{"id":8,"date":"2012-06-05T23:46:08","date_gmt":"2012-06-05T23:46:08","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/ongi-etorri-eztabai"},"modified":"2012-06-05T23:46:08","modified_gmt":"2012-06-05T23:46:08","slug":"ongi-etorri-eztabai","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/06\/05\/ongi-etorri-eztabai\/","title":{"rendered":"Ongi etorri, Eztabai!"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.eztabai.net\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" title=\"Eztabai\" src=\"http:\/\/www.eztabai.net\/sites\/default\/files\/logo2.png\" alt=\"\" height=\"77\" width=\"434\"><\/a><\/p>\n<p>Jaiotzen garenetik, etsaiak asmatutako teknologiek inguratuta bizi<br \/>\ngara, eta haietara ohitzen gaituzte, gure onerako direlakoan, gure<br \/>\naskatasuna handitzen dutelakoan. Haietako bat dugu Internet, armadak<br \/>\naspaldi sortutakoa eta munduko gobernu guztiek herritarrak gero eta<br \/>\nzorrotzago kontrolatzeko hasieratik eta etengabe erabilia.<br \/>\nKomunikazioaren ameskerian bizi gara, \u2018informazioaren gizartean\u2019,<br \/>\ndoktrina modernoak barnerarazi nahi izan digunaren arabera.<br \/>\nInkomunikazioaren, desinformazioaren, intoxikazioaren, doktrinamenduaren<br \/>\n eta gizagabetzearen gizartean, zintzoak izateko.<\/p>\n<p>Kontrol, manipulazio masibo eta errepresiorako sortutako tresna<br \/>\nhoriei mozorroa kentzen diegunean, bide bi baino ez zaizkigu geratzen:<br \/>\nhaietatik ihes egin eta Estatuen kontroletik kanpo dauden geure tresnak<br \/>\nasmatu, edo ahal dugun neurrian tresna horien izaera kaltegarria<br \/>\nmurriztu eta geure alde baliatzea. Beharbada, geure buruari iruzur<br \/>\negitea da pentsatzea teknologiak inoiz neutroak izango direla eta Estatu<br \/>\n aparatuek asmo zehatz batekin sortu zutenari buelta eman ahalko<br \/>\ndiogula, baina guztiz amore emateak ere ez lituzke haiek desagerraraziko<br \/>\n eta erabateko garaipena emango lioke sistemari, eremu horretan,<br \/>\nbederen. Horregatik, agian, jarrerarik zentzuzkoena ahal dugun neurri<br \/>\nxumean gure xedeetarako erabiltzea izan daiteke, ahalik eta gutxien eta<br \/>\nhelburu oso zehatzekin baino ez bada ere, sistemak uzten dituen<br \/>\narrakalak inoiz handitzeko itxaropenez.<\/p>\n<p>Gure helburuetarako tresna mugatuak eta gehien bat gure aurka<br \/>\nerabiliak direla ahazten ez badugu, etekina ere atera diezaiekegu<br \/>\nteknologiari eta Interneti. Bide horretatik, garrantzitsua da<br \/>\ninkomunikazioaren garaiotan geure artean komunikatuta eta maila xume<br \/>\nbatean koordinatuta egoteko tresna bateratuak eskura izatea. Baita<br \/>\nsistemak isilarazi nahi dituen ahotsak, ideiak, jarrerak, jarduerak\u2026<br \/>\nkomunikazio hesitik aterarazi eta hedatzea ere. Asmo horrekin sortu da<br \/>\nEztabai webgunea, gizarte mugimenduek Euskal Herrietan egiten dituzten<br \/>\njarduerak, publikoki jakinaraz daitezkeenak, behintzat, bildu eta<br \/>\nedonorentzat eskuragarri bihurtzeko \u201cleiho\u201d berria. Diskurtso<br \/>\nmenderatzaile nagusiari bere lurraldean bertan hozka egiteko jaio da <a title=\"Eztabai\" href=\"http:\/\/www.eztabai.net\/\" target=\"_blank\">Eztabai<\/a>,<br \/>\n beraz, informazio gune bateratu eta zabala, euskal lurretan<br \/>\nkapitalismoaren eta faxismoaren aurkako gerran mugitzen diren fronte<br \/>\nguztien ahotsen bozgorailua izan nahian. Zoritxarrez, sistemaren<br \/>\nestrategia ondo hausnartuak barnerarazi digun ildotik, espezializazio<br \/>\ngaraietan bizi gara, eta gure borrokak ere zatikakoak dira sarritan,<br \/>\nesparru jakin bati mugatuak. Horixe interesatzen zaie gobernuei, hola<br \/>\ndihardugun bitartean ez baitugu inoiz sistema bere osotasunean eta<br \/>\nerroetatik koloka jarriko. Horregatik, ez da alferreko ahalegina fronte<br \/>\nguztiak bateratzea eta elkarren berri izateko tokia ere eskura izatea,<br \/>\nkapitalismoaren eta faxismoaren aurkako gerra bakarra dagoela bistatik<br \/>\nez galtzeko. Gerra horretan dihardugunon betebeharra da orain tresna<br \/>\nberriari erabilera zentzudun eta arduratsua ematea, ahaztu barik,<br \/>\njakina, elkarrekin topatzeko esparrua eta Estatuen aurkako<br \/>\nborroka-zelaia kalean, auzoetan, herrietan, kartzeletan, okupetan, geure<br \/>\n asanblada eta topaguneetan\u2026 daudela. Nork bere banderari eusteak baino<br \/>\npremia larriagoa du borroka orokor horrek. Konplizitateak eta esfortzuak<br \/>\n saretzeko bide horretan, ondo etorri, Eztabai!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jaiotzen garenetik, etsaiak asmatutako teknologiek inguratuta bizi gara, eta haietara ohitzen gaituzte, gure onerako direlakoan, gure askatasuna handitzen dutelakoan. Haietako bat dugu Internet, armadak aspaldi sortutakoa eta munduko gobernu guztiek herritarrak gero eta zorrotzago kontrolatzeko hasieratik eta etengabe erabilia. Komunikazioaren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/06\/05\/ongi-etorri-eztabai\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,6,13,12,9],"class_list":["post-8","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-euskal","tag-eztabai","tag-gandorra","tag-herria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}