{"id":71,"date":"2009-09-10T17:20:40","date_gmt":"2009-09-10T17:20:40","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/balizko-euskal-anarkismorantz-i"},"modified":"2009-09-10T17:20:40","modified_gmt":"2009-09-10T17:20:40","slug":"balizko-euskal-anarkismorantz-i","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2009\/09\/10\/balizko-euskal-anarkismorantz-i\/","title":{"rendered":"Balizko euskal anarkismorantz I"},"content":{"rendered":"<p>Ezer baino lehen nire ezjakintasuna aitortuz, euskal anarkismorako bidean erabil daitezkeen ideia batzuen zirriborroa kopiatuko dut hemen, baten batek haietan ezer interesgarririk topatuko balu. Testu luzetxoa atera zait, eta horregatik zati bitan kopiatuko dut hemen:<\/p>\n<p>\t<title><\/title><\/p>\n<p>\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Azken boladan gero eta buelta gehiago<br \/>\nematen ari natzaio gai bati: \u201ceuskal\u201d eta \u201canarkista\u201d berben<br \/>\narteko itxurazko arrakalari. Ez euskal anarkistarik egon ez delako<br \/>\nedo ez dagoelako. Hortxe daukagu Likiniano bera, hark gidatuta<br \/>\nanarkistak izan baitziren Francoren tropa altxatuei Gipuzkoan aurre<br \/>\negin zieten lehenak. Kontua da, gerora, anarkismoak eta euskaltasunak<br \/>\nez dutela behar bezala bat egiten jakin, eta egun ideia anarkistak<br \/>\nezezagun handiak dira Euskal Herrian, aurreiritzi eta ideia faltsu<br \/>\naskok zokoratuta. Demokrazia kristauak eta ideia sozialdemokratek eta<br \/>\nmarxistek euskal nortasunarekin bat egiten (edo kasu batzuetan euskal<br \/>\nnortasuna euren alde desitxuratzen) jakin zuten bitartean, ematen du<br \/>\nanarkismoa eta euskal nortasuna ez direla inoiz bide hori egitera<br \/>\niritsi. Ez mugimendu gisa, behintzat. Eta horrekin ez dut esan nahi<br \/>\nanarkismoak ikurrina egin behar duenik bere. Ez dut uste<br \/>\nanarkismoaren lana estatu berri bat sortzen laguntzea denik, ezta<br \/>\npentsatu ere, eta ez diot arrakala horren ardura edo \u201cerrua\u201d<br \/>\nanarkismoari berari egozten. Baina bitxia egin zait ikustea<br \/>\nArgentinan eta Txilen egondako denboran, FORA, Frente Popular Dar\u00edo<br \/>\nSantill\u00e1n edo bestelako taldeen inguruan mugitzen diren anarkista<br \/>\nuruguaiar, argentinar eta txiletarrek (edo nik ezagutu ditudanak,<br \/>\nbehintzat) elkartasun handiagoa adierazten dutela -kasu batzuetan ia<br \/>\nbere egiten dutela- euskaldunek (edo euskaldun askok)  Espainiarekin<br \/>\ndaukaten gatazka, kapitalismo eta inperialismoaren aurkako borrokaren<br \/>\nbaitan sartuz, Euskal Herrian eratuta dauden talde anarkista nagusiek<br \/>\n(edo nik neuk) baino. Are gehiago, bertoko gatazketan, indigenak<br \/>\ngobernu kolonialen aurka altxatzen diren borroka guztietan ez da<br \/>\nanarkistarik falta, eta mugimendu anarkista askoren borroketan<br \/>\nindigenen aldarrikapenak defendatzen dituzten lehenetarikoak dira.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Argi dago: ez dago euskaldunen eta<br \/>\nindigenen egoerak erkatzerik, eta indigenek euren lurretan daukaten<br \/>\nestatusaren eta euskaldunek eurenetan daukaten estatusaren arteko<br \/>\naldea ere arrakala horretarako oinarrietako bat da.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Izan ere, Euskal Herriaren<br \/>\nindependentziaren hastapeneko aldarrikapenetara eta orduko gizartera<br \/>\njo behar dugu \u201ceuskal\u201d eta \u201canarkista\u201d hitzen arteko arrakala<br \/>\nulertzeko.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Nortzuek sortu zuten independentziaren<br \/>\naldeko aldarrikapen hori? XIX. mendeko euskal burgesiak, Europako<br \/>\nbeste mugimendu nazionalistak bezala. Ez da kasualitatea hasieratik<br \/>\ngehien defendatu zena (eta horretan Espainiarekin bat egitearen alde<br \/>\nzeudenak ere ados zeuden) Aldundiak, hots, zerga bilketa izatea.<br \/>\nGarai haietan euskaldunen, independentzia nahi zutenen etsaiak<br \/>\n\u201cmaketoak\u201d ziren. Nor ziren baina maketo haiek? Gaztelatik,<br \/>\nAndaluziatik, Extremaduratik&#8230; iritsitako etorkinak. Eta etorkin<br \/>\nhaiek, egun hegoaldeagotik datozenak legez, esplotatuak izateko<br \/>\niritsi ziren Euskal Herrira. Gizarte bien arteko talka bikoitza izan<br \/>\nzen: kultura mailakoa eta klase mailakoa. \u201cOkupatzaile\u201d berriak,<br \/>\nbeste kultura batekoak izan ez ezik, beste maila ekonomikokoak ere<br \/>\nbaziren, eta euskal burgesen lantegi eta harrobietan hiltzen ziren<br \/>\neuliak legez.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Hego Amerikako indigenen kasuan haiek<br \/>\naldi berean okupatuak eta esplotatuak badira, lurrak oro ostu<br \/>\nbazaizkie (eta lapurren artean euskaldun asko egon bada), Euskal<br \/>\nHerrian esplotatuak \u201cokupatzaileak\u201d eurak ziren. Izan ere,<br \/>\neuskaldunek, besteen morroi, langile xume izan baino, Ameriketara<br \/>\nalde egin eta bertan jabe eta esplotatzaile nahiago zuten izan.<br \/>\nBeraz, luzaroan ez zen euskal langileriarik izan. Zaila, beraz,<br \/>\nlangileen aldarrikapenek eta euskaldunenek bat egitea. Errua ez zen<br \/>\norokorrean ez euskaldunena (alde batetik, euskal burges esplotatzaile<br \/>\nguztiak ez zeuden independentziaren alde, eta bestetik, euskaldun<br \/>\ngehienak ez ziren esplotatzaileak edo ez zeukaten esplotazio horren<br \/>\nkontzientzia oso argi), are gutxiago kanpotik ekarritako langileena.<br \/>\nAmildegi horren funtsa estatismoa bera izan zen. Euskaldunek, Sabino<br \/>\nAranaren eskutik, estatismoa besarkatu zuten, eta horrela, ez ziren<br \/>\ngai izan ikusteko langile haiek birritan zirela biktima: euskaldunek<br \/>\ngainetik kendu nahi zuten Estatu espainolaren biktimak, espainiar<br \/>\nburgesiak sortutako bazka zirelako euren herrietan, eta haien<br \/>\nlan-indarra esplotatzen zuten bitartean, Estatu berri baten aldeko<br \/>\nborrokan inbaditzailetzat hartzen zituen euskal burgesiarenak. Horri<br \/>\neuskal gizarteak hezurretaraino barneratuta zeukan katolizismoa batu<br \/>\nbehar zaio, ideia ezkertiar oro heresiatzat jotzen baitzuen. Gauzak<br \/>\nhorrela, Errepublika garaian Katalunian, Aragoin, Asturiasen&#8230;<br \/>\nanarkistak gizarte iraultzaren buru zeuden bitartean, Euskal Herria,<br \/>\nherri gisa, mugimendu horretatik at geratu zen.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">XX. mendean, ordea, euskal langileria<br \/>\nere sortu zen. Euskaldunen artean ere klase kontzientzia garatu zen.<br \/>\nUne horretan euskal langileen mugimenduek anarkismorantz egin<br \/>\nzezaketen, baina orduan ere, independentziaren aldarrikapen nagusiak<br \/>\nEstatuaren alde (Estatu sozialista nahi bada, baina Estatua, azken<br \/>\nfinean) egitea erabaki eta marxismoa besarkatu zuen. Anarkismoak ere<br \/>\nez zuen euskal aldarrikapenekin bat egiten jakin edo ez zuen nahi<br \/>\nizan. Beharbada ez zen ikusi Estaturik gabeko independentziaren alde<br \/>\nere egin daitekeela, edo ez zuen anarkismoarekin batere zerikusirik<br \/>\nez daukaten aldarrikapenekin nahastu nahi izan. Beharbada,<br \/>\ngarbizaletasunak jokatu zuen alde bietan: \u201canarkismoa Euskal<br \/>\nHerririk, aberririk nahi ez dutenen mundua da\u201d; \u201cindependentzia<br \/>\nlangileei onik ekartzen ez dien burgesen kezka baino ez da\u201d. Argi<br \/>\ndago, anarkismoak ezin du aberriarekin amets egin, aberri hitzak<br \/>\nEstatua, herrien arteko areriotasuna, mugak, armada berriak,<br \/>\nkapitalisten ehiza gunea esan nahi badu. Independentistek ere nekez<br \/>\negingo dute amets anarkiarekin horrek inposatutako mendekotasuna,<br \/>\nkultura ezaugarriak edo harremanak izatea esan nahi badu. Baina<br \/>\nderrigorrez behar du independentziak Estatu berri bat? Aberria eta<br \/>\nEstatua sinonimo al dira? Aberria kultura ezaugarri batzuek eta gogo<br \/>\nhurkotasunak, kidetasunak sortutako komunitatea izan daiteke. Horrela<br \/>\nbada, independentistek ez diote anarkismoari beldurrik izan behar<br \/>\n(bai euskal estatalistek, edozein herritako estatalistek legez), eta<br \/>\nanarkistek ez diote euskalduntasunari, ezta independentismoari berari ere, beldurrik izan behar.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ezer baino lehen nire ezjakintasuna aitortuz, euskal anarkismorako bidean erabil daitezkeen ideia batzuen zirriborroa kopiatuko dut hemen, baten batek haietan ezer interesgarririk topatuko balu. Testu luzetxoa atera zait, eta horregatik zati bitan kopiatuko dut hemen: Azken boladan gero eta buelta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2009\/09\/10\/balizko-euskal-anarkismorantz-i\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,12,14],"class_list":["post-71","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-gandorra","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/71","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=71"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/71\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=71"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=71"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=71"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}