{"id":64,"date":"2009-10-20T22:27:33","date_gmt":"2009-10-20T22:27:33","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/imajina-dezagun"},"modified":"2009-10-20T22:27:33","modified_gmt":"2009-10-20T22:27:33","slug":"imajina-dezagun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2009\/10\/20\/imajina-dezagun\/","title":{"rendered":"Imajina dezagun"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" src=\"http:\/\/farm2.static.flickr.com\/1385\/787497804_688296e63f.jpg\" alt=\"\" height=\"375\" width=\"288\"><\/p>\n<p>(<a href=\"http:\/\/gorribeltzean.wordpress.com\/2009\/10\/20\/imaginemos\/\" target=\"_blank\">Castellano<\/a>)<\/p>\n<p>Gaur irudimen ariketa proposatu gura dut. Batez ere ohiko<br \/>\nkazetariari, hots, boterearen diskurtsoa ondo barneratuta daukan<br \/>\nkazetari burgesari (batzuetan sozialistas mozorrotzen bada ere). Ez dut<br \/>\nuste irudimen ariketa zaila izango denik.<\/p>\n<p>Demagun munduan, gure mundu zibilizatu eta mendebaldar honetan,<br \/>\nekonomia nagusi guztiek sozialismoa hautatu dutela aspaldian ekonomia<br \/>\neta gizartea bideratzeko. Hamarkadak joan dira, eta munduan hura da<br \/>\neredu nagusi eta arrakastatsua. Herri nagusi horiek, AEBk, Europak,<br \/>\nJaponiak, Errusiak&#8230; ez diote beldur handirik inori, ez daukate<br \/>\nmehatxurik, eta patxadaz garatzen dute euren sistema: alderdietan<br \/>\noinarritutako demokrazia burgesa baztertu eta mota desberdinetako<br \/>\nasanblada ireki eta parte hartzaileak egiten dira, eskola eta<br \/>\nunibertsitatea doakoak dira, osasun sistema pribaturik ez dago eta<br \/>\npuntako teknologia herritar guztien esku dago, etxe duina guztientzat<br \/>\nbermatutako eskubidea da, elikagaiak guztientzat iristen dira, guztiei<br \/>\nbanatzen zaizkie, eta herri nagusi horien guztien artean bidezko<br \/>\nmerkataritza ereduak agintzen du. Denak dira aliatuak, denek dauzkate<br \/>\nantzeko interesak. Estatuak, ordea, ez dira desagertu, burokrazia handi<br \/>\nxamarra dago, berdintasuna orkorrena bada ere elite berri batzuk sortu<br \/>\ndira&#8230; Baina, oro har, kanpotik ikusita, gauzak nahiko ondo doazela<br \/>\nematen du. Hala ere, oraindik Estatua da ekonomia planifikatzen duena<br \/>\neta langileek, euren lanaren jabe sentitu barik, Estatua sentitzen dute<br \/>\njabe eta erabakitzeko ahalmena urruntzen joan dela sentitzen dute.<br \/>\nZentsura mailaren bat dago baina, orokorrean, sistema arriskuan jar<br \/>\ndezakeen ezer sumatzen ez denez, adierazpen askatasuna nahiko bermatuta<br \/>\ndago.<\/p>\n<p>Orain demagun uharte txiki batean burgesak matxinatu eta boterea<br \/>\nlortzen dute. Abantaila emateko, ez dugu imajinatuko hirugarren munduko<br \/>\nuharte txiro eta koloniala, matxinada aurretik ondo banatutako gizarte<br \/>\noparoa zeukana baino. Berehala, kapitalismoa abiatzen ahalegintzen<br \/>\nhasten dira. Egoera horretan, Estatu sozialistarik boteretsuenak,<br \/>\nzentzugabeko arrazoiren batengatik, uharte txiki hori blokeatzea<br \/>\nerabakitzen du. Harekiko merkataritza debekatu eta neurri zorrotzak<br \/>\nhartzen ditu herri horretako gobernu berria itotzeko. Hala ere, gobernu<br \/>\nmatxinoak kapitalismoa ezartzea lortzen du. Uhartera iritsitako eta<br \/>\nuhartean ekoitzitako produktu urriak merkatu librearen arabera<br \/>\nsal-erosten dira, jabetza kapitalista batzuen eskuetan pilatzen da,<br \/>\nsoldatak kapitalista horiei etekin nahikoak bermatzeko moduan finkatzen<br \/>\ndira, zerbitzuak pribatizatu egiten dira&#8230; Herritarrek egoera berria<br \/>\nonar dezaten eskura dauzkan bitarteko guztiak darabiltza gobernuak<br \/>\neta&#8230;, ekonomista eta politologo handi guztien buruak lanean jarrita<br \/>\nere, zenbat iraungo luke uharte horrek ingurune etsai horretan? Posible<br \/>\nluke gobernu berriak kapitalismoa nahi zuen bezala ezartzea eta<br \/>\nfuntzionatzea? Posible luke alderdietan oinarritutako demokrazia<br \/>\nezartzea badaezpada alderdi batzuk (egun egiten den bezala, bestalde)<br \/>\nlegez kanpo utzi gabe? Kazetari burges horrek zer idatziko zenuke zure<br \/>\nkazetetan uharte horren egoerari buruz? Uste duzu mundu testuinguru<br \/>\nhorretan uharte kapitalista, kapitalismoaren lege guzti-guztiak<br \/>\nezarrita ere, urtebete ere irauteko gai litzatekeela? Eta iraungo balu,<br \/>\nzer preziotan? Zelako diktadura mota beharko litzateke sortutako<br \/>\nmiseria gorriaren oihua isilarazteko? Zenbat hil beharko lituzke<br \/>\nkapitalisten pribilegioei eusteko? Zenbatek hilko lituzkete goseak,<br \/>\ngaitzik zendaerrezenek&#8230;? Zelako krimilitate maila egongo litzateke<br \/>\nhandik lasterrera, lehia horren erdian bizirauteko modu bakarretakoa<br \/>\nelkarri lapurtzea denean? Zein mailatan egongo litzateke hezkuntza<br \/>\nsistema publikoa, kasurik onenean zerbait publiko utzi dela pentsatuta,<br \/>\nhandi bost urtera? Nortzuk izango lirateke hezkuntza pribatua<br \/>\nordaintzeko gai?<\/p>\n<p>Orain konparatu imajinatu duzun uharte horren emaitza eta egun Kuban<br \/>\ndagoena. Kuba ez delako izan nahi zuena, izaten utzi diotena baizik,<br \/>\neta hala ere, tokitan dago uharte kapitalista isolatu eta etengabe<br \/>\nerasotu bat egongo litzatekeen mailatik.<\/p>\n<p>Eta mundu horretan, oraingoan bezala, anarkistok mundu hobea amesten<br \/>\njarraituko genuke, herri nagusi horietan gizarte horizontala, bere<br \/>\nlanaren jabe bakarrak diren langileak, eliterik<br \/>\ngabeko gizartea, Estaturik gabeko mundua, adierazpen askatasun osoa<br \/>\nlortzeko lanean jarraituko genuke, dagoenarekin konformatu gabe. Zuk,<br \/>\nKuba, Venezuela, Bolivia&#8230; kapitalismoaren mendeko herrien miseriari<br \/>\njaramonik egin gabe, hainbeste kritikatzen dituzun kazetari burges<br \/>\nhorrek, zer egingo zenuke? Zer idatziko zenuke? Non bizi nahi zenuke?<br \/>\nZer boterek beteko lizuke sabela?<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/_OgTFdnaoSLc\/SdHODBCfGxI\/AAAAAAAABP4\/5UgNqO_mkns\/s320\/obama_cuba_embargo.gif\" alt=\"\" height=\"296\" width=\"320\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>(Castellano) Gaur irudimen ariketa proposatu gura dut. Batez ere ohiko kazetariari, hots, boterearen diskurtsoa ondo barneratuta daukan kazetari burgesari (batzuetan sozialistas mozorrotzen bada ere). Ez dut uste irudimen ariketa zaila izango denik. Demagun munduan, gure mundu zibilizatu eta mendebaldar honetan, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2009\/10\/20\/imajina-dezagun\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,12,26,106,136,135],"class_list":["post-64","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-gandorra","tag-kapitalismoa","tag-komunikabideak","tag-kuba","tag-sozialismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=64"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=64"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=64"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=64"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}