{"id":281,"date":"2006-06-26T17:20:44","date_gmt":"2006-06-26T17:20:44","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/1"},"modified":"2006-06-26T17:20:44","modified_gmt":"2006-06-26T17:20:44","slug":"pinguinoarena-egiten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/06\/26\/pinguinoarena-egiten\/","title":{"rendered":"Pinguinoarena egiten?"},"content":{"rendered":"<p> Aspaldian nabil Hego Polo honetan neuronak izoztuta. Eta ez hotzagatik, ez horixe; horri aurre egiteko bokarta pattar ugari dut-eta. Pinguinoa izateaz gain pinguinoarena egiten ote gabiltzan galdetzen diot neure buruari, batez ere ordenagailu aurrean ipini bakoitzean, eta ezin pakerik izan. Pinguino euskalduna izanda, nire testu traketsak zuzentzeko Xuxen dut aukera bakarra. Zuzena da Hego Jaurlaritzak hain eskuzabal finantziatzen duen gure tresna zoragarri hau, ordea?<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/pinguinoa.png\" class=\"center\" \/> Bai, eskuzabal oso ordaindu zuen aspaldian Xuxen euskarazko testu zuzentzailea. Normala, azken finean Hego Poloko biztanle guztiok onuradun izango bagara, logikoena Jaurlaritzak guztiontzat finantzatzea eta doakoa izatea, ezta? Eta kexarik egon ez dadin, hor dugu prest bai Microsoft Word ahalguztidunarekin erabiltzeko, bai OpenOffice martziano horretan instalatzeko ere. Dena pentsatuta!!<\/p>\n<p>Dena? Mmmmmmmm. Ez dirudi. Programa horien, bereziki OpenOfficen, bertsio berriei itxarotea besterik ez dugu behar izan Anaia Handiak dena pentsatu ez duela egiaztatzeko. Anaia Handiak ez, baina Anaia Txikiak, Xuxen zoragarriaz arduratu diren enpresa txit argiek, ondo baino hobeto pentsatu dute hasieratik. Zertarako egin a-spell edo i-spell bezalako zuzentzaile unibertsal eta kode irekikoa, gure eskuetatik ihes egingo ez duen diru iturritxo bat ziurtatu badezakegu? Eta horra hor gure Xuxen ez zuzena!!<br \/>\nBertsio berria behar duzula? Ordaindu eta denbora dugunean prestatuko dizugu. Eta ez ahaztu gure Hego Poloan inon baino aurreratuago gabiltzala, izotza apurtzen dugunak garela! (Hortzak izotzaren aurka apurtu, pinguinook hortzik bageneuka&#8230;).<\/p>\n<p>Zer gertatuko zen Jaurlaritzak, ipini duen diruarekin, kode irekiko euskarazko a-spell, esaterako, eginarazi balie? MOffice eta OpenOfficekin sortutako testuak zuzentzeaz gain, beste edozein testu, e-posta, esaterako, zuzentzeko tresna edukiko genukeela, eta haren mantenu eta etorkizuna ez zela enpresa jakin batzuen esku egongo. Baina zelako ideia arraroak bururatzen zaizkion pinguino honi. Hobe mokoa ondo itxita, bokarta pattarra edateko ez bada&#8230; Gainera, seguruenik testu txiki honetan gehiago dira nire ezjakintasunak gidatutako hankasartzeak, nire gorputzean lumak baino.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/pinguino.jpg\" class=\"right\" \/><\/p>\n<p>Hurrengo batean, hemendik berotzeko zerbait topatzen badut, Hego Poloko Ikastolen Elkarteak IKTz eta jakintzaren elkartrukatzeaz duen ideiaz mintzatuko naiz&#8230;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldian nabil Hego Polo honetan neuronak izoztuta. Eta ez hotzagatik, ez horixe; horri aurre egiteko bokarta pattar ugari dut-eta. Pinguinoa izateaz gain pinguinoarena egiten ote gabiltzan galdetzen diot neure buruari, batez ere ordenagailu aurrean ipini bakoitzean, eta ezin pakerik izan. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/06\/26\/pinguinoarena-egiten\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[178],"class_list":["post-281","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-poloan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/281","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=281"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/281\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=281"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=281"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=281"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}