{"id":30,"date":"2010-12-18T12:17:13","date_gmt":"2010-12-18T12:17:13","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/indibidualisten-inkoherentziaz"},"modified":"2010-12-18T12:17:13","modified_gmt":"2010-12-18T12:17:13","slug":"indibidualisten-inkoherentziaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/12\/18\/indibidualisten-inkoherentziaz\/","title":{"rendered":"Indibidualisten inkoherentziaz"},"content":{"rendered":"<p>p { margin-bottom: 0.21cm; }<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Aspaldi nabilkio ezinegona sortzen<br \/>\ndidan gai eztabaidatsu bati bueltaka buruan, eta zalantza horiek<br \/>\nelikatzera etorri da atzo irakurri nuen artikulu bat. Bertan,<br \/>\nbanakotasunaren defentsa sutsua egiten da, Max Stirnerren berbak<br \/>\nabiapuntu edo inspirazio, eta batasunaren aldeko jarrerak<br \/>\nezkertiartasunari (ezkerkoikeriari seguruenik, haren ikuspuntutik)<br \/>\negotzi. Ez diot artikuluari berari eta are gehiago egileari heldu<br \/>\nnahi, horrek islatzen duen diskurtso indibidualistari baino.<br \/>\nIndibidualismo horrek banakako, norberarengandik, norberaren<br \/>\naskatasun eta burujabetza erabatekotik ateratako ekintzak hobetsi ohi<br \/>\nditu, afinitatearen araberako elkarketa kasualak (eta kausalak) ere<br \/>\nonartuz, batzen gaituzten oinarri finkoen (edo aldakorren)<br \/>\nbilaketaren gainetik. Eta, ikusi dudanaren arabera, banakotasunaren<br \/>\napologia hori erabili ohi da matxinadagintzaren baitan kokatzen diren<br \/>\nbanakako ekintza bortitzen zuribide. Gai labainkorra da, ondo dakit,<br \/>\neta horregatik da hain zaila horren aurrean jarrera definitua izatea.<br \/>\nHorregatik, ikuspegi bitatik begiratzea komeni delakoan nago:<br \/>\nbanakako ikuspegia eta taldeko ikuspegia. Aurretik doa, ohikoena<br \/>\nikuspegi biak uztartuta joate dela, batzuentzat batek pisu handiagoa<br \/>\nhartuta, eta beste batzuentzat bestea, eta gutxitan agertzen dela<br \/>\nikuspegietako bat bere bakarrean.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Anarkismoak tradizioz eduki du banakako<br \/>\nikuspegiari garrantzi handia emateko joera. Hortxe dago aipatu Max<br \/>\nStirner bera, kontzeptua muturrera eramanda, baina baita beste<br \/>\nkorronteetako egileak ere. Etorkizuneko balizko gizarte anarkista<br \/>\nirudikatzerakoan beti egin da ahalegina banakako askatasunari ahalik<br \/>\neta lekurik handiena uzteko eta, batzuek, banakako erabateko<br \/>\naskatasuna baino ez dute onartzen oinarri. Luze hitz egin genezake<br \/>\nbanakako erabateko askatasun hori benetan ba ote den eta batzuek<br \/>\nproposatzen dutena banako batzuen ustezko askatasunaren ezarpena ez<br \/>\note den, beste batzuen kalterako. Zer den aske izatea. Nire<br \/>\naskatasuna besteek mugatzen duten ala, Bakuninek zioen legez, eta<br \/>\nhala uste dut neuk ere, nire askatasuna besteen askatasunean hazi eta<br \/>\nhedatzen den. Kontuak kontu, banakoa baino kontuan hartzen ez badugu,<br \/>\nmatxinadagileen diskurtsoa eta ekintzak, honaino, koherenteak dira.<br \/>\nNi neure buruaren jabe naiz, neure hautua askatasunez egiten dut, eta<br \/>\nnire kontzientziak ekintza jakin hura egitera eraman nau. Neugan hasi<br \/>\neta neugan bukatzen den afera da. Nire bide iraultzailean, gizarte<br \/>\nereduari aurka egiteko nire bidean, etengabeko gerran aldarrikatzen<br \/>\ndut neure burua eta ekintzetan bertan ematen diot zentzua nire<br \/>\niraultza horri. Beste eztabaidarako emango luke suntsipena<br \/>\nproposatzen denean suntsitutakoa ordezkatzeko zer eraiki pentsatu<br \/>\ndudan ala suntsitzeak berak ematen dion zentzua nire ekintzari,<br \/>\nsuntsitu dudanaren ordez zer eraikiko den zerikusirik ez daukan<br \/>\nkontua izanik, beste norbaiten lana. Edozelan ere, honaino ekintza<br \/>\nmatxinadagileak koherenteak lirateke indibidualismo horrekin eta ez<br \/>\nlegoke horrela jokatzen duenari zer leporatu.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Era berean, anarkismoak tradizio zabala<br \/>\nizan du (nire aburuz are zabalagoa), banakotasuna taldetasunari<br \/>\nbatzeko. Proudhon, Bakunin, Kropotkin edo Malatesta, bakan batzuk<br \/>\naipatzearren, har genitzake hori egiaztatzeko. Ikuspegi horren<br \/>\narabera, banakotasuna taldean, gizartean baino ez da eraikitzen eta<br \/>\naskatasunak berak gizartean baino ez du zentzurik hartzen. Ikuspuntu<br \/>\nhorren arabera, norberak bere banakotasunaren zati bat utzi behar du<br \/>\nordainean taldetik utzi duena baino askoz gehiago hartuz. Horri<br \/>\njarraituz, modu batean edo bestean, elkartzea, talde lana egitea<br \/>\nbilatu da, ez elkartze hutsagatik, helburu batzuetarako baizik.<br \/>\nHorrek ez du esan nahi izan irauteko asmoz sortzen direnik taldeak.<br \/>\nAitzitik, anarkosindikalismoa alde batera utzita, gehienetan berezko<br \/>\neta behin-behineko elkartzeak bilatzen dira, helburu jakin baten<br \/>\naraberakoak, ondoren desegiteko eta beste zerbait sortzeko, pertsona<br \/>\nberberen edo beste batzuen artean, bilatzen denaren arabera. Taldeko<br \/>\nikuspegia nagusitzen den elkarteetan, mesfidantzaz begiratu izan zaie<br \/>\nbanakako ekintza suntsitzaileei, horiek errepresioa areagotzeko<br \/>\naitzakia eman eta euren urteetako lan neketsua hankaz gora jar<br \/>\ndezaketelakoan. Hala ere, talde kontzientziak berak eraman ohi ditu<br \/>\nhalakoetan dihardutenak besteekiko elkartasunera eta datorkiekeen<br \/>\nkaltea bere egitera. Alde batetik, ulertzen delako disidentziaren<br \/>\naurkako errepresioak aitzaki gutxi behar izaten dituela indargabetu<br \/>\nnahi dituenen aurka jotzeko, eta bestetik, banakako ekintzen<br \/>\narduradunen banakako askatasuna ulertzeko eta errespetatzeko joera<br \/>\ndagoelako. Ikuspegi ez hain erromantikoak adieraz lezake berez txikia<br \/>\neta indar txikikoa den mugimendua (dagoen anarkismoari mugimendu esan<br \/>\nbadakioke, behintzat) barneko gatazkek eta borrokek are ahulagotzeko<br \/>\nedo jarduera bateratu askotan kidetzat izandakoen eraso pertsonala<br \/>\njasateko beldurra ere badela barnean pentsatutakoa jendaurrean ez<br \/>\nkanporatzeko. Dena dela, banakotasunaren bidea hautatu dutenak ez<br \/>\ndira taldeko jarduera hobetsi dutenen patuaren erantzule sentitzen<br \/>\neta, honaino, beraz, haien koherentziak ba omen dirau.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Balizko inkoherentzia non dago, beraz?<br \/>\nIrakurri berri dudan artikulu horretan banakotasunaren defentsa<br \/>\nsutsua egiten da, batasunerako jarrera ezkertiartasunari leporatuz.<br \/>\nDefendatzen duen ikuspegitik uler daiteke eta errespetatu ere bai.<br \/>\nAukera bat da. Inkoherentzia, ordea, elkartasunaren erabilerari dago<br \/>\nlotuta. Ea adibide baten bidez azaltzerik daukadan. Demagun<br \/>\nmatxinadagilea naizela, nire ekintzak neure egiten ditudala, neure<br \/>\nburua etengabeko gerran aldarrikatzen dudala. Hori, datozkidakeen<br \/>\nondorio guztiekin egiten dut, hautu kontzientea da, inguratzen anuen<br \/>\ntestuinguruaren jakitun. Demagun anarkismoaren aurkako giro<br \/>\nerrepresibo itogarria dagoela eta nik jakin badakidala. Demagun<br \/>\nzenbait taldek lan handia eta neketsua egin dutela luzaroan,<br \/>\nagintarien, komunikabideen, polizia eta fiskalen presioari aurre<br \/>\neginez, eta horien guztien gainetik ere, auzo batean, esaterako,<br \/>\ntalde batek auzokoen konfiantza lortu eta auzoaren funtzionamendua<br \/>\nbeste oinarri batzuen arabera apurka eraikitzen ari dela. Hala ere,<br \/>\ntalde horren lana ez da nire ardura, nire ustez haiek egiten dutena<br \/>\neta nik egingo dudana ez daude elkarri lotuta, bide subirano bana<br \/>\ndira. Nire ekintzak haien lana koloka jarri ahal izatea eta haiek<br \/>\nekintza horrekin ados ez egotea ez dira arrazoi nik neure ekintza<br \/>\nburujabean amore emateko. Errepresioaren erantzule bakarrak, egia da,<br \/>\nerrepresioa darabiltenak dira. Demagun edozein anarkistak uler<br \/>\ndezakeen jomuga bat hautatu, banku bat, eta kalte material txikiak<br \/>\n-bankuarentzat erabat onargarriak- eragiten dituen lehergailu txiki<br \/>\nbat jarri dudala. Azken finean, Estatuari bakerik izango ez duela<br \/>\nadierazi nahi diot, harekin gerran nagoela, eta nire etsaiak zein<br \/>\ndiren identifikatzen dudala. Bideratuko den errepresioaren benetako<br \/>\nzioa ez da ekintza isolatu hori izango, argi dago, horrek Estatuari<br \/>\ngehienez ere kili-kiliak egiten dizkiolako. Balizko ekintza hori<br \/>\naitzaki hartuko duen errepresioak, beste askoren artean, emaitza bi<br \/>\nekar litzake, labur adieraziko ditudanak: fiskaltzak, sakabanatutako<br \/>\nlehenagoko beste &#8220;froga&#8221; batzuk erabili eta auzo horretako<br \/>\ntalde horren lanaren aurka jotzea, haien lokala miatuz eta hango<br \/>\njendea atxilotuz, edo, kasualitate handiz eta agian nahi gabe ere,<br \/>\nbenetako egilea harrapatzea. Hona galdera: holako banakako ekintza<br \/>\nhautatu duenak, hura prestatzerakoan, talde harekiko elkartasuna izan<br \/>\ndu burua? Bere burujabetzan, solidarioa izan da beste ikuspegi bat<br \/>\ndaukaten anarkistekin eta haien bidearekin? Norberak erantzun<br \/>\ndiezaiola galderari. Seguruenik, pertsona horren aburuz ez zuen<br \/>\ninorekin solidarioa izan behar, bere buruarekin baino. Horraino ere,<br \/>\nkoherentea litzateke. Baina gehienetan, holako ekintza burujabea<br \/>\nburutu duena, zoritxarrez, errepresioaren eskuetan jausten denean,<br \/>\nzelan jokatuko du pertsona horrek eta haren inguruak? Elkartasuna<br \/>\ninguru jakin bati, bere bidearekin bat egiten duenari, ala anarkismo<br \/>\neta antiautoritarismo osoari eskatuko dio\/te? Eta gehienetan,<br \/>\ngainera, anarkismo eta antiautoritarismo osoak aho batez elkartasun<br \/>\nhori eman, banakako hausnarketak alde batera utzita, batzen omen<br \/>\ngaituenari garrantzia emanda. Hots, taldeko ikuspegia, batasunaren<br \/>\npremia sentitzen dutenen elkartasuna gauzak txarto doazenean gogoratu<br \/>\nohi da, lehenago haien lanarekiko agertutako elkartasuna gorabehera.<br \/>\nOnean indibidualista, txarrean batasunaren aldekoa. Koherenteena,<br \/>\ntxarrean ere, indibidualismoari eustea litzatekeenean, nire ustez,<br \/>\nbehintzat, eta elkartasuna dei zabalen bidez bideratu nahi izan<br \/>\nbeharrean, banakako erabaki burujabeen mende utzi.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Hori da gaur etorri zaidan hausnarketa,<br \/>\ngauzak asko sinpletuz eta topiko bihurtuz, egoera bakoitzak beti<br \/>\ndauzkalako mutur bi baino gehiago eta taldeko zein banakako egoerak<br \/>\nbeti direlako askoz korapilatsuagoak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>p { margin-bottom: 0.21cm; } Aspaldi nabilkio ezinegona sortzen didan gai eztabaidatsu bati bueltaka buruan, eta zalantza horiek elikatzera etorri da atzo irakurri nuen artikulu bat. Bertan, banakotasunaren defentsa sutsua egiten da, Max Stirnerren berbak abiapuntu edo inspirazio, eta batasunaren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2010\/12\/18\/indibidualisten-inkoherentziaz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,12,60,61],"class_list":["post-30","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-gandorra","tag-indibidualismoa","tag-matxinadagintza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}