{"id":70,"date":"2009-09-10T17:30:34","date_gmt":"2009-09-10T17:30:34","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/balizko-euskal-anarkismorantz-ii"},"modified":"2009-09-10T17:30:34","modified_gmt":"2009-09-10T17:30:34","slug":"balizko-euskal-anarkismorantz-ii","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2009\/09\/10\/balizko-euskal-anarkismorantz-ii\/","title":{"rendered":"Balizko euskal anarkismorantz II"},"content":{"rendered":"<p>Bestela izan zitekeen, Proudhon eta<br \/>\nBakuninen testuetan, hots, anarkismoaren oinarrietan, Estatu handi<br \/>\neta zentralisten aurkako eta independentzia nahi duten herri txikien<br \/>\naldeko adierazpenak etengabeak baitira, langileen esplotazioa<br \/>\ndakarten abertzalekerien aurkakoen pare. Proudhonek argi eta garbi<br \/>\njotzen zuen Italia batzeko prozesuaren eta Garibaldiren beraren<br \/>\naurka, baita Frantzia eratzeko modu zentralistaren aurka (<i>Federazio<br \/>\nprintzipioa<\/i><span style=\"font-style: normal\"> liburuan,<br \/>\nesaterako), haien ordez herrien arteko federazio askearen alde<br \/>\neginez. Bakuninek ere, paneslavismoaren eta pangermanismoaren aurka<br \/>\negiten zuenean, herrien arteko federazio aske bera defendatzen zuen<br \/>\n(<\/span><i>Estatismoa eta anarkia<\/i><span style=\"font-style: normal\"><br \/>\nlanean batez ere), eta bestalde, \u201cAberria eta nazionalitatea\u201d<br \/>\ntestuan honakoa idatzi zuen: \u201cNazionalitatea ez da oinarri bat;<br \/>\negiaztatutako gertakizuna da, banakotasuna bezalaxe. Herri bakoitza,<br \/>\nhandia zein txikia izan, bera izateko, bere izaeraren arabera<br \/>\nbizitzeko eskubide eztabaidaezina da. Eskubide hori askatasunaren<br \/>\noinarri orokorraren ondorioa baino ez da\u201d. Beraz, anarkismoaren<br \/>\noinarrietan bazegoen bidea euskal independentziarekin bat egiteko eta<br \/>\nindependentismoak anarkismoarekin bat egiteko, edo elkarren ondoan<br \/>\nmesfidantzarik gabe ibiltzeko, behintzat, nork bere aldarrikapenei<br \/>\neutsiz.<\/span><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><span style=\"font-style: normal\">Ikus<br \/>\ndezagun Indiaren kasua. Ez dut Euskal Herriarekin erkatu nahi, ez<br \/>\nbaitago nondik erkatu, baina Gandhiren bidea aztertu nahi dut (eta ez<br \/>\nindarkeriaren ezaren apologia egiteko, hain zuzen ere, Gandhik berak<br \/>\nesan baitzuen koldarkeriaren eta indarkeriaren artean hautatuz gero,<br \/>\nindarkeria gurago zuela). Gandhi Europatik zetorren Indiaren<br \/>\nindependentziaren aldeko borroka bere egin zuenean. Europan ideia<br \/>\nberriak ikasi zituen, batez ere kapitalismoaren eta inperialismoaren<br \/>\naurkako mugimenduetako ideiak, eta zehazkiago, Tolstoi errusiar<br \/>\nanarkistarenak. Tolstoiren anarkismoak irakatsi zion erresistentzia<br \/>\nbaketsuaren bidea. Gandhik etxera itzulita egin zuena, ikasitakoa<br \/>\nindiar nortasunaren iragazkitik igarotzea izan zen. Etxean konturatu<br \/>\nzen hainbat ideia anarkista indiar kulturan ere topa zitezkeela, eta<br \/>\nhorrela inperialismo eta kapitalismoaren aurkako borrokari bere<br \/>\nherriak uler zezakeen forma eman zion. Hura hinduista izanda, hots,<br \/>\nTolstoi bezala sinestuna (Tolstoi kristaua baitzen), Erresuma Batuari<br \/>\nIndia \u201cJainkoaren anarkian\u201d uzteko eskatu zion. Borroka eredu<br \/>\nberritzat joko zena ideia anarkisten eta kultura indiarraren<br \/>\nuztarketa izan zen. Zoritxarrez, hobe dugu egungo Indiari ez<br \/>\nbegiratzea, independentzia lortu arren kapitalismoaren ondorioak<br \/>\ninoiz baino bortitzagoak baitira (hazi transgenikoak, besteak beste,<br \/>\nlagun) eta berak borrokatu zituen kasten sistemak eta bestelako<br \/>\ngaitzek bertan baitiraute. Baina hortik erreskatatu nahi dudana<br \/>\nGandhik ideia teorikoen eta bertako errealitatearen arteko<br \/>\nsintesirako egindako ahalegina da.<\/span><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><span style=\"font-style: normal\">Euskal<br \/>\nnortasunak, euskal historiak ere ideia anarkistekin bat egiteko<br \/>\nhainbat euskarri zeuzkan. Begira diezaiegun Euskal Herriaren<br \/>\nezaugarri historikoei, kontatu dizkiguten bezala. Ekialdetik<br \/>\niritsitako lehen inbasio handiak iritsi arte zein zen euskaldunen<br \/>\negitura politikoa? Buruzagirik ez zeukaten komunitate txikiak ziren,<br \/>\neuren lurraldea defendatzeko baino batzen ez zirenak. Orduan baino ez<br \/>\nzuten buruzagia hautatzen, eta arriskua igaro bezain laster<br \/>\ndesagertzen zen buruzagitza hori. Inbasioen arriskuak etengabeak<br \/>\nbilakatu zirenean baino ez ziren euskaldunak egitura finkoagoak<br \/>\nsortzen hasi. Baina zein izan ziren egitura horien ezaugarri<br \/>\nnagusiak? Euskal lurralde burujabeak, egungo hiztegia erabiliz<br \/>\nnolabait federatuta zeuden lurraldeak. Une batean Nafarroa erresuma<br \/>\nbihurtu bazen ere, oinarria lurraldeen burujabetza izan zen.<br \/>\nEguneroko funtzionamendua munizipalismo libertarioaren oso antzekoa<br \/>\nzen: herri bakoitzak bere erabakiak hartzen zituen, herritar guztien<br \/>\npartaidetzaz (derrigorrezko partaidetzaz kasu batzuetan), eta herriek<br \/>\neuren erabakien berri eman baina eztabaidatu gabeko erabakirik<br \/>\nhartzeko ahalmenik ez zeukaten ordezkariak hautatu eta batzar<br \/>\nnagusietara bidaltzen zituzten. Dena elkarrekiko ahozko kontratuan<br \/>\noinarritzen zen, kontratu idatziak oso berandu arte gaitzesten<br \/>\nbaitzituzten. Ez naiz sartuko sistema horretan denboraren poderioz<br \/>\nsortu ziren bizioetan, aldarrikatu ohi den euskaldunen berezko<br \/>\n\u201caskatasun\u201d sena interesatzen zait. Nekazariek inongo estaturi<br \/>\nitxaron gabe sortu zuten auzolanaren eredua ere maiz aipatzen zaigu.<br \/>\nHor daukagu balizko gizarte matriarkala ere (inoiz benetan izan bazen<br \/>\nargi dago kristautasuna sartu aurrekoa izango zela), edo gure<br \/>\ngaraietan prostituituta dagoen kooperatibismoa.  Ezaugarri horiek,<br \/>\nbitxia bada ere, euskal abertzale burgesek idealizatu dituztenak<br \/>\ndira. Baina haien balioetan benetan sinistu gabe aldarrikatzen<br \/>\nbadituzte ere, ikuspegi erromantikoa eman eta euskaldunen \u201cizaera<br \/>\naparta\u201d aldarrikatu eta harrotasuna (edo harrokeria) agertzeko<br \/>\nerabili badira ere, horrek alde ona era badauka: burgesek eurek ere<br \/>\nbadakite herritarrek holako ezaugarriak ontzat jotzen dituztela,<br \/>\nbarru-barruan askatasuna eta berdintasuna maite dituztela. Izan ere,<br \/>\nisildu ohi dutena honakoa da: foru sistema barrutik usteldu zuena<br \/>\ndiruzaletasuna, zekenkeria izan zen. Alde batetik, lur asko esku<br \/>\ngutxitan geratu ziren, diruaren logika hasi zen nagusitzen, eta jabe<br \/>\nhoriek euren eskuz landu ezin zituzten lurrak zeuzkatenez, are<br \/>\ngehiago, lana eurek egiteko asmorik ez zeukatenez, maizterren lanaren<br \/>\nlepotik hasi ziren bizitzen. Bestetik, Batzar Nagusien<br \/>\nfuntzionamendua usteldu zutenak merkatal interesak izan ziren: euskal<br \/>\nlege zaharrak, erromatar zuzenbidearen aurkakoak, merkatuak egiteko<br \/>\noztopo bihurtu zirenean, hiriguneak eratzen hasi ziren, haiek kanpoko<br \/>\nforuari, Logro\u00f1okoari, esaterako, lotuz. Hiribildu haiek izan ziren<br \/>\nelizateen gainetik hazi eta haiek irentsi zituztenak. Horrela,<br \/>\nmerkatarien, burges berrien interesak, diruaren interesak, herriaren<br \/>\ninteresen aurretik jartzen hasi ziren, gure egunetara arte. Hots,<br \/>\nEuskal Herriaren ezaugarri \u201capartak\u201d aldarrikatzen hasi zirenak<br \/>\nezaugarri horiek suntsitu zituztenen oinordekoak izan ziren, hain<br \/>\nzuzen ere. Beraz, zergatik ez erabili berezko euskal ezaugarri horiek<br \/>\n(benetakoak ala mitifikatuak diren beste kontu bat da) ikuspuntu<br \/>\nanarkistatik? Zergatik ez edan euskal tradizioak eman dizkigun<br \/>\nalderik onenetatik haiek azpimarratu eta anarkismotik aldarrikatzeko?<br \/>\nZergatik ez baliatu abertzaletasunak sortutako mistika bera euskal<br \/>\nherritarren alde eta euskal burgesen aurka, Euskal Herria herri gisa<br \/>\ndesegin zuena estatismoa bera izan zela erakutsiz? Euskaldunak<br \/>\nestaturik izan ez zuten bitartean baino ez ziren askeak izan, eta<br \/>\nestatu bat eratzeak berak (Nafarroako erresuma sortzeak, alegia),<br \/>\neuren izaeraren, euren oinarri askeen suntsipenerako lehen harria<br \/>\njarri zuen.<\/span><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><span style=\"font-style: normal\">Mugimendu<br \/>\nanarkistak abangoardiakoa izan behar luke baina, zoritxarrez, Euskal<br \/>\nHerrian berandu iristen da maiz, eta iristen denean ere, beste<br \/>\nbatzuen itzalpean egiten du. Beste ideologiei utzi diegu ekimena,<br \/>\nagertzeko lotsa bageneuka legez. Baina sen anarkista, sen<br \/>\nlibertarioa, oso sustraituta egon da euskal gizarte xumean,<br \/>\nlibertarioa zela jakin gabe ere. Matxinadarako sena ez da inoiz hil.<br \/>\nAgian bada garaia anarkismoa Euskal Herrian aitzindaria izateko.<br \/>\nDogmatismoak, barneko borroka antzuak, joera desberdinak banantzen<br \/>\ndituzten txikikeriak, jatorriak alde batera utzi eta euskal<br \/>\nanarkismoa beste herrietako anarkismoaren pare ibiltzeko, besteak eta<br \/>\nbatez ere bere burua gutxietsi gabe. Lubaki eta barrikada askotan<br \/>\nbeste batzuekin egingo dugu bat, eta haietan ere argi utzi behar dugu<br \/>\nborroka haiek (AHT, auto-kudeaketa, gaztetxeak, antimilitarismoa,<br \/>\nantinperialismoa, presoen askapena eta anarkismoan beti egon diren<br \/>\naldarrikapen guztiak) geure-geureak direla. Beste kontu batzuetan<br \/>\n(estatismoa, militarismoa, totalitarismoa, kapitalismoa, sindikatuen<br \/>\nsaldukeria, jabetza pribatua&#8230;) beste batzuek, baita borroka lagun<br \/>\nizan ditugun batzuek ere, aurrean topatuko gaituzte. Baina<br \/>\nanarkismoak euskal gizartearen errealitatearekin, herriaren<br \/>\nsentipenarekin, euskaldunen berezko ezaugarriekin bat egiten ez duen<br \/>\nbitartean eta euskaldunak euren ezaugarri historikorik onenen<br \/>\noihartzunak anarkismoan daudela jabetzen ez diren bitartean, nekez<br \/>\negingo dute \u201ceuskal\u201d eta \u201canarkista\u201d hitzek bat. Eta nago<br \/>\nurte gehiegi galdu dugula elkar aurkitu ezinik.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bestela izan zitekeen, Proudhon eta Bakuninen testuetan, hots, anarkismoaren oinarrietan, Estatu handi eta zentralisten aurkako eta independentzia nahi duten herri txikien aldeko adierazpenak etengabeak baitira, langileen esplotazioa dakarten abertzalekerien aurkakoen pare. Proudhonek argi eta garbi jotzen zuen Italia batzeko prozesuaren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2009\/09\/10\/balizko-euskal-anarkismorantz-ii\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,12,14],"class_list":["post-70","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-gandorra","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/70","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=70"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/70\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=70"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=70"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=70"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}