{"id":15,"date":"2011-11-13T11:34:29","date_gmt":"2011-11-13T11:34:29","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/a20-kanpainaren-desinformazioa-argitzen"},"modified":"2011-11-13T11:34:29","modified_gmt":"2011-11-13T11:34:29","slug":"a20-kanpainaren-desinformazioa-argitzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/11\/13\/a20-kanpainaren-desinformazioa-argitzen\/","title":{"rendered":"A20 kanpainaren desinformazioa argitzen"},"content":{"rendered":"<p>Hauteskunde ziklo baten aurrean gaude eta, berriz ere, asko dira<br \/>\naukera bakoitzak -alderdi jakinentzako botoa, boto zuria, boto<br \/>\nbaliogabea edo abstentzioa- esan nahi duenari buruz irakurri eta<br \/>\nentzuten diren zalantzak, informazioak eta desinformazioak<br \/>\nZenbait ildotatik, proposatzen ari den aldaketa desiragarriaren<br \/>\nikuspuntutik, eta egungo egoerara ekarri gaituena berriz nagusitzea<br \/>\ninola ere bultzatu nahi ez dela ulertuta, zenbait ahots entzun dira<br \/>\nhonako aukerak sustatu, argitu edo zehaztu dituztenak, eta haiei helduko<br \/>\n diegu:<\/p>\n<p>1. Alderdi txikiei boto ematea.<br \/>\n2. Boto zuria ematea.<br \/>\n3. Boto baliogabea ematea.<br \/>\n4. Abstenitzea.<\/p>\n<p>Objektibotasun ahalik eta handienaz eta , doktrinetatik at,<br \/>\npraktikotasunaren eta esanahiaren ikuspegitik azaltzen ahaleginduko<br \/>\ngara. Horretarako, lehenago, jesarlekuak banatzerakoan botoak zelan<br \/>\nzenbatzen diren ezagutu behar da.<\/p>\n<p>Kongresuko jesarleku kopuru osoa (gauza berak balio du Senaturako,<br \/>\nBatzar Nagusietarako, Udaletarako\u2026), %100, alderdi guztien artean<br \/>\nbanatzen da, zein ere den parte hartze indizea, hots, ez da jesarleku<br \/>\nhutsik uzten. Botoa, sistema parlamentarioan, norberak daukan banakako<br \/>\nbotere zatia da, eta ordezkapen sisteman eskuordetu edo, ez erabiliz,<br \/>\nberetzat gordetzea erabaki dezake. Boto baliogabeak ez dira zenbatzen<br \/>\neta, beraz, jesarlekuen banaketa legez emandako boto guztien artean<br \/>\n(legezko hautagaitza duten alderdientzako botoak + boto zuriak) egiten<br \/>\nda. Legez emandako botoen kopurua hartuta, jesarleku bat lortzeko behar<br \/>\nden gutxieneko kopurua ezartzen da. Boto zuriak eta jesarlekua lortzeko<br \/>\ngutxieneko boto kopurua lortu ez duten alderdi politikoei emandakoak,<br \/>\nD\u2019Hont sistemaren bidez banatzen dira, eta boto gehien jaso duten<br \/>\nalderdiei eransten zaizkie, gehien bat irabazleari. Aritmetikoki, horrek<br \/>\n ahalbidetu ohi du alderdi batek gehiengo osoa lortzea legez emandako<br \/>\nbotoen %50 eskuratu beharrik gabe. Parte hartze handia dagoenean,<br \/>\njesarleku bat lortzeko, boto kopuru handiagoa behar da. Aitzitik, parte<br \/>\nhartze txikiak jesarleku bat lortzeko behar den boto kopurua murrizten<br \/>\ndu.<\/p>\n<p>Ikus ditzagun orain arestiko aukerak argibide horien argitara<\/p>\n<p>1. Alderdi txikiei botoa ematea: Aukera honen bidez, egungo egoera<br \/>\naldatu nahi dela oinarri hartuta, ordezkapen sistema onartzen da, bere<br \/>\nmaila guztietan, hots, norbaitek ordezkatua izan gura da, baina<br \/>\nalderdi-bitasuna edo ordezkatuak izan ohi diren alderdiek politika<br \/>\nkontrolatzea saihestu nahi da. Zentzu horretan, erabilgarria izan<br \/>\ndaiteke, bozkatutako alderdiak boto kopuru nahikoa lortzen badu.<br \/>\nBestela, arestian ikusi denez, D\u2019Hont sistemak alderdi irabazleari<br \/>\nemango dizkio horietako gehienak, haren abantaila handituta.<\/p>\n<p>2. Boto zuria ematea: Aukera honek esan nahi du ez digula axola nork<br \/>\ngobernatuko gaituen, edo inork ez gaituela konbentzitu, baina norbaitek<br \/>\negitea nahi dugula. Praktikan, hitzez hitz, irabazleari txeke zuria<br \/>\nematea da. Parte hartze indizea handitzen du eta, beraz, garestiago<br \/>\njartzen du jesarlekua (alderdi txikiek zailago izango dute tartaren<br \/>\nbanaketan leku bat lortzea), eta D\u2019Hont sistemaren bidez gehien bat<br \/>\nalderdi irabazleari gehitzen zaizkio.<\/p>\n<p>3. Boto baliogabea: Aukera honek esan nahi du aurkeztutako alderdi<br \/>\npolitiko guztien aurka gaudela, baina hauteskunde sisteman parte hartu<br \/>\nnahi dela. Sistemaren funtzionamenduaren aurkako protesta edo zigor modu<br \/>\n bat da, osorik zalantzan ipini barik. Abstentzioak bezala, legez<br \/>\nemandako botoen artean zenbatzen ez denez gero, merkeago uzten du<br \/>\njesarlekua, eta aukera handiagoa ematen die alderdi txikiei ordezkapena<br \/>\nlortzeko.<\/p>\n<p>4. Abstenitzea: Aukera honek esan nahi du ez garela hauteskunde eta<br \/>\nparlamentu sistemaren partaide egiten, orokorrean. Prozesuari berari<br \/>\nzilegitasuna kentzeko modua da, zein ere den emaitza. Boto baliogabearen<br \/>\n kasuan bezala, emaitzan duen ondorioa da, legez emandako botoen<br \/>\nproportzioa murrizten duenez, merkeago jartzen dela jesarlekua, eta<br \/>\nerrazagoa dela alderdi txikiek ordezkapena lortzea. Aukera bien arteko<br \/>\naldea ordezkapen sistemari aitortu nahi zaion zilegitasun maila da.<\/p>\n<p>Bizkaia adibide hartuta, guztira 8 jesarleku banatuko dira bertan<br \/>\n(9tik murriztu ziren, lurraldearen demografia murrizketaren ondorioz).<br \/>\nParte hartzea zenbat eta handiagoa, 8 jesarleku horietako bakoitzak boto<br \/>\n kopuru handiagoa beharko du, eta parte hartzea zenbat eta txikiagoa,<br \/>\nboto kopuru txikiagoa. 2011n, 11 hautagaitza aurkeztu dira. Horrek esan<br \/>\ngura du, pentsa litekeen kasurik lehiatuenean, haietako 8k lortuko<br \/>\nluketela ordezkapena, bana, alegia. Azken hauteskunde orokorretan,<br \/>\n2008an, Bizkaian 21 alderdi aurkeztu ziren , eta jesarleku horiek<br \/>\nhiruren artean banatu ziren: PSE-EE (4), EAJ (3) eta PP (1). Boto zuriak<br \/>\n eta gutxienekoa (esan denez, parte hartze handiago edo txikiagoaren<br \/>\narabera aldatuko da) lortu ez duten alderdi politikoek jasotakoak,<br \/>\nlurraldean garaipenagatik lehiatzen diren alderdi politikoei gehituko<br \/>\nzaizkie, jesarleku gehiago edo gutxiago emanez. Boto zuriak eta<br \/>\nabstentzioak dira ezein hautagaitzari gehituko ez zaizkion bakarrak,<br \/>\nbaina osotasunari eragingo diote.<\/p>\n<p>Orain aukera zurea da, gura dituzun ondorioen, mugitzen zaituenaren<br \/>\neta zure kontzientziak diotsunaren arabera. Zuk baino ezin duzu<br \/>\ninterpretatu zugan bizi dena. A-20an, eta zure bizitzako egun guztietan,<br \/>\n askatasunez, erantzukizunez eta elkartasunez pentsatu, erabaki eta<br \/>\njardun. Informa eta presta zaitez, parte hartu, lagundu eta izan.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"Anonymous 20N\" src=\"http:\/\/www.larepublica.es\/wp-content\/uploads\/2011\/09\/anonymous-300x278.png\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"278\"><\/p>\n<p>Sarean dabilen <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=9xqhbx_DYoI\">Anonymousen #OP20N<\/a> kanpainari buruzko bideoari dagokionez, honakoa argitu behar da:<\/p>\n<p>Oso polit dago eta zenbait egia dio, baina zer pentsatu asko ematen<br \/>\nduten zenbait akats eta ahazte bitxiak dauzka. Hasteko, Konstituzioa eta<br \/>\n gizarte bakea, ez ziren hainbeste onartu eskuinaren azpijokoagatik,<br \/>\nbideoan berariaz diotenez, ezkerren -PSOE, PCE eta UGT eta CCOO<br \/>\nsindikatuak- ekarpen eskuzabalagatik baizik. Multzo politiko-sindikal<br \/>\nhorrek zelaitu zuen bidea, gogoz hartu zuen parte idazketan, eta sari<br \/>\noparoak jaso zituen neska-mutil zintzoak izateagatik. Filmeko gaiztoak<br \/>\naurkeztarakoan, behin eta berriz aipatzen ditu lau: PSOE, PP, CiU eta<br \/>\nEAJ, eta \u201cbeste batzuk\u201d ezkutu batean uzten du Estatu mailako botoetan<br \/>\nhirugarren indarra dena: IU, besteak bezain partaide egungo politiketan<br \/>\neta askotan \u201cardura\u201d politikoaren izenean jokatu duena,<br \/>\n\u201cegonkortasunaren\u201d alde (haien egonkortasuna, ez gurea). Proposamena<br \/>\negiteko garaian, azterketa alderdikoia eta iruzurgilea da, honakoengatik<br \/>\n (eta edonor gonbidatzen dut kontrakoari buruzko datuak ematera): boto<br \/>\nzuria eta abstentzioa emaitza beraren baitan aurkezten dira. GEZURRA!<br \/>\nBoto zuriak, hala da, alderdi handien alde egiten du, boto zenbakarria<br \/>\ndelako eta, beraz, legez emandako botoen %an sartzen denez, jesarleku<br \/>\nbakoitzak boto kopuru handiagoa behar izatea dakar, garailea indartuz<br \/>\n(proportzioz esleitzen dira ordezkapena lortu duten alderdien artean,<br \/>\neta ia osorik doazkio indar garaileari, ordezkapenik lortzen ez duten<br \/>\nALDERDI TXIKIEI emandako botoek bezalaxe, bideoan isiltzen den beste<br \/>\nkontu bat). ABSTENTZIOAK, aldiz, boto BALIOGABEAREN ondorio berberak<br \/>\ndauzka, zenbaketari begira. Boto BALIOGABEA ez da legez emandako<br \/>\nbotoetan zenbatzen, eta abstentzioaren ondorio praktiko BERBERA dauka:<br \/>\nlegez emandako boto portzentaje txikiagoa egonda (legez aurkeztutako<br \/>\nalderdientzako botoak gehi boto ZURIAK), jesarleku bat lortzeko boto<br \/>\nkopurua txikiagoa da eta, KASU BIETAN (abstentzioa eta baliogabea),<br \/>\nalderdi HANDIAK kaltetzen ditu eta aukera gehiago ematen die txikiei.<br \/>\nBoto BALIOGANEA, azken finean, botoa denez, botoa emateko, norberaren<br \/>\nboterea hauteskundeak irabaziko dituztenengan, zein ere diren,<br \/>\neskuordetzeko ekintzarekin adostasuna adierazten du. Benetako mezua<br \/>\nhonakoa litzateke: EZ DUT INOR GOGOKO, BAINA SISTEMA HAU NEURE EGITEN<br \/>\nDUT ETA, BERAZ, EMAITZA ERRESPETATZEN DUT. ABSTENTZIOAREN mezua,<br \/>\nBALIOGABEAren eragin \u201cpraktiko\u201d berbera izanda, oso bestelakoa da: EZ<br \/>\nDUT SORTU DUZUEN SISTEMA HONETAN PARTE HARTZEN ETA NEURETZAT GORDETZEN<br \/>\nDUT NIRE EKINTZA ETA ERABAKI AHALMENA. EZ DUT HAUTESTONTZIEN EMAITZA<br \/>\nONARTZEN, EZ BAITUT NEURE EGITEN.<\/p>\n<p>Anonymousen bideoaren egileek nahi dutela diotena (sistema aldatzea,<br \/>\neta ez hura salbatzea edo ukitu batzuk ematea) benetan nahi balute,<br \/>\nABSTENTZIORAKO dei masiboa egingo zuketen. Onartu egiten dute abstentzio<br \/>\n masiboa litzatekeela eraginkorrena sistema baliogabetzeko, baina<br \/>\nberehala baztertzen dute ezinezkoa delakoan. Aukera hori gutxiesteko,<br \/>\nzurigarri, seguruenik alderdi politikoek eta desinformazio hedabide<br \/>\nmasiboek erabiliko duten diskurtsoa darabilte; dirudienez, horien<br \/>\niritzia da kontuan hartu behar duguna eta alderdi eta hedabide horiek ez<br \/>\n dira gai diskurtso gutxiesle eta manipulatzaile bera beste aukerei<br \/>\nburuz, komeniko balitzaie haiek ikusezin bihurtuz edo euren interesen<br \/>\narabera interpretatuz. Ez zatekeen sistemaren baliogabetasuna erakustea<br \/>\negingarriagoa izango, hautua alderdi txikien (lerro artean argi ikusten<br \/>\nda zer alderdi \u201ctxikiri\u201d begira dauden) eta boto baliogabearen artean<br \/>\nsakabanatu beharrean, aukera bakarrean, botorik ez ematean, pilatu<br \/>\nbalute? Aitortu gabeko arrazoiren batengatik batzuei beldurra ematen die<br \/>\n horrek eta M15eko partaide batzuk hastapenetatik garatzen ari diren<br \/>\nmugimenduari buruz ohartarazi behar digu: abstentzionistak erakarri eta<br \/>\nhaien haserrea alderdi \u201ctxiki\u201d baterantz bideratzeko maniobra, izena<br \/>\naipatu barik, oso nabarmena izan ez dadin, ea Estatu mailako boto<br \/>\nkopuruan hirugarren indarra ez ote den. Drakula odolez elikatu eta hura<br \/>\nbarik geratzen zaion bakarra bere hilkutxan atseden hartzea den legez,<br \/>\nalderdi politikoak, GUZTIAK, eta haien kideak, botoz elikatzen dira, eta<br \/>\n haiek barik\u2026 ez dugu esan behar zer geratuko litzaiekeen, ezta? Bideoa,<br \/>\n erdiko zatiko egiek interesa izanda ere, manipulazio trebea da,<br \/>\nhasieran historia kontatzeko eta amaieran aukerak azaltzeko moduari<br \/>\ndagokionez. Erne!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hauteskunde ziklo baten aurrean gaude eta, berriz ere, asko dira aukera bakoitzak -alderdi jakinentzako botoa, boto zuria, boto baliogabea edo abstentzioa- esan nahi duenari buruz irakurri eta entzuten diren zalantzak, informazioak eta desinformazioak Zenbait ildotatik, proposatzen ari den aldaketa desiragarriaren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2011\/11\/13\/a20-kanpainaren-desinformazioa-argitzen\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[42,11,39,41,38,12,40],"class_list":["post-15","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-abstentzioa","tag-anarkismoa","tag-anonymous","tag-baliogabea","tag-boto","tag-gandorra","tag-hauteskundeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}