{"id":224,"date":"2006-09-30T09:58:52","date_gmt":"2006-09-30T09:58:52","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/ikt-eta-hego-poloko-hezkuntza"},"modified":"2006-09-30T09:58:52","modified_gmt":"2006-09-30T09:58:52","slug":"ikt-eta-hego-poloko-hezkuntza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/30\/ikt-eta-hego-poloko-hezkuntza\/","title":{"rendered":"IKT eta Hego Poloko hezkuntza"},"content":{"rendered":"<p>Hezkuntzan gabiltzan pinguinoontzat IKT ezinegon berezia sortzen duen berba bilakatu da. Atzo hondartza batean hilda agertu ziren bokarta tona guztiak jateak baino enpatxu handiagoa ekare dezake. Zer dela eta? Beldurra diogu aurrerakuntzari? Ez, jakina! Azter dezagun arazotxoa astiro.<\/p>\n<p>Ikastolen elkarteko langilea den edonork, zalaparta handiz entzun du, seguruenik, ikastolok IKTen integrazio erabatekoan murgilduta gaudela, garai berriei inork baino hobeto aurre egiteko prestatzen, ikastola pilotoak ditugula teknologia berrien ezarpena aztertzen eta frogatzen, eta bla, bla, bla&#8230;<\/p>\n<p>Horrek guztiak, jakina, inbertsio handiak, asko Jaurlaritzaren dirulaguntzek bideratuta, ahalegin handiak, ordu liberazioak horren buru dauden batzuentzat, softwareen garapena, ikerketa, denon inplikazioa eta beste bost mila gauza eskatzen ditu. Ados.&nbsp; Baina nora abiatzeko?<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/ostadarnet.readyhosting.com\/katalogoa\/irudiak\/1963.jpg\" class=\"right\" \/>Gure ikastoletan edozein ordenadore piztu eta gazteleraz agurtzen gaituen Windows XP (aurreratuenen kasuan) eta Gilen Ateak handiaren produktu guztiekin egingo dugu topo, dakartzaten aje eta akats ezagun guztiekin batera. Izan ere, eman diezaiegun bistadizo bat Ikastolen Elkarteak ateratzen dituen produktu guztiei, eta laster konturatuko gara zer eskatzen diguten erabiliak izan ahal izateko: Windows 98 edo berriagoa&#8230; Horrez gain, zelan ez, eta programa batzuen garapenean ahal den guztietan kode irekiko aplikazioen abantailei zukua aterata, den-dena kode itxikoa, copyright argi eta garbikoa izango da: ez diezagun zentimo bakar batek ere ihes egin poltsikotik! Hori da hezkuntzan, jakintza munduan, mugitzen direnen izpiritua (ikus. Elhuyar eta beste). Zertarako elkarbanatu, erraz ipini, elkarrekin hazi, elkarrengandik ikasi eta elkarrekin hobetu! Zertarako Creative Commons, adibidez&#8230; Hori bost hippierentzako kontua da. Hemengo eusko labeleko askok, ezkertiar zein eskuindar, ondo dakite jateko gauzekin ez dela jolasten.<\/p>\n<p>Bitartean, gure inguruko IKT arduradun saiatuak (gure ikastolan marroia aurrera eroatea tokatu zaiena, alegia), ikerketa luze horien emaitzekin borroka latzean ikusiko ditugu. Hamaikagarren aldiz entzungo diegu ez dakit zenbat hileren ondoren antzera dabiltzala Ikasweb ostia puta delakoarekin, eta ez dugu nekerik izango sinisteko, geuri ere ebaluaketero tokatzen zaigulako Ikaswin apetatsuarekin indarrak neurtzea. Baina lasai, orain Ikasnot datorkigu. Lumak tente paraten zaizkit programa berria asmatu dela entzuten dudan bakoitzean&#8230;<br \/>\nZergatik tematzen gara hemen beti gurpila birrasmatzen? Agian munduko azkarrenak garelako eta beste inon inori ez zaiolako bururatu gure premietara egokitzen den ezer asmatzea. Zelan ez dut lehenago pentsatu!<\/p>\n<p>&nbsp;<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskara.euskadi.net\/r59-738\/eu\/contenidos\/informacion\/euskarazko_softwarea\/eu_9567\/images\/euslinux\/gdm-euslinux-kaptura_thumbnail.png\" \/> <br \/>Eta lanak alferrik egitea eta dirua harrika botatzea maite dugunez, Nonbait ba ei dabil Eusko Jaurlaritzak irakaskuntzarako bereziki egokitutako azken Linux bertsioa. Zelan zuen izena&#8230; EusLinux 2005? Irakaskuntzan dabilen beste pinguinoren batek entzun du izen bitxi hori? Ikastola batera edo bestera iritsi da probatu ahal izateko? Itsaslamien kantua ote da? Edo orain Gilen Ateak hemengo erakunde batzuekin Windows euskaratzeko akordio batera iritsi ondoren lurra eman zaie hainbat proiekturi? (Inoiz aterako al da OpenOffice 2rako Xuxen-ik?) Bokarta pozoitsua berriro gure kostaldean? Ez dakit, baina ikusita Ikastolen Elkartearen produktu guztiak ze adiskidetsuak diren guztiz euskaratuta, guztiz libre eta guztiz fidagarria den sistema eragile bakarrarekin&#8230;<\/p>\n<p>&nbsp;<img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/mnm.uib.es\/gallir\/presentacions\/imgs\/linex.jpg\" class=\"right\" \/> Eta zer egiten da hemendik kanpo? Badago asmatuta guk ezagutzen ez dugun zerbait? Ez dakit, baina oraintxe erretreta hartu duen Rodriguez Ibarraren erkidegoan ez dute kasualitatez lortu ikasle biko ordenadore bat ipintzea. Hain atzeratuak lur agor haietan, eta Microsofti ordaindu behar izan ez dizkioten lizentzien diruarekin behar zituzten ekipo guztiak erosi zituzten orain dela urte batzuk. Ez zen magia, ezta, baten batek esan ei zuenez, Katalunia lako herri aberatsen dirua hori finantziatzera joan zenik. Burua erabili, eta Gileni dirua ez oparitzea erabaki zuten, besterik ez. Agian horrexegatik agertu da Extremadura uda honetan BBCk Linuxek mundu osoko hezkuntza sistema desberdinetan duen lekua aztertzeko emititu zuen programan. Gutaz, ostera, ezer ez&#8230; Ondoren etorri ziren GuadaLinux (Andaluzia), MAX (Madril)&#8230;, eta iaztik, oker ez banago, Kataluniako gobernua ere buru belarri dabil hezkuntza sistemari egokitutako Linux bertsio katalanarekin.<\/p>\n<p>Beldur naiz tren honetara oso berandu igoko ez ote garen; edo are txarrago: dirua hemen dirua han, ez ote garen betiko nasan geratuko, tentel moduan begira eta bidaiari xumeon poltsikoak hutsik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hezkuntzan gabiltzan pinguinoontzat IKT ezinegon berezia sortzen duen berba bilakatu da. Atzo hondartza batean hilda agertu ziren bokarta tona guztiak jateak baino enpatxu handiagoa ekare dezake. Zer dela eta? Beldurra diogu aurrerakuntzari? Ez, jakina! Azter dezagun arazotxoa astiro. Ikastolen elkarteko &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/09\/30\/ikt-eta-hego-poloko-hezkuntza\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[178],"class_list":["post-224","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-poloan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/224","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=224"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/224\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=224"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=224"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=224"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}