{"id":39,"date":"2010-07-26T21:57:03","date_gmt":"2010-07-26T21:57:03","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/batasuna-eta-autonomia"},"modified":"2010-07-26T21:57:03","modified_gmt":"2010-07-26T21:57:03","slug":"batasuna-eta-autonomia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/07\/26\/batasuna-eta-autonomia\/","title":{"rendered":"Batasuna eta autonomia"},"content":{"rendered":"<p>(<a href=\"http:\/\/gorribeltzean.wordpress.com\/2010\/06\/13\/unidad-y-autonomia\/\" target=\"_blank\">Castellano<\/a>)<\/p>\n<p>Mugimendu libertarioen baitan ia anarkismoa bera bezain zaharra den<br \/>\neta mugarik errespetatzen ez duen eztabaida bat dago, batasunaren<br \/>\nbilaketaren eta banakako eta taldeko askatasun eta autonomia premia<br \/>\nosasuntsuaren arteko etengabeko tentsio bat. Ez da nire asmoa formula<br \/>\nmagikorik ematea, baina hemen agian ekarpenen bat egin dezaketen<br \/>\nhausnarketa batzuk utzi nahi ditut. Kasurik txarrenean idatzi edo esaten<br \/>\n den beste gauza asko legez hemen ahaztuta geldituko dira. Beren-beregi<br \/>\nnorbaitek Txile deitzea erabaki zuen lur zati luze honetan mugimendu<br \/>\nlibertarioek bizi duten unea buruan daukadala idatzi dut, baina<br \/>\nseguruenik munduko beste edozein tokitako anarkistek eta libertarioek<br \/>\nere ulertu ahalko dute.<\/p>\n<p>Horretara bultzatu nauen zio nagusia berezkoa bezain osasungarri eta<br \/>\naberasgarria behar lukeen anarkismoaren ikuspegi desberdinen arteko<br \/>\neztabaidak batzuetan hartzen duen deskalifikazio maila da. Gauzatzen<br \/>\nditugun ekintza, logika, taktika, estrategia eta abarri buruz pentsatzen<br \/>\n dugunean ez dakit erdietsi beharreko xede bat, emaitza bat edo<br \/>\ngutxienez noranzko jakin bateko aurrerapenen bat buruan daukagula egiten<br \/>\n dugun. Horrela bada, eta hori litzateke logikoena, beti eduki behar<br \/>\ngenuke gogoan benetako garrantzia daukana nahi dugun xede hori dela eta<br \/>\nez xede hori lortzearren darabilgun ekintza, logika, taktika edo<br \/>\nestrategia bera. Horrela, bigarrenak, ekintzak, taktikak , aldiro<br \/>\nebaluatua, birpentsatua, lagaezintzat, dogmatzat, helburutzat ez jotzera<br \/>\n irekita egon behar luke beti. Hortaz, aldaketetara zabalik egon behar<br \/>\nluke, denboran estrategia horren bidez lortutako emaitza nahi genuena ez<br \/>\n balitz, xedera batere hurbilduko ez bagintu edo are hartatik urrundu<br \/>\nedo ezinbestean geldiarazten gaituela ikusiko bagenu. Edonola ere,<br \/>\nhorrek gutxienez malgutasun handiagoa eman behar liguke teorikoki xede<br \/>\nbera bilatzen duten beste talde batzuen ekintzak edo estrategiak<br \/>\nbaloratzerakoan (eta horixe egin behar genuke, baloratu, epaitu barik,<br \/>\nhorretarako teorikoki desagerrarazi nahi dugun estamentu bat baitago);<br \/>\nizan ere, ulertuko genuke guk geure metodoekin egiten dugun berbera<br \/>\negiten dutela haiek ere eurenekin, dena dagoela kritika eraikitzailera<br \/>\neta, batez ere, autokritikara zabalik, metodoan ez dagoela ezer<br \/>\nabsoluturik eta estrategiak praktika zehatzean eta denboran baino ez<br \/>\ndirela egoki edo desegoki agertzen, ez aldez aurretik idatzitako paper<br \/>\nedo gidaliburu batean. Metodo batzuk egoera egoki batean erabilgarriak<br \/>\nizan daitezkeela eta beste batzuetan, ordea, aurrera baino gehiago<br \/>\natzera eragin dezaketela, oztopoa izan.<\/p>\n<p>Libertario ororen ametsa, gutxi gorabehera eskematikoki esanda,<br \/>\nautoritaterik ezean, elkarrekiko laguntzan, kontsentsuan eta<br \/>\nhorizontaltasunean oinarritutako gizarte errotik desberdina bada, zaila<br \/>\nda pentsatzea amets horretarantz&nbsp; goazela lubaki berean daudenak, beste<br \/>\nlogika bat erabilita teorikoki xede bera dutenak, gupidagabe iraintzen<br \/>\nditugunean. Gure artean horrela jokatzen badugu, anarkisten arteko<br \/>\nadostasuna hain zaila bada, zelan pentsa dezakegu etorkizuneko gizartean<br \/>\n egun beste muturreko parametroen arabera bizi direnak gurekin ezer<br \/>\nadosteko gai izango direla? Bihotzean daroagun gizarte hori bihotz<br \/>\nhorretatik bertatik eraiki behar dugu egunero, geure baitan bizi behar<br \/>\ndugu. Horrela baino ez da posible bihurtuko eta besteentzat sinesgarria<br \/>\nizango. Eta inork ez beza hemen uler nik neuk metodo guztiak, logikak<br \/>\ndenak, estrategiak oro ontzat ematen ditudanik. Nik ez dut uste<br \/>\nhelburuak bitartekoak zuritzen dituenik. Baina ez deritzot honi ez lekua<br \/>\n ez unea neure jarrera finkatzeko. Nork bere praxiari eta haren emaitzei<br \/>\n buruzko gogoeta egin eta horren  arabera jokatu behar du, oso urrun<br \/>\nnago asmatzeko edo okertzeko, egunero  bere burua berrausnartzeko, bere<br \/>\nhausnarketaren, ideiak, bizitza eta  ekintza sentitzeko moduak ontzearen<br \/>\n arabera bide bat edo bestea hartzeko eskubide berbera daukan inoren<br \/>\nepaile sentitzetik.<\/p>\n<p>Hori dena esanda, noan itzulinguru gehiagorik gabe heldu gura nion<br \/>\ngaira: batasuna eta autonomia. Betiko arazo horri bueltak emanda, nire<br \/>\nikuspuntutik akats ohikoenetako bat gaia aurkakoen arteko kontutzat<br \/>\nhartzea da. Batasunak autonomia ezeztatzen duela edo autonomiak batasuna<br \/>\n galarazten duela pentsatzea. Uste dut bizi garen unean, bai<br \/>\nLatinoamerikan bai Europan, errealitateek oso urrunak eman arren,<br \/>\nbatasuna inoiz baino beharrezkoagoa dela, hainbat zio direla-eta.<br \/>\nLehenengoa, mendeetan menderatu gaituen ekonomia, politika eta gizarte<br \/>\nsistema betiko konorterik gabe utz litekeen une historikoaren aurrean<br \/>\ngaudela, eta zaila dela hori zentzu bateraturik gabeko ekintza isolatuen<br \/>\n bidez&nbsp; lortzea, batez ere helburu eta proposamen argirik gabe. Baina,<br \/>\nbatasun hori autonomia, askatasuna, banakako edo taldeko bat-batekotasun<br \/>\n osasungarria giltzaperatzearen truke? Ez dut uste hori hain beharrezkoa<br \/>\n denik eta, izan ere, horri txirotzea, anarkismoaren oinarriari berari<br \/>\nuko egitea neritzoke.<\/p>\n<p>Kontua da posible dela zentzu bietan jokatzea. Uste dut argi eta<br \/>\ngarbi direla beharrezkoak koordinazioa, elkar ulertzea eta elkarrekiko<br \/>\nlaguntza, norabide bateratua; eta, horretarako, langile, ikasle,<br \/>\nlangabetu, ekologista, emakume (nik neuk emakumea gizonarekiko benetako<br \/>\nberdintasunean behin betiko kokatuko duen borrokari premiazkoenetakoa<br \/>\nderitzot), okupa, jatorrizko herri eta menderatuta edo borrokan<br \/>\ndiharduten giza talde edo sektore ororen arteko bestelako giza, lan,<br \/>\nfamilia, auzo, bizi harremanak amesten ditugun guztion arteko ekintza,<br \/>\ntaktika eta estrategia bateratuak; hausnarketa bateraturako,<br \/>\nkontsentsurako eta indar batzeko esparru bat, guztion artean borroka<br \/>\nbeharrezkoa den, gizartea, ekonomia eta politika interesdunentzat<br \/>\neurentzat, herriarentzat, bizitzako benetako aktoreentzat berreskuratzea<br \/>\n ezinbestekoa den arlo guzti-guztietan aurrera eragiteko. Horretarako,<br \/>\nnire hausnarketaren arabera, aurrerapen handia litzateke nortasun<br \/>\nezaugarri bateratuen peko esparru bateratua izatea (nolabait esateko,<br \/>\nizen eta nortasun ezaugarri bateratuak, &#8220;marka&#8221; bat); nahi duten<br \/>\nerakunde, kidetasun talde, elkarte edo banako guztientzako aterkia izan<br \/>\nliteke eta haren izenean, guztien artean adostutako helburu zehatzen<br \/>\nbila eta denok finkatutako norabidean, bertan sartzen diren guztiek bere<br \/>\n egingo lituzketen ekintzak baino ez lirateke egingo. Halaber, logikoa<br \/>\nlitzateke borroka esparru bakoitzean zuzenean eragiten dien eta arazo<br \/>\nzehatzak eta eremu horretan egokia edo kaltegarria izan daitekeena<br \/>\nsakonago ezagutzen dituzten taldeen ahotsa nagusitzea. Zaila da<br \/>\nZuzenbideko ikasle batek metalgintzako langile batek baino hobeto<br \/>\nezagutzea metalgintzan komeni den estrategia, eta alderantziz, adibide<br \/>\nbat jartzearren, baina seguruenik biek eman diezazkiokete ideia<br \/>\nerabilgarriak elkarri, nork bere jakintzatik.<\/p>\n<p>Aldi berean, erakunde, kidetasun talde, elkarte edo banako bakoitzak<br \/>\nautonomoki, bere izenean eta multzo bateratu horren estaldurarik gabe<br \/>\njokatzeko eskubidea gordetzeko aukera izan behar luke, adostasun<br \/>\nhorretan sartzen ez diren eremuetan edo metodoen bidez. Aske eta<br \/>\nautonomiaz jokatzeko eskubidea ez ezik, zenbait arrazoi direla-eta<br \/>\nzabaldu behar ez direla uste den ekintzen edo estrategien berri ez<br \/>\nemateko eskubidea ere bai. Jakina, ekintza, estrategia edo logika<br \/>\nautonomoak kritikatzeko esparruak ere beti geratu behar luke zabalik,<br \/>\nguztiei onurak edo oztopoak sortzen dizkienari buruz etengabe<br \/>\neztabaidatzea, xedeari begira eta ez bitartekoak xedetzat hartuta<br \/>\nbetiere, ezinbestekoa baita beti eta inork, norberaren jardueraren<br \/>\nkilikak eta batez ere maiz elikatzen den egoak, inkontzienteki bada ere,<br \/>\n jarduera batzuek ematen duten protagonismoa dela-eta, itsututa,<br \/>\nzerumuga bistatik ez galtzen laguntzen baitu.<\/p>\n<p>Koska honakoa da: nork hartuko du ardura egun hain sakabanatuta eta<br \/>\nsarritan elkarri bizkarra ematen dioten borroketan murgilduta dauden<br \/>\nerakunde, elkarte, kidetasun talde eta banakoei batasun horretara<br \/>\ndeitzeko? Borondatea egonda dena lor daiteke.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>(Castellano) Mugimendu libertarioen baitan ia anarkismoa bera bezain zaharra den eta mugarik errespetatzen ez duen eztabaida bat dago, batasunaren bilaketaren eta banakako eta taldeko askatasun eta autonomia premia osasuntsuaren arteko etengabeko tentsio bat. Ez da nire asmoa formula magikorik ematea, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/07\/26\/batasuna-eta-autonomia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,79,78,12],"class_list":["post-39","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-autonomia","tag-batasuna","tag-gandorra"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=39"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=39"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=39"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=39"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}