{"id":56,"date":"2010-03-13T19:04:04","date_gmt":"2010-03-13T19:04:04","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/bisturi-garaiak"},"modified":"2010-03-13T19:04:04","modified_gmt":"2010-03-13T19:04:04","slug":"bisturi-garaiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/03\/13\/bisturi-garaiak\/","title":{"rendered":"Bisturi garaiak"},"content":{"rendered":"<p>Honakoa <a href=\"http:\/\/www.gura-haize.org\/\">gura+haize<\/a> blogzinerako (A) Belgorriagak idatzitako testua da. Copyleft arauak profitatuz hona ostea erabaki dut&#8230; Laster paperean ere egongo da koadrila zoro horren lanaren <a href=\"http:\/\/gura-haize.org\/pdf\/001.pdf\">lehen emaitza<\/a>!<\/p>\n<h2><a href=\"http:\/\/gura-haize.comyr.com\/?p=8\" rel=\"bookmark\" title=\"Permanent Link to Bisturi garaiak\">Bisturi garaiak<\/a><\/h2>\n<div class=\"entry\">\n<p>XXI. gizaldia XX.a joan legez etorri da, eta antzera bukatuko da<br \/>\nharen lehen hamarkada ere: bisturiak gero eta zorrotzago, lana gero eta<br \/>\ngarbiago egiten. Holako garaietan bizi baikara, bisturi garaietan.<br \/>\nAsepsia, higiene, garbitasun garaietan. Eta horrela ebakitzen gaituzte,<br \/>\nhorrela ebakitzen dizkigute eskubideak, ahotsa, pentsamendua: anestesia<br \/>\nlehenago, bisturi desinfektatua gero. Dena garbi, ageriko min barik.<span id=\"more-8\"><\/span><\/p>\n<p>Erdi Aroa aizkora garaiak izan ziren Europan. Gillotina garaiak<br \/>\niritsi ziren gero. Batean zein bestean, odola begi bistan zegoen.<br \/>\nEskubideekin batera buruak ere mozten ziren, plazan, jendaurrean, lotsa<br \/>\nbarik, botere absolutuaren harrokeriaz, lotsagabekeriaz. Baina XIX.<br \/>\nmendean odola isurtzea estetikaren aurkakoa, jabe berrien moralaren<br \/>\nkontrakoa izaten hasi zen.<\/p>\n<p>Egun, gaixotzea bera, are gehiago hiltzea, itsuskeria da, ez dago<br \/>\nondo ikusita. Beraz, gaixoak, eta are gehiago hildakoak, ezkutuan gorde<br \/>\nbehar dira. Edo telebistan erakutsi, baina ahal dela urrunekoak,<br \/>\nitsusia izatea zilegi den herrietan, hala nola Etiopian edo Sudanen.<br \/>\nGure gizartean denak behar du higieniko, osasuntsu, sasoiko, eder.<\/p>\n<p>Beraz, botereak aizkorak eta gillotinak gorde eta anestesia eta<br \/>\nbisturia erabiltzen ikasi du. Anestesia telebistak jartzen du:<br \/>\nalbistegietan non ebaki behar den erakusten digute, ebaketa onar<br \/>\ndezagun. Gizartearen minbiziak, zorneak, tumoreak seinalatzen dizkigu<br \/>\ntelebistak, haietan bisturia erabiltzea onar dezagun, are gehiago,<br \/>\nbisturiaren lana eskertu eta txalotu dezagun.<\/p>\n<p>Esaterako, azken egunotan Txileko telebistetan ikusi dudan azken<br \/>\nanestesia: azken boladan sasi-kume batek neskatila bat bortxatu eta hil<br \/>\nduela-eta, jendearen sentsibilitatea prest dagoela profitatuz, Txileko<br \/>\nhaur guztien hatz markak eta lagin genetikoak hartu eta gordeko direla<br \/>\niragarri digute komunikabideek, dena haurtxoen segurtasunerako, inoiz<br \/>\nbaten batek bahitzen baditu eta hilda agertzen badira, erraz<br \/>\nidentifikatzeko.<\/p>\n<p>Hor dago anestesia, gurasoek eta haurrek eurek pozak txoraturik onar<br \/>\nditzaten denak poliziaren fitxategietan ondo artxibatuta egotea.<br \/>\nAnestesia horren atzean, noski, bisturia dantzan: belaunaldi oso bat<br \/>\nezer egin aurretik fitxatuta, etorkizunean sistemaren gogokoa ez den<br \/>\nzerbait egingo balute\u2026<\/p>\n<p>Anestesia nonahi daukagu, alarmak sortzen (\u201cgripea datorrela, gripea<br \/>\ndatorrela!), alarma horien aurrean herritarrak lasaitzeko \u201cirtenbideak\u201d<br \/>\neskaintzen ondoren (\u201chartu tamiflu! txerta zaitez!\u201d), eta bisturiari<br \/>\nbidea prestatzen (\u201cdenon onerako aireportuetan neurri zorrotzagoak<br \/>\nbehar dira\u201d, \u201cez elkartu gehiegi, ez joan gertaera jendetsuegietara\u201d).<\/p>\n<p>Sentsibilizazio berba darabilte maiz anestesiari deitzeko. Guk<br \/>\nanestesia irentsi eta prest dauzkagu gorputza eta burua bisturiari<br \/>\negiten uzteko. Eta bisturiak ez du atsedenik hartzen. Edonondik<br \/>\nebakitzen ditu gure eskubideak, edonondik murrizten gure askatasuna.<br \/>\nGarbi, agerian odolik utzi barik, minik barik.<\/p>\n<p>Agian ebakuntzan giltzurrunik edo gibelik gabe laga gaituztela<br \/>\nkonturatuko gara egunen baten, anestesiatik itzartzen garenean, baina<br \/>\norduan lasai, komunikabideek sinetsaraziko digute hobeto bizi garela<br \/>\ngiltzurrun edo gibelik barik.<\/p>\n<p>Bisturia, ordea, kultura arrotzekoa da. Berbari erreparatzea baino ez dago. Aizkora, behintzat, ezagutzen<\/p>\n<p>genuen, haren lana garbi ikusten genuen. Haitzetik, Harri Arotik datorren lanabesa izanda, haren aurrean<\/p>\n<p>defendatu behar genuela ere bagenekien. Baina bisturiari ez diogu<br \/>\nusainik ere hartzen. Jakina, ez dauka usainik, hain da garbia tresna<br \/>\nzorrotz eta zoli hori.<\/p>\n<p>Badaukagu oraindik geure-geurea den tresna, hura ere Harri Arotik ondo dazaguguna: guraizeak, artaziak,<\/p>\n<p>harriz zein burdinaz eginda egon, ondo menderatzen dugun lanabes<br \/>\nxume eta herritik sortua. Guraizeak katamalo aseptiko horien sokak<br \/>\nebakitzeko erabil ditzakegu. Plastikozko aurpegi higieniko zuri horien<br \/>\natzean ezkutatzen dena agerian uzteko.<\/p>\n<p>Has gaitezen, bisturi garaien aurrean, guraize garaiak<br \/>\naldarrikatzen. Katamaloak, mozorroak, marrauak anestesia barik mozteko<br \/>\nez dugu besterik behar.<\/p>\n<p><b>(A) Belgorriaga<\/b><\/p>\n<\/div>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Honakoa gura+haize blogzinerako (A) Belgorriagak idatzitako testua da. Copyleft arauak profitatuz hona ostea erabaki dut&#8230; Laster paperean ere egongo da koadrila zoro horren lanaren lehen emaitza! Bisturi garaiak XXI. gizaldia XX.a joan legez etorri da, eta antzera bukatuko da haren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/03\/13\/bisturi-garaiak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[115,85,118,117,116,12,119,14],"class_list":["post-56","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-a","tag-anarkia","tag-anestesia","tag-belgorriaga","tag-bisturi","tag-gandorra","tag-hedabideak","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=56"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=56"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=56"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=56"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}