{"id":237,"date":"2006-09-09T14:06:47","date_gmt":"2006-09-09T14:06:47","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/48"},"modified":"2006-09-09T14:06:47","modified_gmt":"2006-09-09T14:06:47","slug":"non-geratu-da-pogoa-gurean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/09\/non-geratu-da-pogoa-gurean\/","title":{"rendered":"Non geratu da pogoa gurean?"},"content":{"rendered":"<p> <a href=\"http:\/\/jonas.blogsome.com\/\">Asierren<\/a> blogean irakurri dut artikulu bat orain dela asko sortu zitzaidan kezka bat burura ekarri didana: zer gertatu zen pogoarekin gure EH honetan? Nora joan zen, zergatik, zelan? Baten batek esango duelako oraindik ere ikusten direla pogoak gure kontzertuetan, baina ez, beste zerbait da lehenengo lerroetan gertatu ohi dena, eta ez da atzo goizeko kontua.<br \/>\n<img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/Pogo.jpg\" class=\"center\" \/><br \/>\n Ni 90. hamarkadaren hasieran hasi nintzen aldaketaz jabetzen (eta nazkatzen). Hemendik baten batek aterako dituen kontuan zahartzen ari naizela da, eta hori ukatu barik, uste dut beste zerbait adierazi gura dudala.<\/p>\n<p>Norbaitek atzera egiten badu, demagun, 20 urte, eta orduko Bilboko Gaztetxe mitikoan kokatzen bada, bere futbolin ugerdoarekin, etab., irudi batzuk etorriko zaizkio burura, eta haien artean kontzertu gogoangarri bat baino gehiago. Niri oraintxe Bap!!ena etorri zait, &#8220;azken anarkista&#8221; kanta jotzen ari zirela, denok gure botilak, oker ez banago gorria gaseosarekin nirean, altxatuta kantaren hitzekin batera (&#8220;nahiago duk ardo botila bat&#8230;&#8221;). Horrez gain, zer gertatzen zen? Argi eta garbi: pogoa. Pogoa bere jatorrizko zentzuan bete-betean. Jendea saltoka, sakaka, ostikadaka, aurrealdean osatutako koadrilateroan, Asierrek izendatzen duen legez. Tira, hori orain ere gertatzen da, esango du batek. Non dago aldaketa?<\/p>\n<p>Barnera gaitezen beldur barik koadrilateroan, eta bultzakaden artean konturatuko gara bai barruko zorook zein koadrilateroa ixten duten zuhurragoek jarrera bera dutela: ondo pasatu, ostia txarrak hustu, baina gure kideen aurka inoiz izan barik. Garai hartan ondo gogoratzen dut zer zen hesia osatzen zutenen gainera erortzea eta hauek bultzatuta borrokara itzultzea, edota jaustea eta berehala izatea jasotzeko eta zurrunbiloan ondo kokatzeko prest dagoen edozein ezezagunen besoak gertu.<\/p>\n<p>Orain, ordea, eta esan legez urteak dira aldaketa hori hasi zela, pogoan dauden umemoko gehienek ez dakite ezertxo ere dantza horren zentzuaz, eta han ikusiko dituzu elkar neurtzen, elkarri begiratu oldarkorrak zuzentzen, eta oilategiko oilarrenak direla erakusteko pronto, ukabilak ere adi. Pogoaren zentzua gizontasun txarto ulertua beste saio bat baino ez balitz legez.<\/p>\n<p>Interneten ere ez dut erraza izan honetarako argazki egokiak topatzen, eta salto egiteko makila bat ere badela ikusi dut. Esaterako, dirudienez neska honek irabazi gura zuena&#8230;<br \/>\n<img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/Laura-wins_pogo_stick.jpg\" class=\"center\" \/><\/p>\n<p>Baina ez, garai hartako euskaldun nerabe kanpaia joleok ere ez genuen holako irudirik bizian gozatzeko betarik, eta atzerriko talderen baten kontzertuaren bideoan baino ez ziren tankera horretako momentuak bizitzen. Euskaldunok beti euskaldun!<\/p>\n<p>Gaur egun zer? Hurbilago dago beste honetarik sasoi punkienetan irensten gintuen enbatatik baino, zoritxarrez&#8230;<br \/>\n<img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/fanousci-a-pogo.jpg\" class=\"center\" \/><\/p>\n<p>Non geratu dira gandorrak eta orduko izpiritua!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asierren blogean irakurri dut artikulu bat orain dela asko sortu zitzaidan kezka bat burura ekarri didana: zer gertatu zen pogoarekin gure EH honetan? Nora joan zen, zergatik, zelan? Baten batek esango duelako oraindik ere ikusten direla pogoak gure kontzertuetan, baina &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/09\/non-geratu-da-pogoa-gurean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[12],"class_list":["post-237","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-gandorra"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/237","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=237"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/237\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=237"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=237"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=237"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}