{"id":45,"date":"2010-06-10T00:27:39","date_gmt":"2010-06-10T00:27:39","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/londres-kartoizkoa-da-unairen-literatura-benetakoa"},"modified":"2010-06-10T00:27:39","modified_gmt":"2010-06-10T00:27:39","slug":"londres-kartoizkoa-da-unairen-literatura-benetakoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/06\/10\/londres-kartoizkoa-da-unairen-literatura-benetakoa\/","title":{"rendered":"Londres kartoizkoa da, Unairen literatura benetakoa"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 187px;height: 286px\" src=\"http:\/\/www.bizkaie.biz\/idb\/articulos\/kartoizkoa.JPG\"><\/p>\n<p>Gustatzen zaizkidan liburuen artean mailak daude. Batzuek entretenitu egiten naute, beste batzuek azkar irenstera bultzatzen naute eta, gehien gozatzen ditudanek, idazteko premia gorria eragiten didate. Azken boladan hiru dira azken emaitza desiratu hori lortu duten idazleak: Benedetti, Vila-Matas eta, kronologikoki azkena baina ez gutxien erdietsi duena, Unai Elorriaga. Liburu guztiek ez baitaukate burua zirikatzeko ahalmen bera eta niretzat gozamen literarioaren gailurra horixe baita: irakurtzen ari naizenak besaulkitik altxatu eta nire eleberrira itzultzeko deia egiten didala sentitzea. Literaturaren plazer betea. Oraindik daukat ahosabaiari itsatsita <i>Londres kartoizkoa da<\/i> eleberri zoragarriak utzi didan sentipen gozoa.<\/p>\n<p>Badakit Unai Elorriagaren aurreko lanek kritika zorrotzak jaso dituztena, eta hori bezain ondo dakit nik haiekin guztiekin gozatu nuena. Zer nahi duzue, Unaik haietan lortu zuen estilo edo &#8220;zigilu&#8221; propioak disfrutarazten zidan, batzuek su-artifizialak deitutako horiek eurek. Baina egia da azken lan honetan horiek denak guztiz gainditu eta lan borobila lortu duela. Batez ere ideietan eta argudioetan besteetan falta zitekeen sendotasuna lortu duelako Bere buruari leial izanda bere burua berrasmatzeko gai izan da, berez meritu handikoa dena.<\/p>\n<p>Oraingoan ildo nagusia, gaia, istorioak argiagoak dira, eta oroitzapenetan atzera eta aurrera egiteko hariak oso ondo lotuak. Errealitate gordinean murgildu da, diktadura orok uzten duen aztarna odoltsu eta eroan, pertsonaia eta xehetasun bitxiak, biziak, bereziak atzean utzi gabe. Iluntasunean barneratu da bere begiradan eduki ohi duen argitasuna galdu gabe. Eta hari guztiak maisuki lotu ditu, amaiera aldeko ezusteko bueltaraino. Jakina, buelta hori zertan datzan ez dut hemen biluztuko.<\/p>\n<p>Argi dago lan honetarako Unai iturri psikologikoetan erruz edan duela, eta horrek ere bere fruituak eman dizkiola. Baina ezagutza psikologikoak ez du batere trabarik egiten, berezkotasun osoz xurgatu du istorioak eta leku erabat naturala eman dio.<\/p>\n<p>Agian diktaduren gordina biluzterakoan alderdi psikologiko eta psikiatrikoetan oinarritzeak ezkutatuta utzi ditu alderdi ideologiko eta ekonomikoak, diktadurek orok zein interes ekonomikoren alde egin duten, alegia, eta diktadura horiek itxuraz amaitzerakoan zer oinordetza ezabaezina utzi dioten gizarteari (diktadura guztiek utzi ohi dutelako ondoren, diktadura bera beharrezkoa ez denean, bere eginkizuna ondo beteta geratu denean, iraungo duen ordena &#8220;lotuta eta ondo lotuta&#8221;, Estatuek eurek ezin dutelako euren buruaz beste egin, diktadurak benetan eta erabat atzean uzteak eskatuko lukeen bezala). Baina horren faltan, beste gauza garrantzitsuak agertu ditu bere estilo maitagarrian bilduta: oroimen historikoaren garrantzia, diktadurek pairatu dutenengan uzten dituzten aztarna ezabaezinak, zauriak ixteko premia gorria, diktaduren egiturek dakarten soka luzea, itxuraz amaitu ostean ere, hamarkadetan dirauten beldur fisiko eta psikologikoak, egia osoa agertzeko trabak, administrazioen ezintasuna&#8230;<\/p>\n<p>Indarkeriaren erabilerari ere begiratu dio Unaik eta horretan ere ondo atera da, kontua hain labainkorra izan arren. Izan ere, lerro artean indarkeria erabatekoaren aurrean beti kalte txikiagoa dakarten erantzun bortitzek dauzkaten zilegitasuna eta batzuetan eraginkortasuna bera ere suma daitezke, baina Unai bera ez da horien balekotasuna epaitzera sartu. Pertsonaiek ere ez. Erresistentzian edo disidentzian horri buruzko eztabaidak garrantzia izan duela suma daiteke, baina eztabaida itxi gabe, inoren bidea epaitu gabe gelditzen da kontua, hautu pertsonalaren esparruan. Irakurle bakoitzak indarraren erabilera ulertzeko daukan ikuspegitik interpretatzeko atea zabalik gelditzen da.<\/p>\n<p>Txilen, euskarazko inguruetatik hain urrun, baneukan euskaraz horrela gozatzeko gogoa, benetan. Eskerrak poliziak abenduaren 31n bahitu zizkidan liburuak itzuli dizkidala! (Esan dudan bezala, diktadurek soka luzea dakarte eta Unairen liburua, ironikoki, holako sokaren biktima izan da hemisferio honetan). Eta eskerrak euskal literaturak Unai Elorriaga bat daukala.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gustatzen zaizkidan liburuen artean mailak daude. Batzuek entretenitu egiten naute, beste batzuek azkar irenstera bultzatzen naute eta, gehien gozatzen ditudanek, idazteko premia gorria eragiten didate. Azken boladan hiru dira azken emaitza desiratu hori lortu duten idazleak: Benedetti, Vila-Matas eta, kronologikoki &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/06\/10\/londres-kartoizkoa-da-unairen-literatura-benetakoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[89,31,90,87,88,14,91],"class_list":["post-45","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-da","tag-eleberria","tag-elorriaga","tag-kartoizkoa","tag-londres","tag-paperak","tag-unai"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=45"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=45"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=45"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=45"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}