/>\netengabe. Gizaekologia arriskutsua da, beraz, gogorarazten digulako gure<br \/>\n ongizatea urruneko gizarteak -baita gurea ere, batez ere XIX. mendetik<br \/>\nhona- guztiz hankaz gora uztean eta egunero milioika gizaki esklabotzara<br \/>\n edo, zortea dutenean, heriotzara, kondenatzean oinarritzen dela.<br \/>\nGizaekologia ez da bateragarria kapitalismo edo Estatu berdeekin.<br \/>\nEkologia bere osotasunean, hots, gizakiak ere haren funtsezko elementu<br \/>\ndirela, hartu nahi badugu, Estatu interesak -mugen barrukoak zein<br \/>\ngeopolitiko eta geoestrategikoak- eta merkatu interesak, hots, Estatuak<br \/>\neta kapitalismoa, batera desagerrarazteko lan egin behar dugu, etiketa<br \/>\nekologikoa duten poteak erosi eta gure kontsumoen ur aztarna eta aztarna<br \/>\n ekologikoa neurtzetik harago.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"neska esklaboa\" src=\"http:\/\/www.nodo50.org\/mlrs\/weblog\/images\/mineria8.jpg\" alt=\"\" height=\"400\" width=\"265\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zalantzarik gabe, azken hamarkadetan ekologismoak eragin handia izan du bizi garen mundu sistemaren bilakaeran. Sistemak berak bere egin du diskurtso ekologista, aspaldi -guk gehienok baino askoz lehenago-, eta kapitalismo berdearen eta Estatu politika ekologisten baitan txertatu du. Hola, Europan, esaterako, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/05\/06\/sistemaren-aldeko-ekologia-eta-giza-eta-gizarte-aztarnak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,18,4,12,17,15,14,16],"class_list":["post-9","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-ekologia","tag-ekonomia","tag-gandorra","tag-gizaekologia","tag-gizartea","tag-paperak","tag-politika"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}