{"id":27,"date":"2011-01-03T00:13:22","date_gmt":"2011-01-03T00:13:22","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/nazioari-bueltaka"},"modified":"2011-01-03T00:13:22","modified_gmt":"2011-01-03T00:13:22","slug":"nazioari-bueltaka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/01\/03\/nazioari-bueltaka\/","title":{"rendered":"Nazioari bueltaka"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"anarkherria\" src=\"http:\/\/i137.photobucket.com\/albums\/q230\/ANTIFAXISTA\/PROPAGANDA%20ANTIFAXISTA\/ANTIFAXISTA%20LOGOAK\/antifacartel3.jpg\" alt=\"\" height=\"228\" width=\"327\"><\/p>\n<p>Ez<br \/>\n da nazioa maiteen daukadan kontzeptua ez gehien arduratzen nauen<br \/>\neztabaida baina, balizko euskal anarkismoari buruzko zirriborroa idatzi<br \/>\neta etxera itzuli naizenetik, gura baino gehiago tokatu zait gaiari<br \/>\nheltzea eta horretaz hausnartzea. Ez dut ukatuko aberasgarria ere badela<br \/>\n hainbat anarkistak kontzeptu labainkor horretaz uste dutena entzutea<br \/>\neta neure buruari horretaz pentsaraztea, besteen hitzetan aurkitutakoei<br \/>\ntiraka hausnarka ibiltzea. Entzun eta irakurritakoen artean<br \/>\ninteresgarrienetakoa laster <a href=\"http:\/\/www.nodo50.org\/ekintza\/\">Ekintza Zuzena<\/a>k V\u00edctor Mu\u00f1oz txiletarraren<br \/>\nartikulua (<a href=\"http:\/\/www.srhostil.org\/elsurco\/\">El Surco<\/a> hilabetekariaren arduradunetako bat bera), batez ere<br \/>\n sinplekeriei ihes egin eta arazoaren konplexutasunari seriotasunez<br \/>\nheltzeko ausardia erakutsi duelako bertan; nazioaren gaiari dagokionez<br \/>\nanarkismoan maiz falta izan den zerbait, beste gai labainkorretan bezala<br \/>\n (indarkeriaren balizko zilegitasuna, izpiritualtasuna,<br \/>\nafektibotasunaren adierazpenak&#8230;, tabu ez badira ere, sinplekerietatik<br \/>\neta topikoetatik kanpo behar beste eztabaidatzen ez diren gaiak dira,<br \/>\nbazterrekoak, bakarkako hausnarketa isiletara kondenatuak sarritan).<\/p>\n<p>Nazioaren gai labainkorrari helduz, beraz, bihoa aurretik, beste gai<br \/>\ngehienetan bezalaxe, hemen zirriborratuko ditudan ideiak denak<br \/>\nbehin-behinekoak direla, azken egunotako gogoeta partekatuek<br \/>\nbideratutakoak edo azken egunotan entzun eta irakurritakoei bilatutako<br \/>\nbehin-behineko erantzun xumeak. Gainera, nire lagun batzuen aldean, ez<br \/>\ndut ohiturarik inoren aurreko azterlanak edo idatziak helduleku<br \/>\nhartzeko, neure buru mugatuak emandako sasi-erantzunak baizik,<br \/>\ndokumentazio lan patxadatsurako nagiegia naiz-eta. Are nagiagoa izenak,<br \/>\ndatak edo hitzez hitzezko aipuak gogoan gordetzeko.<\/p>\n<p>Neure buruaren gabeziak zurituta, beraz, ahaleginduko naiz anarkista<br \/>\nbatzuen artean gaiak sortzen dituen mesfidantzak, zalantzak edo aurkako<br \/>\njarreren iturburuak biltzen eta halamoduzko erantzunak ematen.<\/p>\n<p>Alde batetik, batzuentzat nazioa eta Estatua gauza bera dira, hots,<br \/>\nEstatu-nazioa, eta anarkismoaren oinarrietako bat Estatua ukatzea<br \/>\nizanda, nazioa bera ukatzen dute. Munduan ez dago naziorik, burgesiak<br \/>\nEstatuaren sorrera zuritzeko asmatutako kontzeptua da, XIX. mendean<br \/>\nsortua, artifiziala, eta gainditu beharrekoa. Nazioak goitik inposatuak<br \/>\ndira eta, Estatuen eskuetan, eginkizun homogeneizatzailea daukate.<br \/>\nAnarkismoak unibertsaltasuna bilatu behar du eta, beraz, nazioaren<br \/>\nkontzeptuari aurka egin. Nortasun kolektibo oro da asmakizuna, batzuen<br \/>\naburuz, eta banakoa baino ez dago. Hala ere, ikuspuntu hori defendatzen<br \/>\nduten batzuek, nazioaren ordez, klasea defendatzen dute izaera kolektibo<br \/>\n bakar eta nazioaren defentsak eragin dezakeen klaseartekotasuna ikusten<br \/>\n dute arrisku handi. Beste batzuek, jatorri artifiziala onartuta, halako<br \/>\n zerbait badagoela onartzen dute, baina zalantza handiak sortzen dizkie<br \/>\nnazioaz egin daitekeen erabilerak. Nazioa aukeratua izan barik inposatua<br \/>\n izatearen aurka agertzen dira, eta, lehen aipatu legez, nazioen<br \/>\naldekoek bilatu ohi duten prozesu homogeneizatzaile artifiziala,<br \/>\nbertikala, asmo politikoz, Estatua sortzeko asmoz edo Estatua zuritzeko<br \/>\nasmoz bilatutako berdintasuna deitoratzen dute. Azkenik, nazio ideia<br \/>\norok idealizazio prozesu akritikoa izan ohi du, kultura nazionalekotzat<br \/>\njotzen den oro berez ontzat, are beste ohiturak baino hobetzat jotzeko,<br \/>\nbizirauteko arrazoia jatorri etniko garbian bilatzeko joera, eta dauzkan<br \/>\n ohitura arbuiagarrienak (emakumeen zapalkuntza, homofobia, animalien<br \/>\naurkako tratu txarrak ospakizunetan&#8230;) betikotzeko arriskua, kultura<br \/>\nezaugarri ezin utzizkoak balira legez, kulturaren berezko bilakatzeari,<br \/>\nbizitasunari uko eginez, horrek nazioa bera arriskuan jarriko duelako<br \/>\nideia zabalduz.<\/p>\n<p>Hel diezaiegun ideia horiei banan banan. Hasteko, Estatua eta nazioa<br \/>\nnahasten dutenek sinpletze ikaragarri bezain faltsua egiten dute.<br \/>\nMunduan dauden Estatuei begiratzea baino ez dago. Europako Estatuei so<br \/>\neginez gero, ikusiko dugu guztiek hartzen dituztela egitura zentralizatu<br \/>\n edo deszentralizatu baten azpian zenbait nazio. Kasu batzuetan,<br \/>\nEstatuen izenek (Greziak, adibidez) nazioetako baten nagusitasuna uzten<br \/>\ndu argi; beste batzuetan (Erresuma Batua litzateke argiena) nazio baten<br \/>\nnagusitasuna inorena ez den izen komun baten azpian mozorrotzen dute.<br \/>\nGauza bera esan liteke Espainiari buruz. Espainiar Estatua egon badago,<br \/>\nbaina ez da sekula espainiar naziorik egon, batzuen irudimenean baino.<br \/>\nAmeriketako Estatuei erreparatuta, ordea, zenbait jatorritako kolono<br \/>\neuroparrek asmatutako herrietan identitate nazional bakarrak<br \/>\nazpiratutako herri indigenei dagozkie eta ez dago nazio horiek aintzat<br \/>\nhartzen duen edo haietan oinarritzen den Estaturik. Zer nazioren izenean<br \/>\n daude sortuta Estatu Batuak, edo Kanada, edo Mexiko, edo Argentina, edo<br \/>\n Txile&#8230;? Zer esan Afrikan europar kolonialismoak Estatuak<br \/>\nasmatzerakoan egindako triskantzaz&#8230; Bestalde, mundua Estaturik ez<br \/>\ndaukaten, inoiz eduki ez duten eta kasu askotan inoiz nahi izan ez duten<br \/>\n nazioz beteta dago. Estatuak lur eremu bat, bertako herritarrak eta<br \/>\nbaliabideak menderatzeko eta finkatutako mugen barruan legezko<br \/>\nindarkeriaren monopolioa izateko egitura bertikalak dira eta oso<br \/>\ngutxitan datoz bat nazio jakin batekin. Ez dakit holako Estaturik dagoen<br \/>\n ere.<\/p>\n<p>Estatuen eta nazioen arteko nahastea alde batera utzita, nazioak<br \/>\ndakartzan aipatu arrisku guztiekin bat nator eta neurri batean neure<br \/>\negiten ditut ikuspuntu horietan agertzen diren kezkak. Egia da nazioak,<br \/>\nkontzeptu kolektibo guztiek bezala, banakotasuna ezkuta dezakeela eta<br \/>\ngizakiaren sorkuntza artifizialtzat jo daitekeela. Baina, era berean,<br \/>\nhura bezain egia da antzeko kultura ezaugarriak dauzkaten giza taldeak<br \/>\nbadaudena, arrazoi batengatik edo besteagatik, gizakia gizaki denetik,<br \/>\ngiza talde bateko eta ez besteko sentitzeko joera egon dela. Paisaiak,<br \/>\ngastronomiak, hondamen naturalek, klimak&#8230; giza talde batzuk arazo<br \/>\nbatzuen eta irtenbide batzuen aurrean jarri dituzte, eta beste batzuk<br \/>\nbeste batzuen aldean, ohiturak, kosmobisioak, sinesmenak, hizkuntzak,<br \/>\ngizarte sistemak&#8230; dinamikoki eratuz, eta horrek gutxieneko ezaugarri<br \/>\nberdintsuak eman dizkiela giza talde jakin bateko kideei. Horrela, esan<br \/>\ndaiteke Europan kultura grekoari eta judu-kristauari zor zaizkion<br \/>\nezaugarri komun batzuk daudela, Asiako, Afrikako edo Ameriketako<br \/>\njatorrizko herrien beste ezaugarri batzuekin zerikusi gutxi daukatenak,<br \/>\nesate baterako, eta aldi berean, Europako herri edo nazioen artean<br \/>\nezaugarri bereizgarriek ere iraun dutela. Grekoek grekotzat zeukaten<br \/>\neuren burua, erromatarrek erromatartzat, egiptoarrek egiptoartzat,<br \/>\ngaliarrek galiartzat, euskaldunek euskalduntzat&#8230;, eta hori burgesak<br \/>\nEuropan agertu baino askoz lehenagotik dator. Beste horren beste esan<br \/>\ndaiteke Amerika, Afrika, Asia edo Ozeaniako biztanleei buruz. Beraz,<br \/>\nnazioa kontzeptu artifiziala bada ere, badauka gizakien historiak<br \/>\nnaturalki garatu duen oinarria ere. Bakuninek berak oso ondo azaltzen<br \/>\nzuen nazioa gizakiei berez atxikitako ideia dela eta abertzalekeria<br \/>\ndeitoratzearekin batera, nazio zapaldu guztien aldeko jarrera irmoa<br \/>\naldarrikatzen zuen. Bitxia da, halaber, nazioa sutsuki arbuiatzen duten<br \/>\nanarkista espainol batzuek iberismoaren alde egitea. Ez dakit nondik<br \/>\natera den baina oso berezkoa, oso naturala ere ez dirudi kontzeptuak.<br \/>\nZertan datza iberiarra izatea? Bitxia da ultra-eskuindar espainol<br \/>\npeto-peto batzuek ere kontzeptu bera erabiltzea gustuko ez dituzten<br \/>\nnazioak ukatzeko. Ahaztu nahi genituzkeen garaietako batzuen batasun<br \/>\ndesiratuaren kirats bera dario, zoritxarrez.<\/p>\n<p>Nazioa, bestalde, ez da taldeko kontzeptu artifizial bakarra, ezta<br \/>\nzapalkuntzarako erabil daitekeen bakarra ere. Erlijioa bezalaxe,<br \/>\nesaterako, klasea ere gizakiak asmatutako kontzeptua da. Ez da naturak<br \/>\nsortutakoa eta ez dago gizaki guztien kontzientzian. Bizimodu eta<br \/>\nekonomia, gizarte eta politika harreman jakin batzuek, botere harremanek<br \/>\n eragindako kontzeptua da. Sozialista mota askok klasea ere gizabanakoen<br \/>\n arteko desberdintasunak ezabatzeko eta jendea homogeneizatzeko erabili<br \/>\ndute. Hala sinistu beharko dugu &#8220;burges&#8221;, &#8220;langile&#8221; edo &#8220;aristokrata&#8221;<br \/>\njaio diren guztiek ezaugarri komunak dauzkatela, beste &#8220;klasekoekin&#8221;<br \/>\nzerikusirik ez dauzkatenak, gainera? Hola balitz, zelan uler liteke Marx<br \/>\n eta Engles bezalakoek (goi mailako burgesiako kideak jaiotzez eta<br \/>\nhezkuntzaz), Proudhon bezalakoek (euren ideologo nagusiak bere arerioa<br \/>\ngutxiesteko erabili zuen jatorri burges txikia darabilte marxista<br \/>\nbatzuek behin eta berriz anarkistak eta, oro har, eurekin bat ez<br \/>\ndatozenak erasotzeko, baita inkontzienteki hizkuntza marxista bere egin<br \/>\nduten anarkista batzuek ere, euren ildoarekin bat ez datozen beste<br \/>\nanarkistak iraintzeko; halakoentzat bekatua, burgestasunean baino<br \/>\ngehiago txikitasunean ei dago) edo Bakunin, Kropotkin eta Tosltoi<br \/>\nbezalakoek (jatorriz aristokratak hirurak ere) ez zegokien klasearen<br \/>\nalde ematea euren bizitzaren onena? Edo langile, soldatapeko diren askok<br \/>\n eta askok, gehienek, zoritxarrez, egunero euren jabe kapitalisten alde<br \/>\negitea hautatzeko aukera izan orduko? Klasea ere norberaren baitan<br \/>\ndagoen sentipena, egoera, kontzientzia baino ez delako. Azken<br \/>\nhamarkadotan lehen munduan ia erabat ezabatuta, nahastuta gelditu den<br \/>\nkontzientzia. Eta klasea ere, langileria bera, alderdi jakin batek,<br \/>\ntirania luze eta gupidagabea zuritzeko erabili du, defendatzen ei zuen<br \/>\nklasea bera zapaltzeko aitzakia. Dena dela, kalseartekotasunaren arriskua onartuta, anarkistoi, hain<br \/>\nzuzen ere, nazio inposatuei aurre egiteaz batera, gure nazioko<br \/>\nburgesiari ere aurre egitea dagokigu, munduko zapaldu guztiekin naziorik<br \/>\n gabeko elkartasunean batu bitartean. Borroka biak izan daitezke<br \/>\nbateragarriak eta aldi berekoak. Duela gutxi 20ko hamarkadako testu bat<br \/>\nirakurri dut, Japoniak Korea menderatuta zeukan garaietan, korear<br \/>\nanarkistek euren argitalpen nagusian argitaratu zutena, eta bertan,<br \/>\njaponiar inperialismoa kanporatzeko gerrarako deia eta korear<br \/>\nburgesiaren aurkakoa batera aldarrikatu zuten, euren nazioa ukatu barik<br \/>\nbaina abertzalekeria sen handiz salatuz, eredu oso interesgarria,<br \/>\nzalantza barik. Gaur egun, bestalde, &#8220;klase&#8221; bi bereiziko nituzke nik,<br \/>\nzerbait bereiztekotan: esplotazioaren aldekoak (jabe zein soldatapeko,<br \/>\njakitun zein jakin barik, euren ongizatea edo bizirautea besteen<br \/>\nesplotazioan zein euren buruarenean oinarritzen dutenak edo hura hala<br \/>\nizatea onartzen dutenak) eta esplotazioaren aurkakoak (esplotatzaile<br \/>\nzein esplotatu izateari uko egiten diotenak eta esplotazioa bera<br \/>\nbukarazi nahi dutenak). Klase erabat heterogeneoak biak ala biak eta,<br \/>\ntaldeko beste izaera guztiak legez, bereizgarri bakarrak kontzientzia<br \/>\n(edo kontzientziarik eza) eta kontzientzia horren aurreko jarrera<br \/>\ndauzkatenak. Bestela ere egin liteke, hiru klase bereiziz: agindu nahi<br \/>\ndutenak, aginduak izan nahi dutenak eta inolako aginterik nahi ez<br \/>\ndutenak Bereizketa, berriz ere, guztiz artifizial eta arbitrarioak eta<br \/>\nhamaika kritika eta \u00f1abardura jaso dezaketenak. Taldeko bereizketa<br \/>\nguztiak bezala egunen batean suntsituak izateko sortuak.<\/p>\n<p>Azkenik, norberak bere nazioaren izatea onartzeak ez du esan nahi<br \/>\naitortzen zaizkion ezaugarriekin bat egin behar duenik. Anarkiston<br \/>\nlanetako bat, hain zuzen ere, gure inguruan errotuta dauden ohitura<br \/>\narbuiagarri guztiak salatzea eta haiek desagerrarazteko, aldatzeko,<br \/>\nbilakarazteko kontzientzia sortzea da. Are gerra egitea ere, kasu<br \/>\nbatzuetan, dauzkagun baliabide guztiekin. Edozein kultura zerbait bizia<br \/>\nda, ohiturak asmatu bezala ahazten dira, betikotzat jotzen ditugun gauza<br \/>\n asko atzo sortu ziren eta maiz asmo makurrak ezkutatzen dituzte. Jaso<br \/>\ndugun kultura ezagutzen dugu, ez guk ondorengoei utziko dieguna, hura<br \/>\ngaur bizi garenok eta etorriko direnek sortuko dugulako, eta ondorengoei<br \/>\n topatu duguna baino zerbait hobea uztea izan behar da asmoa beti. Nazio<br \/>\n guztiak dira etengabeko bilakatze prozesuan dauden errealitate biziak<br \/>\neta tradizioaren izenean inposatu nahi zaigun orori egin behar diogu<br \/>\naurre amesten dugun gizarterako bidean oztopo bada.<\/p>\n<p>Nazioaren arazoa, baina, ez da ukatzeagatik edo saihesteagatik desagertuko, eta kontua da haren aurrean hartzen dugun jarrera.<\/p>\n<p>Niri dagokidanez, nazioa taldeko zapalkuntzaren bati aurre egiteko,<br \/>\naberasgarriak eta egokiak izan daitezkeen kultura ezaugarriek<br \/>\nbizirauteko baino ez dut erabilgarri ikusten. Egun Vargas Llosak eta<br \/>\nantzeko nazionalista-inperialistek nazionalismoen aurkako diskurtsoa<br \/>\ntokiko kultura eta errealitate zapalduak betiko azpiratzeko, ukatzeko,<br \/>\niraintzeko, desagerrarazteko baino ez darabiltenean, uste dut nazioek<br \/>\nhalakoen nazio &#8220;handi&#8221;ei aurka egiteko, globalizazioari aurpegi emateko<br \/>\nbaino ez daukatela zentzua. Horrela ulertuta, anarkismoarentzat nazioak<br \/>\nerresistentziarako kontzeptua behar luke, zapalduen arteko elkartasunean<br \/>\n oinarritua. Nazio guztiak elkarren parean, berdin, errespetatu<br \/>\nsentitzearekin batera zentzua galdu eta desagertu beharrekoa. Eta<br \/>\nEstatuen aurkakoa. Elkarren arteko harresi artifizialak eraiki ordez,<br \/>\nberdintasun heterogeneoa bilatzeko kontzeptua. Internazionalismoa<br \/>\nbenetako nazioartekotasuna izateko, erabat alferreko bihurtu arte. Nork<br \/>\nbere nazioari uko egiteko askatasuna behar da. Eta horretarako lehenago,<br \/>\n denek behar dute euren naziokoak sentitzeko eta nazio inposaturik ez<br \/>\nedukitzeko eskubidea.<\/p>\n<p>Bide horretan, anarkista batzuek ikusten dituzten\/ditugun arrisku<br \/>\nmota batzuk eta besteak ez ditugu inoiz bistatik galdu behar, baina<br \/>\nprozesu guztietan legez, arriskuen kontzientzia ez dadila bilaka ezer ez<br \/>\n egiteko aitzakia edo egiten den guztiari egurra emateko ohitura antzua.<br \/>\n Eta Estatuak eman dion nazioarekin eroso sentitzen diren anarkistek ez<br \/>\ndezatela mugatu ezarri zaienarekin deseroso sentitzen direnek zelan<br \/>\njokatu behar duten eta nazioaren arazoaren aurrean hartu beharreko<br \/>\njarrera.<\/p>\n<p>Luzeago idazteko ematen du eta egunotan beste asko izan dira egindako hausnarketak, baina nahi nuen baino<br \/>\n luzeago ere idatzi dut. Bukatzeko, beste barik, aipatuko dut<br \/>\nGernikan egin ziren <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/nazio-askapenaren-inguruko-jardunaldi-libertarioa\">jardunaldietan<\/a>, nazioari buruzko kezka baino<br \/>\nnabarmenago gelditu zela Euskal Herrietan badagoela jendea maite duen<br \/>\nlurrean indarrak batzeko eta bide libertarioak bultzatzeko gogoz, gure<br \/>\nEuskal Herriak anarkismorantz eraikitzeko gertu. Ez da gutxi!<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2011\/01\/nafarroa-beltza.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-618 alignright\" title=\"Nafarroa-beltza\" src=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2011\/01\/nafarroa-beltza.jpg?w=268\" alt=\"\" height=\"264\" width=\"236\"><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez da nazioa maiteen daukadan kontzeptua ez gehien arduratzen nauen eztabaida baina, balizko euskal anarkismoari buruzko zirriborroa idatzi eta etxera itzuli naizenetik, gura baino gehiago tokatu zait gaiari heltzea eta horretaz hausnartzea. Ez dut ukatuko aberasgarria ere badela hainbat anarkistak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/01\/03\/nazioari-bueltaka\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,6,12,9,58],"class_list":["post-27","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-euskal","tag-gandorra","tag-herria","tag-nazioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}