{"id":32,"date":"2010-11-22T19:23:26","date_gmt":"2010-11-22T19:23:26","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/posible-al-da-banku-greba"},"modified":"2010-11-22T19:23:26","modified_gmt":"2010-11-22T19:23:26","slug":"posible-al-da-banku-greba","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/11\/22\/posible-al-da-banku-greba\/","title":{"rendered":"Posible al da banku greba?"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"bankuak\" src=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2010\/11\/397151_101.jpg?w=300\" alt=\"\" height=\"222\" width=\"296\"><\/p>\n<p>Ez<br \/>\n da ezer berria hemen aztertuko dudan aukera (eta azterketa ez da<br \/>\nmunduko sakonena ere izango); iaz ere, konbentzimendu handirik gabe,<br \/>\naitor dut, lagunarte txikian proposatu nuen, orduan neukan Facebookeko<br \/>\nlagun batzuen artean, oker ez banago. Orduko erantzunetatik, besteak<br \/>\nbeste, argi geratu zitzaidan honako ideiak &#8220;lehen munduan&#8221; baino ez<br \/>\nduela bere benetako ahalmena hartzen, erraz ulertuko denez. Azken<br \/>\nboladan CGT abenduaren 21erako kontsumo greba ari da proposatzen.<br \/>\nKontzeptuarekin bat etorrita baina holako ekintza isolatu batek eduki<br \/>\ndezakeen eraginkortasunari buruzko zalantzak handiak izanda, mota<br \/>\nhorretako deialdietan harago joaterik ez ote dagoen nabil bueltaka. Une<br \/>\nhonetan, gainera, egun jendea gehien mugiarazten duen arloko, hots,<br \/>\nfutboleko, aurpegi ezagun baten bultzada balia liteke. Izan ere, <a href=\"http:\/\/www.kaosenlared.net\/noticia\/eric-cantona-ex-futbolista-tiene-claro-retirando-dinero-banco-comienza\" target=\"_blank\">Eric Canton\u00e1ren proposamenak<\/a> freskatu du nire buruan hona ekarriko dudan ideia.<\/p>\n<p> \t\t<\/p>\n<p>Uste dut inork gutxik jarriko duela zalantzan kapitalismoaren oinarri<br \/>\n eta euskarri nagusiak bankuak direla. Orain, merkatu &#8220;libreak&#8221;<br \/>\naspaldiko krisialdirik sakonena eragin (edo hori saldu digute,<br \/>\nbehintzat) eta mundu osoko gobernuek batez ere bankuak salbatzeko jarri<br \/>\nbeharreko guztia jarri dutenean, horretarako langileei azken urteetako<br \/>\nbide sozialdemokrata erreformisten &#8220;aurrerapen&#8221; apurrak kendu behar izan<br \/>\n badizkiete ere, inoiz baino argiago eduki behar genuke gerra honetan<br \/>\nhaiek aurrera egiteko gu azpiratu behar gaituztela, eta alderantziz, guk<br \/>\n aurrera egin nahi badugu haiek azpiratu behar ditugula. Hortaz,<br \/>\nzergatik ez zabaldu kontsumo grebarako deialdia nazioarteko banku greba<br \/>\nerraldoi batera? Seguruenik ondo hausnartu eta denboraz jokatzeko kontua<br \/>\n da baina, posible litzateke euren burua antikapitalistatzat daukaten<br \/>\nmundu osoko gizarte mugimendu, sindikatu, elkarte, alderdi&#8230; guztiek,<br \/>\nedo mendebalde aberastukoek behintzat, horretarako, ez egun bat, aste<br \/>\npare bat finkatzea? Egun interneten bidez inoiz baino errazagoa izan<br \/>\nbehar luke bat egin lezaketen mugimendu guztiak konektatzea, ideia<br \/>\ntaldez talde zabaltzea, eta internazionalismoa berba hutsa baino zerbait<br \/>\n gehiago dela agertzea.<\/p>\n<p>Mendebalde aberastuaz hitz egiteak badauka bere zergatia. Argentinar<br \/>\nlagun batek oso ondo ohartarazi zidanez, herri askotan horretarako prest<br \/>\n leudekeen gehienek ez daukate ezer bankuetan, edo hutsaren hurrengoa.<br \/>\nGurean, ordea, onartu behar dugu anarkista gehienok ere daukagula lotura<br \/>\n bankuekin, eguneroko bizimoduak irentsarazten dizkigun beste kontraesan<br \/>\n askoren artean. Eta gainera, banku horien basatzazko oinei geuk<br \/>\npilatutako aurrezki apurrek eusten diete.<\/p>\n<p>Pentsa dezagun ondo: zer gertatuko litzateke data jakin bat finkatu,<br \/>\ndemagun abenduaren 21 hori bera edo aipatu albistean proposatu den<br \/>\nabenduaren 7a, eta astebeteko epean horretarako prest gauden guztiok<br \/>\nbankuetan daukagun dirua aterako bagenu? Batzuek, hasteko, esango didate<br \/>\n askorentzat hori ezinezkoa dela, gure Europa burges honetan<br \/>\nproletarioenek ere dauzkatelako hainbat faktura -elektrizitatea,<br \/>\ntelefonoa, hipoteka&#8230;- kontu korronte horietan helbideratuta eta,<br \/>\nzenbat leudeke gertu zenbaki gorritan geratu eta egoera larriari holako<br \/>\nzorrak eransteko arriskuari aurpegi emateko? Beharbada bakoitzak ikusi<br \/>\nbehar luke, ahaleginean hiltzeko prest ez badago, zenbat litzatekeen<br \/>\nutzi beharreko zuhurtziazko kopurua. Baina, bestalde, banku greba<br \/>\nhorretan hipotekak ordaintzeari uko oldea ere sar liteke. Agian<br \/>\nametsetan baino ez nabil edo kafeak kalte egin dit, baina pentsa<br \/>\ndezagun: zer egoera ekonomikotan geldituko lirateke bankuak oso egun<br \/>\ngutxitan milaka lagunek euren kontuetan daukaten diru gehiena atera eta<br \/>\ngainera hipotekak ordaintzeari uko egingo baliote? Gaitasuna leukakete<br \/>\nbat-batean milaka ez ordaintzeri aurre egin eta horiek denak<br \/>\nordainarazteko? Higiezinen merkatua hondoa jota dagoen unean<br \/>\nerrentagarria, are bideragarria edo desiragarria litzateke bankuentzat<br \/>\netxe horiek guztiak bere egin eta pisu mortu hori salgai jartzea?<\/p>\n<p>Ipin gaitezen emaitzarik onenean, Europatik irten gabe: herri<br \/>\nguztietan prest gaudenok deialdiari kasu egin eta oso egun gutxitan<br \/>\nmilaka euro hasiko ginateke bankuei eskatzen. Ekonomiaz ikasitakoa<br \/>\nnahiko ugertuta daukat baina dakidan pixka horren arabera egun mugitzen<br \/>\nden diru gehiena ez da materiala, birtuala baizik. Alegia, merkatuan,<br \/>\nkontuetan, transakzioetan dagoen dirutik oso gutxi dago paper edo moneta<br \/>\n benetan eginda, %10 inguru txarto ez banabil (eta zenbakietarako zelako<br \/>\n burua daukadan jakinda seguruenik txarto nabil, baina ideia bat<br \/>\negiteko). Horrek esan nahi du, bankuei gurea den diru guztia edo gehiena<br \/>\n eskatuz gero ez legokeela likideziarik eta bankuek ezinezkoa luketela<br \/>\nhorri erantzutea. Horretarako, derrigorrez, banku zentralek, gurean<br \/>\nEuropakoak, diru material gehiago sortu behar luke, horrek ekonomian<br \/>\ndauzkan ondorioekin. Ez litzateke zaila kapitalismoaren aldekoak ere<br \/>\nizuak jota ibiltzea, diru barik gelditzeko beldurrez. Zer egingo lukete<br \/>\nbankuek, argentinar gisako &#8220;korralito&#8221; bat? Izan liteke. Horri espero<br \/>\ndituzten hipotekak kenduz gero, bankuen arazo finantzarioak areagotuko<br \/>\nlirateke, eta erabakia hartu behar lukete: dirutza gastatu hipoteka<br \/>\nordaintzen ez duten milaka horien hipotekak egikaritzeko, auzitegietara<br \/>\njotzeko&#8230;? Horren ondorioz, eta kasurik onenean jarraituz, bankuek,<br \/>\nbatzuek behintzat, porrot egingo balute, noren ardura litzateke<br \/>\nhipotekak ordainaraztea? Agian, eta hau seguruenik ezjakintasunak<br \/>\nbultzatutako ameskeria baino ez da, bankuen gatibuak garenok etxeak<br \/>\nbenetan geure egiteko bidea ere izan liteke. Edozelan ere, kapitalaren<br \/>\naurkako benetako matxinadarako giroa piztu edo, leku batzuetan,<br \/>\nareagotzen lagunduko luke. Itota omen dauden gobernuek zer baliabide<br \/>\nedukiko lukete bankuak berriz salbatzeko? FMIren mafia eta<br \/>\ngobernuentzako mezua, gainera, argia litzateke: zuen burua salbatzeko<br \/>\ngure dirua behar duzue eta gu ez gaude zuen eskuetan uzteko gertu, zer<br \/>\neta gure aurka erabil dezazuen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright\" title=\"dirua\" src=\"http:\/\/www.tribunahispanausa.com\/fotos\/10596_bancorweb.gif\" alt=\"\" height=\"300\" width=\"300\"><\/p>\n<p>Kasurik txarrenean, jende gutxik erantzun eta eraginik ez baleuka,<br \/>\naste pare bat pasatuta nahi duenak dirua bankuan berriz jar dezala eta<br \/>\ngaldutakoa ez litzateke asko. Gihar matxinoa apur bat astintzeko balioko<br \/>\n zukeen. Eta kapitalismoa amildegira eramateko prest benetan zenbat<br \/>\ngauden, gure benetako indarrak zein diren jakiteko. Porrot eginez gero<br \/>\nerrua geure buruari baino ezin geniezaioke egotz. Baina saiatzeko prest<br \/>\ngaude?<\/p>\n<p>Egitekotan eguna jarri eta serio joka dezagun, etsaiari prestatzeko<br \/>\nastirik eman barik baina gu benetan prestatuta egon aurretik presaka eta<br \/>\n ondo antolatu gabe jokatzeko arriskuak ere saihestuz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez da ezer berria hemen aztertuko dudan aukera (eta azterketa ez da munduko sakonena ere izango); iaz ere, konbentzimendu handirik gabe, aitor dut, lagunarte txikian proposatu nuen, orduan neukan Facebookeko lagun batzuen artean, oker ez banago. Orduko erantzunetatik, besteak beste, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/11\/22\/posible-al-da-banku-greba\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,63,12,52,26],"class_list":["post-32","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-banku","tag-gandorra","tag-greba","tag-kapitalismoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=32"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=32"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=32"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=32"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}