{"id":24,"date":"2011-01-18T22:47:54","date_gmt":"2011-01-18T22:47:54","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/zarauzko-gaztetxearen-deialdia"},"modified":"2011-01-18T22:47:54","modified_gmt":"2011-01-18T22:47:54","slug":"zarauzko-gaztetxearen-deialdia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/01\/18\/zarauzko-gaztetxearen-deialdia\/","title":{"rendered":"Zarauzko Gaztetxearen deialdia"},"content":{"rendered":"<p>Ekimen hau Lucio Urtubiak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean abenduaren<br \/>\n7an eman zuen hitzaldian sortu zen. Luciok harrituta ikusi du edozein<br \/>\ngaztetxe edo gizarte zentrotara doala gainezka aurkitzen duela eta,<br \/>\naltxor itzelaren jabe izanda -&#8220;gure ideiak&#8221;-, galdetzen zuen ea zelan<br \/>\nizan daitekeen hainbeste izatea, horrenbeste baliabide edukitzea, eta<br \/>\nezer ez egitea.<\/p>\n<p>Pentsatzekoa da hausnarketa hori lagun izan duela<br \/>\n egin dituen azken bidaietan. Kontuak kontu, Zarautzen eginkizun bat<br \/>\nezarri digu, zabaldu beharreko deialdi bat, eta harekin ez du balio<br \/>\n&#8220;koplatan&#8221; ibiltzea.<\/p>\n<p>Lucioren nortasuna eta irmotasuna ezagutzen<br \/>\ndituenak erraz ulertuko du zein setatia izan daitekeen erronka berri<br \/>\nbati ekiten dionean. Azken asteotan Beizama, Miarritze, Iru\u00f1ea, O\u00f1ati,<br \/>\nBaionako lagunekin hitz egin eta deialdiarekin bat egitera deitu ditu.<\/p>\n<p>Haren<br \/>\n baikortasun agortezinak kutsatuta eta, &#8220;afariak antolatzeko&#8221; baino<br \/>\ngehiagorako balio dugunez, Urtubiak inspiratutako deialdia egiteko<br \/>\nlehenengo urratsa ematea erabaki dugu.<\/p>\n<p>Deialdia norbanakook<br \/>\negindakoa da, ez dago inolako erakunderen babespean eginda eta Euskal<br \/>\nHerrietako esparru libertarioan dauzkagun kontaktuei zuzenduta dago.<br \/>\nBatzera eta deialdi ahalik eta zabalena egitea posible eta komenigarria<br \/>\nden eztabaidatzera gonbidatzen zaituztegu, euskal anarkisten artean<br \/>\nantolakuntzarako gutxienekoak bilatzea helburu. Ez dugu siglarik, ez<br \/>\ngeure burua ederresteko fororik sortu nahi. Deialdiaren xedea elkar<br \/>\nezagutzea eta elkarrekin hausnartzea\/borrokatzea\/lan egitea da.<\/p>\n<p>Ez<br \/>\n gara Luciok uste beste, baina hark bezala geuk ere uste dugu<br \/>\nlankidetzaren bidez baino ez daukagula gizartean esku hartzeko, gure<br \/>\naberastasunak, gure ideiak banatzeko aukera. Eta gure altxorraren balioa<br \/>\n kalkulaezina da!<\/p>\n<p>Engaiatu nahi baduzu, zatoz, gonbidatuta zaude.<\/p>\n<p>Otsailaren 19a, larunbata<\/p>\n<p>17:00etan<\/p>\n<p>Zarauzko Gaztetxea<\/p>\n<p>Asmoa<br \/>\n bere burua ideia libertarioen partaidetzat duenari deialdi irekia<br \/>\negiteko posibilitateari, formatuari, metodologiari eta prestakuntzei<br \/>\nburuz hitz egitea, eta datorrena datorrela.<\/p>\n<p>*Data eta lekua alda daitezke. Etortzeko asmoa badaukazu, hemen baieztatu: luciorendeialdia@gmail.com<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekimen hau Lucio Urtubiak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean abenduaren 7an eman zuen hitzaldian sortu zen. Luciok harrituta ikusi du edozein gaztetxe edo gizarte zentrotara doala gainezka aurkitzen duela eta, altxor itzelaren jabe izanda -&#8220;gure ideiak&#8221;-, galdetzen zuen ea zelan izan daitekeen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/01\/18\/zarauzko-gaztetxearen-deialdia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,6,12,9],"class_list":["post-24","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-euskal","tag-gandorra","tag-herria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}