{"id":210,"date":"2006-11-19T13:23:11","date_gmt":"2006-11-19T13:23:11","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/laos-xi-mundu-utopikoaren-bila-xii"},"modified":"2006-11-19T13:23:11","modified_gmt":"2006-11-19T13:23:11","slug":"laos-xi-mundu-utopikoaren-bila-xii","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/11\/19\/laos-xi-mundu-utopikoaren-bila-xii\/","title":{"rendered":"Laos XI (Mundu utopikoaren bila XII)"},"content":{"rendered":"<h3><u>Ostatuak<\/u><\/h3>\n<p>Laosi buruz berba egiterakoan, beste ataltxo bat merezi duen puntu bati helduko diot. Bidaiatzerakoan kezka izan ohi dugu gauak non eta zelan emango ditugun, eta hori izan ohi da jendea bidaia programatuak egitera daraman arazoetariko bat. Guk, behin geure kasa ibiltzeko proba eginda, ez dugu inoiz atzera egiteko arrazoirik topatu, are gutxiago, Laosen legez leku txukun eta merkeak aurkitzeko batere zailtasunik ez dagoela jakinda.<\/p>\n<p>Laosen ere, nahi duenearentzat, ba ei daude hotel garezti eta estandar altukoak, baina ez dakit nork behar dituen halakoak. Batez beste 6-8$ ordain daiteke Laosen gela garbi, zabal eta eroso batengatik. Baten batek ostatu batzuetan topa dezakeen &#8220;deserosotasun&#8221; bakarra komuna eta dutxak konpartituak izatea da, baina ez dut uste, hori arazo duenarentzat, bere komuna duen logela lortzea zaila denik. Guk ia leku guztietan izan genuen geurea.<\/p>\n<p>Vientiane-n, Vang Vien-en, Luang Prabang-en, Muang Ngoi-n, Maung Vieng Thong-en eta Sam Neu-an eman genituen gauak, eta inon ere ez genuen arazorik gela topatzeko ezta kexarik txikiena bertan jasotakoarekin. Viantiane-n, esaterako, Mekong ibaiaren aurreko kalearen inguruan topatzen dira gehienak (argazkian duzue guk hartu genuenaren espaloi lasaia).<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/282067185\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/91\/282067185_06797bfe9d.jpg\" alt=\"2005-7-7 04 Vientiane\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Baina zerbitzuen maila onari gehitu behar zaion balio gehigarri bat edonon jasotzen den tratua da. Etxean legez sentitu ginen, sentiarazi gintuzten, egon ginen leku guztietan. Zer esan genezake Luang Prabang-eko Lee eta haren lagun jatorrez (argazkian) edo Muang Ngoi eta Muang Vieng Thong-eko familia zoragarriez?<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/181594373\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/44\/181594373_40ce9556f2.jpg\" alt=\"2005-7x12 93 Luang Prabang\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Argi dago han harremanak negozioen gainetik daudela. Horra aipatutako azken herrian ostatu eman zigun familia. Horiek ahaleginak amarenak guk laoseraz zerbait ikas genezan, arroz ardoa lagun&#8230;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/182371483\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/69\/182371483_82169e3ba5.jpg\" alt=\"2005-7x15 25 Muang Vieng Thong\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/182371487\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/71\/182371487_6c32ee4c64.jpg\" alt=\"2005-7x16 33 Muang Vieng Thong\" height=\"338\" width=\"450\" \/><\/a><\/p>\n<p>Muang Ngoi-ko dolar bateko bungalowek aparteko kapitulua merezi dute. Gaueko bidaiak komun txikira, linterna eskuan, oilarraren tema bungalow azpian gorde eta handik orduak kukurruka emateko&#8230;, bizipen pertsonalen bilduman gordetzen diren oroitzapenak dira.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/23748876@N00\/270119482\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/static.flickr.com\/98\/270119482_b009394f9b.jpg\" alt=\"2005-7x14 55 Muang Ngoi Neua\" height=\"450\" width=\"338\" \/><\/a><\/p>\n<p>Zenbat ordainduko genuke holako zerbitzu mailagatik Europan? Berriro ere, jendeak markatzen du diferentzia Laosen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ostatuak Laosi buruz berba egiterakoan, beste ataltxo bat merezi duen puntu bati helduko diot. Bidaiatzerakoan kezka izan ohi dugu gauak non eta zelan emango ditugun, eta hori izan ohi da jendea bidaia programatuak egitera daraman arazoetariko bat. Guk, behin geure &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2006\/11\/19\/laos-xi-mundu-utopikoaren-bila-xii\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[163],"class_list":["post-210","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-munduan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/210","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=210"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/210\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=210"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=210"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=210"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}