{"id":183,"date":"2007-02-09T21:06:42","date_gmt":"2007-02-09T21:06:42","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/lolita-no-18"},"modified":"2007-02-09T21:06:42","modified_gmt":"2007-02-09T21:06:42","slug":"lolita-no-18","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/02\/09\/lolita-no-18\/","title":{"rendered":"Lolita no. 18"},"content":{"rendered":"<p>Seguruenik punkaz zertxobait dakien edonork gogora ditzake <a href=\"http:\/\/www.thetoydolls.com\/\">Toy Doll<\/a><a href=\"http:\/\/www.thetoydolls.com\/\">s<\/a><br \/>\nmitikoak, orain dela ez asko ibili dira Euskal Herritik gainera,<br \/>\njatorrizko kide bakarra Olga nahastezina zutela. Talde hau Japonian<br \/>\nsortu eta neskek osatu balute, zalantza barik <a href=\"http:\/\/www.destroin.com\/lolita18\/index.html\">Lolita no. 18<\/a><br \/>\nizango zen emaitza. Mayao Ishizakaren ahots zorrotz eta oldarkorra,<br \/>\nmarrazki bizidun azeleratuetatik aterea dirudiena, ez da talde<br \/>\ningelesarekin konparatzeko abiapuntu bakarra. Neska hauek ez dute inoiz<br \/>\nezkutatu Toy Dollsi dieten mirespena, eta diska osoa eskaini zioten,<br \/>\nOlgaren beraren babespean. Hemen protagonismoa Olgarena bada ere, uste<br \/>\ndut merezi duela, Ricky Martini ostikadatxo bat emateko bide batez,<br \/>\nbaina Lolita no. 18eko neskak ere hor dabiltza koroak egiten&#8230;:<\/p>\n<p>Neska hauek gutxik legez dakite umorea, komizitatea, betiko punk<br \/>\njarrera amorratu eta matxinoarekin uztartzen. Diska bakoitza eztanda<br \/>\ngeldiezina da lehen akordetik bukatu arte, ia arnasik hartzen utzi<br \/>\nbarik. Bertsioak ere lotsa barik egiten dituzte, eta ez dira aipatu<br \/>\ntaldera mugatzen. Gogoangarria da zendutako Joey <a href=\"http:\/\/www.ramones.com\/\">Ramones<\/a>-en partehartzea neskek bere taldearen japonierazko bertsiorako egin zuten bideoan. Horiez gain, <a href=\"http:\/\/www.sex-pistols.net\/\">Sex Pistolsen<\/a><br \/>\nzein punkarekin zerikusi gutxi duen beste klasikoren bat ere topa<br \/>\ndaiteke. Laster ezagutuko duzue irudiekin buruak alde egiten ez<br \/>\nbadizue&#8230;:<\/p>\n<p>1989an sortu zirenetik 16 diska ofizial utzi dizkigute 2005 arte,<br \/>\nzuzenekoak barne, eta ez du ematen gelditzeko inongo asmorik dutenik.<br \/>\nBetiko moduan, interneten baduzue bidea haietako nahikotxo lortzeko.<br \/>\nBizkortasuna, punkaren esentzia, mangatik ateratako nesken eskutik<br \/>\nentzun gura baduzu, ez egin zalantzarik&#8230;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Seguruenik punkaz zertxobait dakien edonork gogora ditzake Toy Dolls mitikoak, orain dela ez asko ibili dira Euskal Herritik gainera, jatorrizko kide bakarra Olga nahastezina zutela. Talde hau Japonian sortu eta neskek osatu balute, zalantza barik Lolita no. 18 izango zen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/02\/09\/lolita-no-18\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[241,12,242,62],"class_list":["post-183","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bideoa","tag-gandorra","tag-japonia","tag-punk"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/183","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=183"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/183\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=183"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=183"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=183"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}