{"id":192,"date":"2007-01-17T21:57:24","date_gmt":"2007-01-17T21:57:24","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/beldurraren-kontzientzia-etorkizunaren-beldurra"},"modified":"2007-01-17T21:57:24","modified_gmt":"2007-01-17T21:57:24","slug":"beldurraren-kontzientzia-etorkizunaren-beldurra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/01\/17\/beldurraren-kontzientzia-etorkizunaren-beldurra\/","title":{"rendered":"Beldurraren kontzientzia, etorkizunaren beldurra"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/jonas.blogsome.com\/2007\/01\/17\/izkutuko-txerrikeriak\/\">Asierren<\/a> blogean irakurritako azken mezuak zer pentsatu eman dit. Hori baino gehiago, aspaldiko pentsamendua hemen forma apur bat emanda uzteko gogoa (bide batez, balio dezala hasi berri dudan ikastaroan eskatutako ariketa moduan&#8230;).<\/p>\n<p>Txikitatik hasten gara garatzen kontzientzia deritzogun hori. Kontzientzia horren barruan balioak (morala, etika, hamar mandamenduak edo zaku horretan nahi duguna) kokatzen goaz, ona eta txarra bereizten, zer egin eta zer ez barneratzen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.padresok.cl\/Imagenes\/estudio-al-castigo200.jpg\" \/><\/p>\n<p>Azkenean, ona eta txarra badaudela sinestera iritsi garen pertsona helduak bilakatzen gara. Kontzientzia horretan sartu dugunaren arabera jokatu behar dugula ere guztiz geure egiten dugu. Onak gara. Ez dugu gaizkirik egiten. Gezurra esatea txarra da, egia esatea ona. Oreinak ehizatzea ona da, auzokoa akabatzea txarra. Jakiak ahoan sartzea ona da, ipurdian oso txarra&#8230;<\/p>\n<p>Baina azkenean, burutik pasatu ohi zaizkigun pentsamendu guztiak ekintza bihurtzea galarazten diguna benetan da ustezko kontzientzia? Zinez barrutik jaiotzen zaizkigun desio, apeta, irrika, burutazio batzuk baztertzen dituena haiei gaizto iriztea da? Ala zuei bururatzen zaizkizuen asmo guztiak aratzak eta aitortzeko modukoak dira?<\/p>\n<p>Argi daukat nik, edo hori uste dut orain, batek daki bihar zelan ikusiko dudan kontua. Gure benetako kontzientzia bakarrak helduleku bi ditu, eta biek egiten dute bat. Beldurraren jakitun gara. Etorkizunaren kontzientzia dugu. Etorkizuna da etengabeko mehatxua, agindua bezainbeste. Erlijioek hil ondorengo izua erabili dute historikoki. Legeek delitu ondorengo zigorrarena. Badakigu gure ekintzaren ostean bizitzen jarraituko dugula, gure ingurukoekin egongo, legearekin topo egingo, espero ez dugunean hilko&#8230; Etorkizunaren kontzientziak beldurraren kontzientzia dakar. Beldurra gertukoenen gaitzespenei (zer dira gertukoak, behar ditugun pertsonak baino, adiskide eta laguntzeko prest?); beldurra ezezagunen esamesei; beldurra, zelan ez, legearen zigorrari; eta izurik handiena, sinistunen artean, bizi ondorengo betiereko zigorrari.<\/p>\n<p>Bat-batean etorkizunaren kontzientzia ezabatuko balizute, beldur oro kendu&#8230; seguru zaude ez zenukeela burutuko gaur egun zeure buruari debekatzen diozun eta ona zarelakoan baztertzen duzun hainbat asmo, ekintza txiki zein handi? Zure balioen aurkakotzat dituzun horiek guztiak deitoratuko zenituzke berdin-berdin? Etorkizunik gabe ez dago beldurrik; beldurrik gabe ez dago kontzientziarik. Horrek salbatzen gaitu. Ala kondenatu?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asierren blogean irakurritako azken mezuak zer pentsatu eman dit. Hori baino gehiago, aspaldiko pentsamendua hemen forma apur bat emanda uzteko gogoa (bide batez, balio dezala hasi berri dudan ikastaroan eskatutako ariketa moduan&#8230;). Txikitatik hasten gara garatzen kontzientzia deritzogun hori. Kontzientzia &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/01\/17\/beldurraren-kontzientzia-etorkizunaren-beldurra\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[12,14],"class_list":["post-192","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-gandorra","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/192","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=192"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/192\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=192"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=192"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=192"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}