{"id":37,"date":"2010-10-12T10:35:23","date_gmt":"2010-10-12T10:35:23","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/euskal-herritik-wallmapura"},"modified":"2010-10-12T10:35:23","modified_gmt":"2010-10-12T10:35:23","slug":"euskal-herritik-wallmapura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/10\/12\/euskal-herritik-wallmapura\/","title":{"rendered":"Euskal Herritik Wallmapura"},"content":{"rendered":"<div class=\"entry\">\n<p><em>Honakoa <a href=\"http:\/\/gorribeltzean.wordpress.com\/2010\/10\/03\/a-los-medios-chilenos\/\" target=\"_blank\">Txileko komunikabideei<\/a><br \/>\n bidalitako adierazpenaren euskararako moldaketa da (lantxo hau hartzea<br \/>\nzor nizuen). Eskerrik asko Euskal Herrian, Argentinan, Uruguain, Txilen<br \/>\neta Wallmapun bertan\u2026, zein ere den bultzatu zaituzten arrazoia,<br \/>\nhainbeste eman didazuen guztioi.<\/em><\/p>\n<p lang=\"eu\">Asko dira gizon eta emakumeak bidaiarazten, errealitate<br \/>\nbatzuei hurbildu eta besteetatik urrunarazten dituzten zioak. Ez dira<br \/>\ngutxi orain arte munduan hara-hona eroan nautenak, gehienetan buruan<br \/>\nasmo bera neukala: interesatzen zitzaizkidan errealitateak ezagutu<br \/>\nondoren etxera itzultzea. Beste garai batean nire etxea bakarra zen,<br \/>\nhemen Euskal Herrian. Txilek, ordea, hori dena aldarazi zuen. Hango<br \/>\nlurretara hurbiltzeko erabakia harrezkero nire neskalaguna (inoiz<br \/>\nimajina nezakeen onena) izango zenarenganako maitasunak eragin zuen.<br \/>\nHan, Wallmapuko bihotzean, lehenengo aldiz eduki nuen neure etxetzat,<br \/>\nneure beste etxetzat, sentitu nuen beste leku bat. Eta, guztiaren<br \/>\ngainetik, beldurrak utziarazi zidan zoriontsu sentitzen nintzen tokia,<br \/>\nhango errealitatea, aurreko bizipenetan aurrekaririk ez zeukan jazarpen<br \/>\npolitikoa, gertutik ezagutu arte sekula bizi izan ez nuena.  Neure gogoz<br \/>\n alde egin ahal izan nuen, behintzat, hasieratik nahi zuten kanporatzea<br \/>\ngauzatu baino lehenago.<\/p>\n<p lang=\"eu\">Orain etxera, bestera, itzuli naiz, eta azkenean seguru<br \/>\nsentitzen naiz. Orain erlaxatu, lasai lo egin, sentitu eta nahi dudan<br \/>\nbezala hitz egin, are han nor sartu eta zer eroan edo utziko duen buruan<br \/>\n izan barik etxea zaintza barik utz dezakedala sentitzen dut. Izan ere,<br \/>\n2009ko abenduaren 31 harrezkero poliziak, agintari batzuen esanetara,<br \/>\nideien eta hitzaren munduari emana bizi zen idazle baketsu bat, delitu<br \/>\nizugarriak, hots, euskal jatorrizkoa, pentsaera anarkistakoa, punka eta<br \/>\nmaputxe herri jazarriarekin solidarioa izatea egotzita, terrorista<br \/>\nbihurtzea erabaki zuenetik, Barja komandanteak koordinatutako polizia<br \/>\nindar haiek, Labocar-eko Victor Hugo Blanco kapitainaren jakintzaren<br \/>\nbidez, bulegoren batean erabakitakoaren benetako zioak nire gelako<br \/>\narmairuaren gainean inoiz ikusi ez nituen frogak jarriz mozorrotu<br \/>\nzituztenetik, Txileko komunikabide leialek behin eta berriz herrian<br \/>\nlehen aldiz sartu baino lehenago gertatutako leherketei lotuta egotea<br \/>\nleporatu zidanetik, lasaitasuna, segurtasun sentipena berreskuratzea<br \/>\nezinezko bihurtu zen handik urrun izan ezean. Are gehiago, ebidentzia<br \/>\nguztien gainetik, hiru epailek normaltzat jo zutenean Victor Hugo Blanco<br \/>\n kapitainak tokian hartutako <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/54445826@N07\/\" target=\"_blank\">argazkiak<\/a><br \/>\n manipulatzea, batez ere polizia sartu aurretik leporatutako gauzak ez<br \/>\nzeudela frogatzen zuena; baita polizien kontraesan eta gezur ugariak<br \/>\nere, bereziki Sipolcar-eko Marcos Gaetek asmatutakoak, berak egun batzuk<br \/>\n lehenago existitzen ez zirela zin egin zuen <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/view_play_list?p=7CF051296F4749A0\" target=\"_blank\">bideoen<\/a><br \/>\n bidez agerian utzitakoak. Nire errugabetasuna agerian utzi zituzten<br \/>\nlekukotasunak, aldiz, ez zituzten aintzat hartu. Ezta Fiskaltzak<br \/>\nakusatuaren eta leporatutako gauzen arteko loturarik ezartzeko gai ez<br \/>\nizatea ere. Frogatutako lotura bakarra gauza haiek, hiru polizien<br \/>\nhitzetan, \u201cbertan zeudela\u201d izan zen, haiek izan baitziren espezieak<br \/>\narmairuaren gainean ikusi zituztela aitortu zuten bakarrak. Halaber, ez<br \/>\nzuen garrantzirik izan, hiru epaile haientzat, agenteen euren<br \/>\nlekukotasunek agerian uzteak segurtasun protokoloari ez zitzaiola inoiz<br \/>\njarraitu, batez ere, kontuan izanda lehergailua izan daitekeela uste den<br \/>\n objektu ustez ezezagun bat aurkitzerakoan protokolo hori derrigorrezkoa<br \/>\n dela (dirudienez, objektu hura ez zuten, ez, hain ezezagun). Horiek<br \/>\nguztiek ez dute axola xede bakarra pertsona bat kondenatzea denean,<br \/>\nhorrela kanporatua izan eta dena bertsio ofizialen araberakoa izan<br \/>\ndadin. Fiskaltzak eskatutako bost urteen aurrean (gogoratu behar da<br \/>\nhasieran hamar urtetik gora eskatu zutela, Terrorismoaren aurkako Lege<br \/>\nmalapartatua ezarri nahi zidatenean), emandako 220 egun horiek berez<br \/>\nhitz egiten dute epaileek benetan susmatu arren ebazteko kemenik izan ez<br \/>\n zuten inozentziaz.<\/p>\n<p lang=\"eu\">Antzeko zerbait gertatzen da kontua maputxe komuneroak<br \/>\nkriminalizatzea denean. Victor Hugo Blanco kapitainakberak, bere ohiko<br \/>\neraginkortasunez,  sortuko ditu miaketetan topatu beharreko  frogak.<br \/>\nSeguruenik, Santiagon ere haren parekoak dauzkate, gidoiak anarkisten<br \/>\neta okupen buruak eskatzen dituenean. Garrantzitsuena \u201cgizartearentzako<br \/>\narriskuak\u201d giltzapean egotea da. Lortuz gero, geroago dagozkien muntaiak<br \/>\n agerian geratu arren, denak aske utzi behar badira ere, ez du axola,<br \/>\njendeak azkar ahazten du eta aurrerantzean ere pentsatuko dute, antzeko<br \/>\nkasuren bat gertutik ezagutu badute, salbuespenak direla, ez ohiko<br \/>\njarduna.<\/p>\n<p lang=\"eu\">Seguruenik, Txilen idaztea lanbide arriskutsua dela<br \/>\nikusita, batez ere egia islatzen tematzen diren burugogorrentzat, ez dut<br \/>\n berriz izango hango lurretan bizitzea. Zoritzarrez, txiletar herriak,<br \/>\negiazko gizarteak, egunero lan egiteko inoren izerdiaren ordez berea<br \/>\ndarabilen horrek, bere odolean eguneroko sufrimendua ezagutzen duenak,<br \/>\nguztiaren gainetik irribarreari, abegi onari, umoreari eta maitasun<br \/>\ngaitasun itzelari eusten dionak, utzi didaten baino denbora gehiago<br \/>\nmerezi duelako. Zoritxarrez, Wallmapun urte eta erdiz bizi ondoren, ez<br \/>\ndudalako maputxe komunitaterik barrutik ezagutzerik ere, jatorrizko<br \/>\nherri horren errealitatea hurbiltzen den atzerritar orok berehala,<br \/>\nterrorista ez bada, gutxienez susmagarri bihurtzeko arriskua daukalako.<br \/>\nMaputxeen abegi eskerga garesti ordain daiteke.<\/p>\n<p lang=\"eu\">Bidean dagoen helegitearen emaitza zein ere den (logikak<br \/>\naginduko balu aldekoa behar luke), askea naiz orain. Lehen baino apur<br \/>\nbat gutxiago, zenbait pertsonak erabaki dutelako jaberik behar ez lukeen<br \/>\n lur honetako zatitxo bat debekatuta daukadala, baina askea, azken<br \/>\nfinean. Beharbada, egunero bere barroteak hautatzen dituen herri eder<br \/>\nhori baino askeagoa; izan ere, haiek ematen diete boterea maitasunaren<br \/>\neta askatasunaren handitasuna ezagutzen ez dutenei, diruarekiko<br \/>\nmaitasuna eta zapaltzeko askatasuna baino ezagutzen ez dituztenei. Eta<br \/>\naskatasuna, besteak beste, urte eta erdi honetan gertatutakoaren egia<br \/>\nezagutarazten jarraitzeko erabiliko dut. Balio dezala egia horrek<br \/>\nmaputxe anaiei euren bizia bidezkoa dutenaren alde arriskuan jartzera<br \/>\neroan dituzten kasuei ere argi apur bat jartzeko, Santiagoko 14<br \/>\natxiloketen atzean benetan ezkutatzen dena, Txilen ideiek egunero<br \/>\npairatzen duten errepresioa argitzeko.<\/p>\n<p lang=\"eu\">Hau dena idatzi diet ez entzunarena egin duten Txileko<br \/>\nkomunikabideei. Zorionez, Euskal Herrian hainbat belarri, hainbat bihotz<br \/>\n egon dira hasieratik egia ezagutu eta ezagutarazteko prest. Belarri eta<br \/>\n bihotz horiek ahots ere bihurtu dira mezua ozen helarazteko. Berriz<br \/>\nere, zuen belarriak, bihotzak eta ahotsa baliatu nahi ditut gose greba<br \/>\nluzeari aurre egin dieten pe\u00f1i-ei, kartzeletan dauden preso maputxe eta<br \/>\nanarkista guztiei, lagun on batek esango lukeen bezala, osasuna,<br \/>\nmaitasuna eta xamurtasuna helarazteko. Egunero irentsi nahi gaituen<br \/>\nsistemak gutako azkenaren ahotsa isilarazten ez duen bitartean munduak<br \/>\nitxaropena izango du.<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Honakoa Txileko komunikabideei bidalitako adierazpenaren euskararako moldaketa da (lantxo hau hartzea zor nizuen). Eskerrik asko Euskal Herrian, Argentinan, Uruguain, Txilen eta Wallmapun bertan\u2026, zein ere den bultzatu zaituzten arrazoia, hainbeste eman didazuen guztioi. Asko dira gizon eta emakumeak bidaiarazten, errealitate &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/10\/12\/euskal-herritik-wallmapura\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,75,12,14,69,74],"class_list":["post-37","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-errepresioa","tag-gandorra","tag-paperak","tag-txile","tag-wallmapu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/37","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=37"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/37\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=37"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=37"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=37"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}