{"id":17,"date":"2011-07-14T09:11:16","date_gmt":"2011-07-14T09:11:16","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/busturialdeko-herri-batzarrak-aurrera-jarraitzen-du"},"modified":"2011-07-14T09:11:16","modified_gmt":"2011-07-14T09:11:16","slug":"busturialdeko-herri-batzarrak-aurrera-jarraitzen-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/07\/14\/busturialdeko-herri-batzarrak-aurrera-jarraitzen-du\/","title":{"rendered":"Busturialdeko herri-batzarrak aurrera jarraitzen du"},"content":{"rendered":"<p>Kostata eta astiro hasi da, baina Busturialdeko herri-batzarrak<br \/>\naurrera jarraitzen du, eskualdera demokrazia deitzea merezi duen<br \/>\nbakarra, herriak asanbladetan, horizontalki, buruzagitza eta<br \/>\nordezkaritzarik gabe bere kabuz antolatua, araikitzeko prest, harriz<br \/>\nharri. Zure parte hartzea baino ez da falta, zure ideiak eta<br \/>\nproposamenak, denon artean kapitalismotik eta Estatutik haragoko Busturialdea eraiki dezagun.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2011\/07\/271246_122310447857754_100002363991174_192838_971139_o.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-715\" title=\"271246_122310447857754_100002363991174_192838_971139_o\" src=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2011\/07\/271246_122310447857754_100002363991174_192838_971139_o.jpg\" alt=\"\" height=\"318\" width=\"450\"><\/a><\/p>\n<p>Hona batzarraren adierazpena eta jarduteko oinarriak, partaideen adostasunaren bidez aldaketerara beti zabalik daudenak.<\/p>\n<p>\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p>\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;font-style: normal\" align=\"CENTER\"><font face=\"Times New Roman, serif\"><b>BUSTURIALDEA<br \/>\nAZUZOLANEAN<\/b><\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"CENTER\"><font face=\"Times New Roman, serif\"><b>ADIERAZPENA<\/b><\/font><\/p>\n<p><font face=\"Times New Roman, serif\"><br \/>Batzar<br \/>\nhonetan bildutakook honakoak adierazi nahi ditugu:<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\"><b>Testuinguru<br \/>\nhistorikoa<\/b><\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">Gaur<br \/>\nGernikan bildu gara herri honek Bizkaiko demokrazia eta askatasun<br \/>\nhistorikoan daukan garrantzia eta sinbolismoa aintzat hartuta. Hemen,<br \/>\narbola honen inguruan batzen ziren Bizkaiko udalerrietako<br \/>\nbozeramaileak euren elizpeetako herritarren ahotsa helarazteko. Azken<br \/>\nmende biotan Errepublika zein monarkia parlamentarioaren itxurapean,<br \/>\nliberalismoak Europako herri gehienetan inoiz egon ziren batzar<br \/>\nirekiak desagerrarazi zituen eta gutxiengoaren interes ekonomiko eta<br \/>\npolitikoen mesedetan diharduten alderdiak demokraziarako<br \/>\nezinbestekoak direla sinetsarazi nahi izan digu; horrekin batera,<br \/>\ndesamortizazioen mozorropean, lur komunalak desagertu eta jabetza<br \/>\npribatua nagusiarazi ditu. Era berean, herriak Estatu jakin batzuen<br \/>\npean uniformatzeko eta identitate kultural oro oligarkia ekonomikoen<br \/>\ninteresen arabera moldatzeko prozesuari ere ekin zitzaion, odolez eta<br \/>\nprintzipio demokratiko guztien aurka. Hau guztia dela eta,<br \/>\nherritarrok politika publikoetan parte hartzeko ditugun bitartekoak<br \/>\noso-oso urriak eta eskasak dira.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">Hala<br \/>\nere, ez dugu sena galdu eta oroimen historikoa erabat ezabatzea ez<br \/>\ndute lortu. Horregatik erabaki dugu Gernikan batzea, Iparragirreren<br \/>\nberbak hartuta: &#8220;eman ta zabal zazu munduan fruitua&#8221;, geure<br \/>\nburuarentzat nahi dugun fruitua, askatasuna, munduko herri<br \/>\nguztientzat eta neurri berean nahi dugulako, herri guztien arteko<br \/>\nparekotasunean eta elkartasunean sinesten dugun heinean. Benetako<br \/>\ndemokrazia bakarraren sena iratzartzen hasi den honetan, herri<br \/>\nbatzarren prozesuak atzera ez egiteko eta hari gure ekarpena egiteko<br \/>\nkonpromisoa hartu dugu. Busturialdeko herritar guztiei, zein ere den<br \/>\nhaien sexua, adina, arraza, jatorria, ideologia, lanbidea&#8230;, herri<br \/>\nbatzarra osatu eta bertan aktiboki parte hartzera dei egiten diegu.<br \/>\nPolitika, ekonomia eta justizia bezala, herritar guztion eguneroko<br \/>\neginkizuna da eta zenbait mendez bahitu izan digute. Aldarrikatu nahi<br \/>\ndugu ez dugula politiko profesionalen beharrik.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\"><b>Adierazpena<\/b><\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">Gaur<br \/>\nGernikan osatu dugun Batzarra burujabea da, ez dago alderdi politiko,<br \/>\nsindikatu, mugimendu, elkarte edo bestelako erakundeen mende, eta<br \/>\nnorbanako askeek osatzen dute, inoren buruzagitzarik eta<br \/>\nordezkaritzarik onartu gabe. Haren helburua demokrazia berreskuratzea<br \/>\neta bertan eskualdean herritar guztioi sortzen zaizkigun arazo mota<br \/>\nguztietarako irtenbideak bilatu eta adostea da. Herritarrok adin<br \/>\nnagusikoak gara eta ez dugu inoren tutoretzarik behar. Herri jakintza<br \/>\nherritar guztion banakako jakintzaren batuketa baino gehiago, haren<br \/>\nbiderketa da. Herritar bakoitza teknikaria eta aditua da ezagutzen<br \/>\nduen alorrean. Jakintza hori eta elkarlana baino ez ditugu behar<br \/>\ndauzkagun eta sortuko zaizkigun arazoei aurre egiteko.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">Horretarako<br \/>\nbatzarretan antolatu gara, funtzionamendu horizontalari jarraituz,<br \/>\neta batzar honek hala erabakita edonoiz alda daitezkeen honako<br \/>\nirizpideak adostu ditugu:<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">1.<br \/>\nOsatu dugun batzarra horizontala eta burujabea da, batzarrean bertan<br \/>\neztabaidatu eta onartutako erabakiak baino ez dituela bere egiten.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">2.<br \/>\nLehenengoa Gernikan egin bada ere, Busturialdeko edozein herritan<br \/>\negin daiteke, batzarrak berak hala erabakiz gero, eta etorkizunari<br \/>\nbegira asmoa herri edo auzo bakoitzak bere herri batzar burujabea<br \/>\nizatea da. Hala balitz, orain osatu dugun honek eskualdeko guztiak<br \/>\nkoordinatzeko eta arazo komunak erabakitzeko baino ez luke balio.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">3.<br \/>\nBatzarrak berak beharrezkotzat jotzen dituen eginkizunak zozketaz<br \/>\nbanatu eta txandakakoak izango dira, inor kargu batean ez betikotzeko<br \/>\neta bertikaltasun oro saihesteko, denok edozer ikasi eta egiteko gai<br \/>\ngarela oinarri hartuta. Eginkizun baten ardura hartzen duten<br \/>\npertsonek ez dute euren burua ordezkatuko, batzarraren agindua bete<br \/>\nbaino, beraz, norberaren iritziak alde batera utzi eta batzarrak<br \/>\nerabakitakoa betetzera mugatuko dira, batzarraren izenean diharduten<br \/>\nbitartean.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">4.<br \/>\nBatzarrean edozein herritarrek ekarritako gaiak eztabaidatuko dira,<br \/>\naurreiritzirik , mugarik eta bereizkeriarik gabe, adostutako denbora<br \/>\ntartearen barruan.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">5.<br \/>\nBatzar bakoitzean hurrengoan eztabaidatuko diren gaiak finkatu eta<br \/>\naurrekoan eztabaidatutakoak erabakiko dira. Horrela, arrazoizko<br \/>\ntartea utziko da hurrengoan eztabaidatu beharreko gaiei buruzko<br \/>\ninformazio ahalik eta zabal eta objektiboena lortzeko eta,<br \/>\neztabaidatu ondoren, tarte nahikoa egongo da eta partaide bakoitzak<br \/>\nesandakoei buruz bere hausnarketa egiteko. Gai ordenak Busturialdeko<br \/>\nherri guztietako leku publikoetan eta interneten jarriko dira<br \/>\nherritar guztiek prestatzeko aukera izan dezaten, betiere eskualdeko<br \/>\nherritar guztien arteko horizontaltasuna bermatze aldera.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">6.<br \/>\nBatzarraren helburua Busturialdeko herritarroi eragiten diguten gai<br \/>\nguztiak antolatzea eta merkatu eta kapitalismotik kanpoko<br \/>\nberdintasuna eta askatasuna bultzatzea da. Horretarako, posible den<br \/>\nneurrian, eskualdeko baliabideen kudeaketari, ekoizpenari eta<br \/>\nbanaketari buruzko erabakiak bere gain hartzen ditu batzarrak,<br \/>\nelkar-laguntzan eta auzolanean oinarrituta.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">7<br \/>\nBatzarrak askatasun osoa dauka nahi duen batzar guztiekin federatzeko<br \/>\nedota koordinatzeko, edozein unetan loturak sortu diren legez<br \/>\naskatzeko eskubide osoa beretzat gordez.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">8.<br \/>\nBatzarraren lan hizkuntza euskera da. Hala ere, mendeotan<br \/>\nBusturialdera beste hizkuntza batzuk ere iritsi direla eta iritsiko<br \/>\ndirela jakitun, batzarretan edozein hizkuntza erabili ahal izateko<br \/>\neskubidea bermatzeko ahalegina egingo da, hizkuntzak komunikaziorako<br \/>\nbide eta ez oztopo izan daitezen.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">9.<br \/>\nBatzarretan Busturialdean bizi den herritar orok parte har dezake,<br \/>\nberdintasunez eta inongo mugarik gabe. Hori hala izanda, dei egiten<br \/>\ndiegu euren burua etorkintzat dutenei bazterrean ez geratu eta denok<br \/>\nosatzen dugun jendarte honentzako erabakietan aktiboki parte har<br \/>\ndezaten. Horrek denok aberastuko gaitu eta, inor &#8220;integratu&#8221;<br \/>\nbarik, jendarte integratua sortzeko aukera emango digu.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">10.<br \/>\nBatzarrak gatazkak konpontzeko bide baketsuen alde egiten du eta<br \/>\nsistemaren egiturazko indarkeriaren aurrean herritarrek bere burua<br \/>\nantolatzeko eskubidearen zilegitasuna ere aitortzen du.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">11.<br \/>\nBatzarrak erabakiak aho batez hartzeko ahalegina egingo du beti<br \/>\nbaina, gutxiengo batek beto eskubidea ezar ez dezan, batzarrak berak<br \/>\naldez aurretik finkatutako denboraren barruan halakorik lortzen ez<br \/>\ndenean, gaiaren garrantziaren arabera batzarrak finkatutako gehiengo<br \/>\nsinpleak edo gehiengo zabalak erabiliko dira.<\/font><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" align=\"JUSTIFY\"><font face=\"Times New Roman, serif\">12.<br \/>\nHurrengo batzarra egiteko tokia eta data batzar bakoitzean erabakiko<br \/>\nda, gaien garrantziaren edo premiaren arabera informazioa biltzeko<br \/>\neta hausnarketarako epeak luzatu edo laburtu daitezkeelarik.<\/font><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kostata eta astiro hasi da, baina Busturialdeko herri-batzarrak aurrera jarraitzen du, eskualdera demokrazia deitzea merezi duen bakarra, herriak asanbladetan, horizontalki, buruzagitza eta ordezkaritzarik gabe bere kabuz antolatua, araikitzeko prest, harriz harri. Zure parte hartzea baino ez da falta, zure ideiak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/07\/14\/busturialdeko-herri-batzarrak-aurrera-jarraitzen-du\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,46,45,3,49,6,12,47,9,48],"class_list":["post-17","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-asanblada","tag-batzarra","tag-busturialdea","tag-demokrazia","tag-euskal","tag-gandorra","tag-gernika","tag-herria","tag-m15"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=17"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=17"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}