{"id":241,"date":"2006-09-02T09:23:23","date_gmt":"2006-09-02T09:23:23","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/44"},"modified":"2006-09-02T09:23:23","modified_gmt":"2006-09-02T09:23:23","slug":"estonia-ezezagunetik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/02\/estonia-ezezagunetik\/","title":{"rendered":"Estonia ezezagunetik"},"content":{"rendered":"<p><strong>Vennaskond<\/strong><\/p>\n<p> Zenbat gauza esan dezakezu Estoniaz? Hiriburua zein den ere badakizu? Baltikoari begira bizi den errepublika txikiaz agian hizkuntza arraroa duela jakingo du baten batek, Europako hizkuntzen mapan, euskara, finera, hungariera eta besteren batekin indoeuroparretatik kanpo geratzen direnen multzoa osatuz topatu duelako. Nik neuk, talde hau eta herri honetako beste batzuk (<a href=\"http:\/\/punk.bumpclub.ee\/jmke\/jmke_eng\/index.html\">JMKE<\/a> eta Metro Luminal, besteak beste) entzun nituenean ez zitzaidan Estonia burutik pasatu, eta finlandiartzat jo nituen. Baina ez, txikia eta ezezaguna izanagatik, Estonia han dago, eta bertakoa da <a href=\"http:\/\/www.vennaskond.com\/\">Vennaskond<\/a> talde bitxi eta harrigarria.<\/p>\n<p>Wikipedian begiratuz gero, punkabilly\/punk erromantiko berri legez definitzen du, eta horrek zehazki zer adierazten duen jakin barik ere, esan dezakedana da haien soinuak lehen akordeetatik harrapatu ninduela eta ez dudala antzeko nortasunik duen beste talderik topatu Estonian bertan ez bada. Haien kideak JMKE ez bezala, abiada ez dute ezaugarri nagusia, eta bai zapore tristea, agian bai, erromantikotzat, jo ditzakegun melodia bereziak eta haiekin ezin hobeto bat egiten duen ahotsa.<\/p>\n<p>1984an sortu ziren, Tallinn-en uste dut, eta sei lagunek osatzen dute, 22 urteren ondoren bizirik baitiraute, oker ez banago. Betiko osagaiez gain (ahotsa, gitarrak, baxua eta bateria), biola ere badute, eta akordeoia ere maiz agertzen da. Beharbada elementu hauek ematen diote Vennaskond-i berezko izaeraren zati handi bat.<\/p>\n<p>Haien kantarik ezagunenetakoa den &#8220;Insener garini h\u00fcperboloid&#8221;en zuzeneko bertsio honek definitzen dituzten ezaugarri guztiak biltzen ditu. Inoiz imajinatu duzue punka holakoa izan zitekeenik?<\/p>\n<\/p>\n<p>Haien webgunean sartuta ezer gutxi ulertuko dugu, baina aurreratuko dizuet punk anarkista dela egiten dutena, eta hitzak inondik ere adituten ez ditudan arren, ematen du bizitzeak berak dakarren minari abesten diotela. Diskografia luzea dute, eta guztiak ez badira ere, gehienak <a href=\"http:\/\/www.amule.org\">aMulerekin<\/a> eskura daitezke. Punkaren beste aurpegi bat ezagutzera gonbidatzen zaituztet beraz!<\/p>\n<p>Eta oraindik punkak ote diren zalantza egiten baduzue, agian beste bideo honek (&#8220;T\u00e4na j\u00e4lle me joome bensiini&#8221;) argituko dizkizue gauzak&#8230;<\/p>\n<\/p>\n<p>Japoniatik itzuli aurretik ere argi neukan Vennaskond aukera bikaina zela blogari eginkizunari berriz heltzeko! <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Vennaskond Zenbat gauza esan dezakezu Estoniaz? Hiriburua zein den ere badakizu? Baltikoari begira bizi den errepublika txikiaz agian hizkuntza arraroa duela jakingo du baten batek, Europako hizkuntzen mapan, euskara, finera, hungariera eta besteren batekin indoeuroparretatik kanpo geratzen direnen multzoa osatuz &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/02\/estonia-ezezagunetik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[12],"class_list":["post-241","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-gandorra"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/241","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=241"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/241\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=241"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=241"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=241"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}