{"id":26,"date":"2011-01-06T13:09:56","date_gmt":"2011-01-06T13:09:56","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/erretzea-kapitalismoare-banakoikeriaren-ikur"},"modified":"2011-01-06T13:09:56","modified_gmt":"2011-01-06T13:09:56","slug":"erretzea-kapitalismoaren-banakoikeriaren-ikur","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/01\/06\/erretzea-kapitalismoaren-banakoikeriaren-ikur\/","title":{"rendered":"Erretzea kapitalismoaren banakoikeriaren ikur"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"tabakoaren morroi\" src=\"http:\/\/www.enlineadirecta.info\/fotos\/industria_tabacalera.jpg\" alt=\"\" height=\"261\" width=\"348\"><\/p>\n<p>Orain<br \/>\n tabakoaren aurkako lege berria indarrean sartu dela, hainbat kexu eta<br \/>\ndemagogia entzuten dira, negargarriak gehienak, baina kasu batzuetan<br \/>\nnormaltzat jo daitezkeenak. Normaltzat jo daiteke, esaterako, tabernaria<br \/>\n kexu izatea. Azken finean, taberna, bere xumean, enpresa kapitalista da<br \/>\n eta kapitalismoak lege bakarra dauka: etekina lortzea, zein ere den<br \/>\nhirugarrenei eragindako kaltea. Izan ere, erretzea kontsumismo<br \/>\nkapitalistak bultzatutako filosofia ezin hobeto laburbiltzen du.<br \/>\nIdeologia kapitalistak &#8220;askatasun&#8221;, &#8220;eskubide&#8221; mota bakarra<br \/>\naldarrikatzen du: &#8220;neure&#8221; askatasuna, &#8220;neure&#8221; eskubidea. Baina besteak<br \/>\naintzat hartzen ez dituen askatasuna ez da askatasun eta horregatik<br \/>\nkapitalismoak, askatasuna aldarrikatzen duenean ere, morrontza<br \/>\nmozorrotua baino ez du aldarrikatzen. Zer da, berez, erretzea? Neure<br \/>\nburuari plazera eragiten dion banakako ekintza ikasia (irakatsia), urte<br \/>\nluzez irudi erabat matxistan oinarritua, gainera, emakumeak, gauzarik<br \/>\nmakurrenetan ere gizonen pare jartzeko lasterketa zoroan (ulertu gabe<br \/>\nbideak kontrakoa behar zuela gauza askotan: gizonok emakumeen pare jarri<br \/>\n beste gizarte eredu batean), egun gizonezkoak baino erretzaileago<br \/>\nbihurtu dituena, imitazioaren poderioz (gaur, demokrazia femizidaren<br \/>\nlorpenik handienetakoa emakume soldadu, emakume polizia, emakume epaile,<br \/>\n emakume agintari, hots, eredu patriarkala bere egiten eta betikotzen<br \/>\nduten emakume gizonduak ugaltzea izan da). Baina batez ere, neure<br \/>\nburuari plazera sortzearekin batera neure burua eta nire jardueran parte<br \/>\n hartzera derrigortzen ditudanak kaltetzen dituen ekintza da erretzea.<br \/>\nKapitalismoaren erabateko laburpena: ustezko etekin baten bila<br \/>\nkapitalista bera (erretzailea kasu honetan) eta haren ekintzaren<br \/>\nondorioak pairatzen dituzten beste guztiak amildegira eramatea.<\/p>\n<p>Esan legez, normaltzat jo daiteke batzuen haserrealdia, eta<br \/>\nnormaltzat jo daiteke kapitalismoaren beraren demagogia eredu bera<br \/>\nerabiltzea: legeak nire banakako eskubideak murrizten ditu, nire<br \/>\naskatasuna ukatzen du (baina hori egin ez duen bitartean legearen alde<br \/>\negin dut). Arraroagoa dena, ordea, urte luzeetan anarkista erretzaile<br \/>\naskok logika berari jarraitu izana eta oraindik jarraitzea da. Edozein<br \/>\nanarkistak (anarko-kapitalistak alde batera utzita, halakoak ere egon<br \/>\nbadaudelako) erraz ulertzen du, esaterako, norberaren askatasuna besteen<br \/>\n askatasunaren luzapena dela, norberaren askatasuna besteen askatasunean<br \/>\n hedatzen dela, ni ez naizela aske besteak aske ez diren bitartean.<br \/>\nBesteak ez direla aske nik aske aitortzen ez ditudan bitartean.<br \/>\nHorregatik, etorkizuneko gizarte anarkista batean besteak esplotatzea,<br \/>\nbesteei kalte egitea&#8230; ez da eskubide edo askatasuntzat joko, eskubide<br \/>\neta askatasun ukaziotzat baizik. Baina erretzeari buruz hitz egiten<br \/>\ndugunean&#8230; Halakoetan anarkista erretzaile gehienek (edo nik ezagutu<br \/>\nditudanek, behintzat) anarkismoaren oinarriak ahaztu eta<br \/>\nkapitalismoarenei heltzen diete, euren berekoikerian gotortuz eta<br \/>\nustezko askatasunaren demagogia berean babestuz. Zoritxarrez, ez dute<br \/>\neuren kabuz hausnarketa sinplea egin, alegia: 1. erretzea kontsumismo<br \/>\neroenaren ikurra da, onurarik ez dakarren, enpresa (mafia)<br \/>\nkapitalistarik makurrenak eta Estatua bera lodiarazten, norberaren<br \/>\nauto-suntsiketa eta besteena baino ez dakartzan ekintza zentzugabea,<br \/>\npublizitate estilorik ustelenaren iruzurra; 2. leku itxi eta publikoetan<br \/>\n erretzeak erre nahi ez dutenen hautua ezinezko bihurtzen du, ekintza<br \/>\nlibertizida, askatasun hiltzailea da, nire ustezko askatasunaren mende<br \/>\njartzen ditu nire inguruko guztien askatasuna, askatasun ukatzailea da;<br \/>\n3. erretzeak berak erretzailearen askatasuna murrizten du, mendekotasuna<br \/>\n sortzen duen heinean ez baita bera erretzea hautatzen duena, haren<br \/>\nmendekotasuna baizik; 4. erretzeak harreman eredu guztiz bertikala<br \/>\nezartzen du, erretzen duenaren erabakian ez delako besteen adostasunik<br \/>\nbilatzen ondorioak besteei ere eragin arren, erretzailea ez erretzaileen<br \/>\n gainetik jartzen da harreman hierarkiko batean. Azken finean,<br \/>\nerretzaileak berak &#8220;askatasunez&#8221; (gizartearen, publizitatearen,<br \/>\nbadaezpadako balioen presioari askatasun esan badakioke&#8230;) hautatu duen<br \/>\n bizioaren, mendekotasunaren, ahuleziaren mende jartzen du gure<br \/>\ninguruneak uzten digun neurrian kerik gabe bizitzea erabaki dugunon<br \/>\nnahia, besteen bizioaren, mendekotasunaren, ahuleziaren morroi bihurtzen<br \/>\n gaitu. Leku publiko eta itxietan erretzeko askatasuna aldarrikatzea<br \/>\nbesteak zapaltzeko askatasuna aldarrikatzea baino ez da. Zoritxarrez,<br \/>\nbegirunerik oinarrizkoena ez da orain arte nahikoa izan. Erretzen ez<br \/>\nduenari &#8220;erre dezaket?&#8221; galdetzea bera hertsadura, txantaje mota bat<br \/>\nbaino ez baita. Demagun pistola bat daukagula eskuan. Gure lagunari,<br \/>\ngure kideari tiro egin diezazuket galdetuko genioke? Eta kasu horretan<br \/>\nerrazago leukake berak ezetz erantzutea. Baina erretzeko, bestea<br \/>\nizorratzeko baimena eskatzeak erantzuna bera baldintzatzen du, bestearen<br \/>\n borondatearen zapaltze mota bat da, terminoak aldrebesten dituelako:<br \/>\nnik, errez gero, bera zapaltzetik, berak, niri erretzea ukatuz gero, ni<br \/>\nzapaltzera pasatzen da, kontzientzian behintzat. Txortan egin nahi ez<br \/>\nduela dakigun gizon edo emakume bati txortan egin nahi duen galdetzea<br \/>\nbezalakoa da, ukatuz gero estu hutsa, zakil berotzailea-edo dela<br \/>\nleporatzeko. Jakina, aukeran hobe hori galdetu gabe bortxatzea baino,<br \/>\nhots, galdetu gabe gure kea irenstera derrigortzea baino. Hor ere esan<br \/>\ngenezake gurekin txortan egin nahi ez dutenek gure sexurako askatasuna<br \/>\nukatzen dutela. Baina txo, bakarka kanpaia jotzea daukazun bezala,<br \/>\nbakarka erretzea ere badaukazu!<\/p>\n<p>Beraz, ondo letorkiguke, kapitalismoa, botere harremanak, ezarpenak<br \/>\napurtzeaz hitz egiten dugunean gogoratzea erretzerakoan zer jarrera<br \/>\ndarabilgun. Esan legez, erretzea, gaur egun, kapitalismoak bultzatutako<br \/>\nbanakoikeriaren ikurrik handienetakoa da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain tabakoaren aurkako lege berria indarrean sartu dela, hainbat kexu eta demagogia entzuten dira, negargarriak gehienak, baina kasu batzuetan normaltzat jo daitezkeenak. Normaltzat jo daiteke, esaterako, tabernaria kexu izatea. Azken finean, taberna, bere xumean, enpresa kapitalista da eta kapitalismoak lege &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/01\/06\/erretzea-kapitalismoaren-banakoikeriaren-ikur\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,12,56,57],"class_list":["post-26","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-gandorra","tag-kontsumoa","tag-tabakoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}