{"id":152,"date":"2007-09-08T11:09:40","date_gmt":"2007-09-08T11:09:40","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/kritika"},"modified":"2007-09-08T11:09:40","modified_gmt":"2007-09-08T11:09:40","slug":"kritika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/09\/08\/kritika\/","title":{"rendered":"Kritika"},"content":{"rendered":"<p>Hamaikagarren aldiz, lehengo egunean inori kritika pertsonalik ez egitea agindu nion neure buruari. Seguruenik, hamaikagarren aldiz ez dut agindutakoa beteko, baina nire arrazoiak azalduko ditut, behar dudanean hona itzuli eta neure buruari gogorarazi ahal izateko.<\/p>\n<p>Nerabea nintzela, idealez betea sasoi hartan -batez ere neure buruari buruzko idealez betea, nerabezaroan geure burua baita idealizatzen dugun lehena-, ondorio honetara iritsi ohi nintzen, behin eta berriro: mundu honetan inor ez da ezeren errudun. Ez gara garena izatearen errudun. Ez genuen jaiotzea erabaki, eta are gutxiago sortu gintuzten gene apetatsuak aukeratu. Ez genuen eskola aukeratu, ez erlijioa, ez ondare kulturala, ez gure herriaren historia ez gure familiarena. Sexua ere fabrikan ipini ziguten. Ez genituen egin ezarri zizkiguten arauak eta ez zen gure hautua izan mutil handi hark egunero gu patioan izutzea. Ohean txiza egiteari uzteko ordua ere ez zen gure gogoarekin batera iritsi, eta goitizenak, gogoko izan genituenak zein barru-barruan mindu gintuztenak, ez genizkion guk geure buruari ipini. Txitxirioak gehiago edo gutxiago gustatzea ere ez zen zuhurtziak eska zezakeenarekin batera etorri, eta andere\u00f1o sadiko hark gure ezpain estuen artetik goilarakada kontaezinak pasarazi bazituen bata bestearen atzean, argi dago, gure gogoz kontra izan zen. Zer egin genezakeen matematikak buruan sartzen ez bazitzaizkigun edo ikasteko hamar minutu eternitate bihurtzen bazen? Eta kiroletarako trebezia zer, gure nahietara plegatu da, ala? Zakilak ere bere kasa erabaki zuen noiz altxatu eta noiz egin lo, eta modu berean, pentsa dezaket alutik gora sentitutako zirrarak nahigabekoak izango zirela besteentzat ere, eta inoiz kezka iturri. Ez zen gura apeta izan patioan ikusten genituen begi eta irribarre lapur haiek gu zapuztuta uztea. Olentzerori eskatutakoa ere telebistak edo Corte Ingl\u00e9sek aukeratu bazuen, zer esan gero zapaten aurrean benetan topatu genuenaz. Bibotea nahi baino beranduago iritsi, guk aitzurra gogotsu pasatu arren, eta zoritxarrez betiko geratu zen, eta erabilitako metodo guztietatik bakar batek ez zuen aknea makurrarazi. Hilekoarekin dudan eskarmentu apurragatik ere esan dezaket gutxien behar duzunean egiten duela bisita, eta irrikaz zain zaituenean muzin egiten dio etortzeari, temati. Ez, gu ez gara garena izatearen hobendunak. Nahigabez eta halabeharrez betetako zorroak bai, beharbada. Onerako zein txarrerako.<\/p>\n<p>Gauzak horrela, zelan leporatu inori den bezalakoa izatea eta, ondorioz, jokatzen duen legez jokatzea. Pertsonak, norbanakoak, ez dira aurrerantzean nire kritikagai izango.<\/p>\n<p>Arazoa ez dira pertsonak, haiek, nahi gabe eta kontzientzia handirik gabe, eta haiek badiot gu ere badiot, osatzen duten multzoa baizik. Errua beti izan da gizartearena, ezta? Ez gizartea osatzen dugun gutariko bakoitzarena, ezpada denon baturatik ateratzen den emaitza ikaragarriarena. Norbanakoak, bere txikian, ez du kalterik egiten. Orrialde batek ez du pisurik, baina zoaz zure motxilan hain arinak diren orrialdetxoak sartzen, segi, beste bat, ez da ezer, ez du pisurik&#8230; eta ea zer deritzon aireportuko langileak fakturatu nahi duzunean&#8230; Haren errua ere ez da gehienez 20kg eroan ahal izatea. Ardura konpainiarena da, eta konpainia ez da inor, guztiak batera baino. Kaltea, berriro ere, multzoak sortua. Beraz, esaterako, ez dut Ramonc\u00edn kritikatuko, SGAE baizik. Peoiak beti alda daitezke jokoaren taulan; haiek darabiltzaten egiturak dira arazoa.<\/p>\n<p>Eta norbaitek entzuten badit Bushen, Razingerren, Aznarren&#8230; aurka berba egiten, ez dezala esan neure agindua bete ez dudala: pertsonez ari nintzen goian!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hamaikagarren aldiz, lehengo egunean inori kritika pertsonalik ez egitea agindu nion neure buruari. Seguruenik, hamaikagarren aldiz ez dut agindutakoa beteko, baina nire arrazoiak azalduko ditut, behar dudanean hona itzuli eta neure buruari gogorarazi ahal izateko. Nerabea nintzela, idealez betea sasoi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/09\/08\/kritika\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[12,14],"class_list":["post-152","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-gandorra","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/152","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=152"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/152\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=152"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=152"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=152"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}