{"id":52,"date":"2010-03-30T13:52:15","date_gmt":"2010-03-30T13:52:15","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/miraritik-itzartu-ostean"},"modified":"2010-03-30T13:52:15","modified_gmt":"2010-03-30T13:52:15","slug":"miraritik-itzartu-ostean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/03\/30\/miraritik-itzartu-ostean\/","title":{"rendered":"Miraritik itzartu ostean"},"content":{"rendered":"<p>Atzean geratu da zapatuko kontzertua. Atzean, Kafe Antzokian<br \/>\ngertatutakoei dagokienez, une haiek sortutako sentipenek, ordea,<br \/>\nbizi-bizirik dirautelako. Handia izan zen bertan gertatu zena, oraindik<br \/>\nere miraria deritzet bertan elkartu zirenei. Miraria delako ideia zoro<br \/>\nhori edukitzea, hasteko, eta ideia zoro horretan sinistuta hainbeste<br \/>\njende engaiatzea: musikariak, antolatzaile mota guztiak, propagandista<br \/>\nsutsuak, hacker maitagarriak&#8230; Miraria delako munduko beste muturrean<br \/>\negonda han bertaratu zinetenon artean sentitu ahal izatea, nire<br \/>\nitxialditik zuekin guztiekin batera bizi ahal izatea. Miraria delako<br \/>\ntaula gainean sortu ziren, sortu zenituzten magia, giroa, uki zitekeen<br \/>\nmaitasuna.<\/p>\n<p>Aste batzuk lehenago hasi nintzen sentitzen zerbait berezia ari zela<br \/>\nmugitzen. Horrela sentiarazi didazue zuetako askok: Lourdes arrebak,<br \/>\nDabidek, Joseba Barrenetxeak eta Joseba Martosek, Manexek, Rafa Ruedak,<br \/>\nLutxok&#8230; Azken biak Gatazka Gunean egindako aurkezpenean ikusteak<br \/>\ntaupaka jarri zidan bihotza egun batzuk lehenago. Egunero iristen zen<br \/>\nalbiste zoro berriren bat: nik ere bideotxo bat prestatu behar nuela<br \/>\n(egundoko erronka, izerdia botarazi zidana!), zuzeneko txata egongo<br \/>\nzela, zuzeneko emanaldiak egongo zirela, mezuak jasotzeko<br \/>\nerantzungailua jarriko zela&#8230;, eta azkena, Twitter kontua sortu behar<br \/>\nnuela. Ai ama! Beste astebete joan balitz ez dakit zer asmatzeko gai<br \/>\nizango ziren! <\/p>\n<p>Eguna iritsi eta hasi aurretik skype bidez antolatzaileekin hitz<br \/>\negiteko parada izan nuen. Horrela atarikoetan barruan bizi zen giroa<br \/>\ndastatu ahal izan nuen eta webkameraren aurretik bihotza bizkortu<br \/>\nzidaten aurpegiak ikusi nituen. Giro alai horretan guztiz murgiltzeko<br \/>\ngaragardoa falta nuen! Baina&#8230; ezin ondoko dendara erostera joan,<br \/>\ndakizuenez&#8230; Halako batean ekitaldia hasi zen, nire pantailatik<br \/>\nkultruna, maputxeak&#8230; sartu ziren, gogoa zaldi zoroaren pare jarri<br \/>\nzidaten irudiak hasi ziren kikuak egiten. Soinua ez zen honaino iritsi,<br \/>\nbaina sentitu egin nuen eta, Edorta eta Iratiren berbak aditzerik ez<br \/>\nbanuen ere, irudimenak ordezkatu zituen eta lehen malkoak etorri ziren.<br \/>\nOrduan, haiek hizketan ikusi nituenean, hasi nintzelako han gertatzen<br \/>\nari zenari benetako neurria hartzen. Atzean zeukaten pantailari eta<br \/>\nbatez ere haren esanahiari erreparatu nien lehen aldiz. Han bildutako<br \/>\njendea, taula gainean zeuden Edorta eta Irati, handik igaroko ziren<br \/>\nmusikariak&#8230; bertan egoteko arrazoia neu nintzela barneratu nuen<br \/>\nestreinako aldiz. Eta orduan hura dena ezinezkoa zela sentitu nuen eta,<br \/>\nare gehiago, ezinezko hori posible egin zutenen meritua ere ulertu<br \/>\nnuen. Lagun horiek amestu zuten utopia zen, egia bihurtuta, eta hura<br \/>\ngauzatzeko gai izan baziren, zer utopia ez gara, denon artean,<br \/>\ngauzatzeko gai izango?<\/p>\n<p>Askok amesten dugun bestelako mundu posible hori holako ekintzen<br \/>\nbidez ere eraikitzen da. Gizartea borondatezko lankidetzan oinarrituta<br \/>\neraiki daitekeela sinisten dugunok, berben bidez baino askoz gehiago,<br \/>\nuste horiek eguneroko ekimenetan betetzen ditugunean frogatzen ditugu<br \/>\ngauzagarri. Zapatuan xamurtasunak herri bi (seguruenik bi baino gehiago<br \/>\nere bai) lotu zituen, Wallmapu eta Euskal Herria eta, batez ere,<br \/>\nmaputxeak eta euskaldunak, herria jendeak eraikitzen duelako. Goikoek,<br \/>\ngobernuek, erakundeek, legeek, legelariek, alderdi politikoek<br \/>\neraikitzen dutela sinistarazi nahi badigute ere, herria geuk eraikitzen<br \/>\ndugu, egunez egun eta inoren baimenik gabe. Euskaldunok, nahi duten<br \/>\nmunduko herri eta herritar guztien laguntzaz, Euskal Herria, eta<br \/>\nmaputxeek, era berean, Wallmapu.<\/p>\n<p>Gertatutakoak, maputxeekiko elkartasuna areagotzeko, haien<br \/>\neskubideak aldarrikatzeko balio izan ez ezik, Euskal Herrian hazi<br \/>\ngorri-beltza landatzeko ere balio izan badu, askoz hobeto, oraindik<br \/>\nezkutuan edo ahopeka geratzen badira ere, gure herrian asko direlako<br \/>\nbihotz libertarioak, maputxeen artean diren bezalaxe. Gizakien eta<br \/>\nherrien arteko harreman horizontalaren ametsa gogo askotan dago.<br \/>\nBeharbada garaia iritsi da Estatuak iraganeko kontua direla eta<br \/>\noraingoa herrien unea dela aldarrikatzeko. Aldarrikapen horren partaide<br \/>\nizateak maiz kartzela ekarri arren. Zapatuko miraria gertatu bazen,<br \/>\nzergatik ez amestu hura beste mirari handiago baten hazia izan<br \/>\ndaitekeela? Horrela izan zein ez, horrela izatea nahi zein ez, hura<br \/>\nposible egin zenuten guztioi, eskuzabal zuen musika ederra eskaini<br \/>\nzeniguten artistoi, hara bertaratu zineten denoi, sartu nahian<br \/>\nsarrerarik gabe geratu zinetenoi ere, mila esker eta milioi bat<br \/>\nbesarkada. Zapatuan bihotza ez zitzaidan bularrean kabitzen eta zuei<br \/>\nguztioi zati bana oparitzeko beste puztu zitzaidan, maitasun eta<br \/>\nxamurtasunez.<\/p>\n<p>Oharra: Nire lagunik onenetariko baten iradokizunari jarraituz, nire jatorriari buruzko berba batzuk utziko ditut hemen. Nitaz hitz egiten denean, azken boladan jaiotzez bilbotarra eta azken urteotan bermeotarra naizela esaten da. Egia esan, nik beti izan dut neure burua erdi bilbotartzat (matxorria, bego\u00f1arra, zehatz-mehatz) erdi mundakartzat, nire bizitzako unerik eta oroitzapenik kutunenetakoak (besteak beste, nire bizitzako uda ia guztiak eta hainbat eta hainbat parranda&#8230;) Mundakan emandako egunei lotuta daudelako, nire lagunik zaharrenak Mundakan egin nituelako eta familia mundakarra izan dudalako beti. Beraz, eta kontzertura mundakar asko bertaratu zirela jakitun, hemendik nire eskerrona nire bihotzeko herriari, Mundakari, eta hango lagun zoragarri guztiei.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzean geratu da zapatuko kontzertua. Atzean, Kafe Antzokian gertatutakoei dagokienez, une haiek sortutako sentipenek, ordea, bizi-bizirik dirautelako. Handia izan zen bertan gertatu zena, oraindik ere miraria deritzet bertan elkartu zirenei. Miraria delako ideia zoro hori edukitzea, hasteko, eta ideia zoro &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/03\/30\/miraritik-itzartu-ostean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[105,14],"class_list":["post-52","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-kontzertua","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=52"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=52"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=52"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=52"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}