{"id":240,"date":"2006-09-02T11:01:32","date_gmt":"2006-09-02T11:01:32","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/45"},"modified":"2006-09-02T11:01:32","modified_gmt":"2006-09-02T11:01:32","slug":"laos-viii-mundu-utopikoaren-bila-ix","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/02\/laos-viii-mundu-utopikoaren-bila-ix\/","title":{"rendered":"Laos VIII (Mundu utopikoaren bila IX)"},"content":{"rendered":"<h3><u>Muang Ngoi Neua<\/u><\/h3>\n<p> Japoniakoak beste baterako utzita, jarrai dezagun Laosen, ipar-ekialderantz, astiro-astiro Vietnamgo mugarantz hurbilduz.<\/p>\n<p>Gure azken geralekua Luang Prabang ikusgarria izan zen. Orain, ordea, herrixka bakartiago batera abiatuko gara, izen ahozkatzeko zaila duen Muang Ngoi Neua-ra, hain zuzen ere.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/182363377\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/65\/182363377_0b30e36eeb.jpg\" alt=\"2005-7x13 32 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a> Herri honetara iristeko bide bakarra ibaia da, eta gu Nong Khiaw-tik abiatu ginen. Ordu erdiko bidaia da, eta inguratzen gaituen paisaiak berak merezi du ontzia hartzea.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231621888\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/95\/231621888_3d38399bfe.jpg\" alt=\"2005-7x13 16 Nong Khiaw-Muang Ngoi Neua bidaia\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Herri txikia da, lasaitasuna eta atsedena behar dituenarentzat ezin egokiagoa, eta han egoteak gau bakoitzeko dolar bat baino ez du balio, bungalow txiki baina xarmagarri batean. Inguruan ibaia eta oilarrak, besterik ez dugu entzungo, herri osoan ez baitago asfaltorik ezta motorerik duen ezer, eta argindarra bera, iluntzean hiru orduz baino ez dago. Baina naturaz, jende atseginez eta irakurketaz gozatzeko leku hoberik al dago?<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231621893\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/98\/231621893_8df82f9ceb.jpg\" alt=\"2005-7x13 52 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Herria bera ordu laurden batean ikus daiteke, baina nik ez nuke galduko astiro ibiltzeko parada, hango bizitzari erreparatzekoa. Berez, kale bat baino ez du, punta batetik bestera doana, baina haren inguruan detaile liluragarri asko topatuko dugu.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231621891\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/93\/231621891_476318bae6.jpg\" alt=\"2005-7x13 41 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bufaloak, laborariak, umeak edonon jolasean&#8230; Gaur egungo gure haurrek asko dute ikasteko, jakiteko aspertzea norberaren baitan baino ez dagoela; baina horretaz hurrengo batean idatziko dut. Hemen ideia bat egiteko argazki batzuk utzi eta hizketan jarraituko dut&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/182363379\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/69\/182363379_9e4e5031d9.jpg\" alt=\"2005-7x13 50 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231626037\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/87\/231626037_a793207391.jpg\" alt=\"2005-7x14 14 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/182363386\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/62\/182363386_84f9534d5e.jpg\" alt=\"2005-7x14 19 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Euriak ere magia dauka hemen. Oihanaren usaina dakarkigu ur harrotuei begiratzen diegun bitartean. Ordu erdian, ordu betean goitik jota, atertu eta paisaia busti eguzkitsua eskeiniko digu berriro.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231621894\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/86\/231621894_9d2b5f3ad5.jpg\" alt=\"2005-7x13 54 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Gure ibilaldian ikusiko dugu, zelan ez, herrixka honek ere bere tenplua duela, eta zorte apur batekin, monje gazte baten ordenatzean parte hartzea edukiko dugu. Bertan herri guztia bilduta topatuko dugu, eta umeentzat gure gizarte ordurako ahaztuaren zantzu bakarrak: coca-cola eta fanta ospatzeko! Agian horixe izan zen han topatzeak harritu gintuen gauza bakarra.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231626035\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/85\/231626035_bd23bf6372.jpg\" alt=\"2005-7x14 04 Muang Ngoi Neua\" height=\"328\" width=\"450\" \/><\/a> <\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231626040\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/90\/231626040_533d4201fe.jpg\" alt=\"2005-7x15 02 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231638449\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/80\/231638449_1cc47c28af.jpg\" alt=\"2005-7x15 03 Muang Ngoi Neua\" height=\"500\" width=\"375\" \/><\/a><\/p>\n<p>Badakit hain herri xumea izateko argazki askotxo jarri dudala oraingoan, baina egia esan, utzi zigun zaporearen araberakoa izan da. Oraindik ere beste bat gehituko dut, tenpluan dagoen lekuan, zelan ez, ikasten dabiltzan monjegai gazteak ere badaudelako. Guk kokoak jaten harrapatu genituen.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/231626036\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/68\/231626036_f5eb1c06b4.jpg\" alt=\"2005-7x14 07 Muang Ngoi Neua\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Hurrengo geralekua ez da hemendik urrun egongo!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Muang Ngoi Neua Japoniakoak beste baterako utzita, jarrai dezagun Laosen, ipar-ekialderantz, astiro-astiro Vietnamgo mugarantz hurbilduz. Gure azken geralekua Luang Prabang ikusgarria izan zen. Orain, ordea, herrixka bakartiago batera abiatuko gara, izen ahozkatzeko zaila duen Muang Ngoi Neua-ra, hain zuzen ere. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/02\/laos-viii-mundu-utopikoaren-bila-ix\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[163],"class_list":["post-240","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-munduan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/240","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=240"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/240\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=240"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=240"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=240"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}