{"id":141,"date":"2007-10-15T09:52:55","date_gmt":"2007-10-15T09:52:55","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/mandriva-20080"},"modified":"2007-10-15T09:52:55","modified_gmt":"2007-10-15T09:52:55","slug":"mandriva-2008-0","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/10\/15\/mandriva-2008-0\/","title":{"rendered":"Mandriva 2008.0"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.mandriva.com\/files\/imagecache\/640x480\/files\/product\/3D-2008-ENTEST.jpg\"><\/p>\n<p>Pinguino hau, Bermeoko etxea benetako iglua bilakatzen zaion bitartean, poz-pozik dago <a href=\"http:\/\/www.mandriva.com\/\">Mandrivak<\/a> atera berri duen azken bertsioarekin. Badakit <a href=\"http:\/\/www.ubuntu.com\/\">Ubuntu<\/a>ren aldekoak legioa direla, baina ni Mandraken eskutik hasi nintzen Hego Poloko bizimodu berrian eta leiala izan naiz azken 5 urteotan.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/kernel666.files.wordpress.com\/2007\/05\/975-86665.png\"><\/p>\n<p>Ubuntu eta Kubuntu ere probatu ditut, baina zer nahi duzue, nire hozkailutxo honen barruan zoriontsu mugitzen naiz. Orduko Mandraketik hona aldaketa handiak egon dira, bertsio onak, balekoak eta apur bat eskasak ere bai. Baina ez dago ukatzerik, GNU\/Linux komunitate osoarekin batera, Mandrivak gaur egun edonor asetzeko moduko aukerak eskaintzen dituela.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 460px;height: 344px\" src=\"http:\/\/www.mandriva.com\/files\/imagecache\/640x480\/files\/product\/capture5_0.png\"><\/p>\n<p>Azken bertsio honetan orain arte ez dut topatu gustuko izan ez dudan ezer, ez bada maiz erabiltzen ditudan pakete batzuk orain ez datozela berezko instalazioan eta geroago sartu behar izan dizkiodala, baina ez da ezer larria. Orain arte ez dabilen gauza bakarra VMWare da. Dirudienez, orain arteko bertsioa ez da ondo moldatzen kernel berriarekin eta kontua VMWareren bertsio berriari itxarotea ei da.<\/p>\n<p>Hori kenduta, programa asko aurpegia berrituta datoz eta oso itxura ona daukate. Compiz-fusion ere probatu dut, baina ez naiz holako txotxolokerien oso zalea, gaur-gaurkoz, eta 3Dko efekturik gabe erabiltzen jarraituko dut, frogatzea interesgarria izan bada ere.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 460px;height: 373px\" src=\"http:\/\/polishlinux.org\/reviews\/mandriva_2007_free_xgl\/xgl.png\"><\/p>\n<p>Itxura oso ona daukaten artean dago konexioak kudeatzeko sistema berritua. Orain ez daukat eramangarria esku artean, beraz ezin probatu inguruko wifiak harrapatzen, baina mahaikoan ikusi dudana gustatu egin zait. Eramangarriei begira, eta hori ere egiaztatu ezin dezakedan arren, bateria aurrezteko sistema oso hobetua ei dakar. Ondo etorriko zaigu&#8230;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 460px;height: 411px\" src=\"http:\/\/wiki.mandriva.com\/en\/uploads\/8\/8b\/2008-draknetcenter.png\"><\/p>\n<p>Hasierako menua aldatu egin da, eta kategoriak beste era batean antolatu dira, baina egia esan, niri ez dit batere oztoporik sortu eta oso erreza deritzot estilo berriari.<\/p>\n<p>Oraindik Gilen Ateaken atzaparretatik ihes egiteko beldur bizi direnentzat, berrikuntza interesgarria ikusi dut, aurreko bertsioetan behintzat ageri ez zena: migraziorako tresna bat dakar aginte gunean! Horrek aukera ematen du Windowseko artxibo guztiak zure homera inportatzeko edo Windowsekin konpartitzeko (Windows erabat ezabatzea da onena, baina tira&#8230;).<\/p>\n<p>Eta gehiago ez luzatzeko, agian batzuk poz-pozik utziko dituen berrikuntza jolasei dagokiena da. Ni oraindik ez naiz mundu birtualetik mugitzen hasi, eta hortik eskuz esku dabiltzan dirutzei buruz entzun ostean ez dut uste inoiz mugituko naizenik, baina Second Life-n harrapatuta bazaude, Mandriva 2008.0 honek berez instalatzen dizu mundu birtual famatu hori. Jausi handia, Linuxi jolasteko aukera falta leporatzen diotenei begira.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 460px;height: 346px\" src=\"http:\/\/www.mandriva.com\/files\/imagecache\/640x480\/files\/product\/secondlife4.png\"><\/p>\n<p>Jokoekin jarraituz, oraingoan ere Cedega instala daiteke. Horren bitartez Windowseko joko famatu asko instala ei daitezke Linuxen (World of Warcraft, Battlefield 2142, Civilization IV eta beste aipatzen dira; <a href=\"http:\/\/games.cedega.com\/gamesdb\/\">hemen<\/a> ikus daitezke) baina ez dut horretan denborarik galdu (oraingoz&#8230;).<\/p>\n<p>Zoritxarrez, OpenOffice 2.2.1 guztiz euskaratuta egon arren, oraindik Mandrivara ez da itzulpen hori iritsi. Atzera pausua izan da hori, orain dela bost urteko OpenOffice euskaratuta baitzekarren. Baina hori ere iritsiko da, eta agian egunen batean eginda dauden euskarazko zuzentzaileen paketeak ere distro ofizialetan etorriko dira, berez.<\/p>\n<p>Bestalde, Mandrivak politika aldaketa ere egin du, eta orain bertsio guztiak lor daitezke doan. Haien klubeko kidea egitea doakoa da eta modu horretan distro guztiak jaits daitezke Interneten bidez.<\/p>\n<p>Jendeak Vista atzera eman eta XPra itzuli nahi duen bitartean, egongo da pinguinoon mundura behingoz hurbiltzea eta burua askatzea erabakiko duenik&#8230;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pinguino hau, Bermeoko etxea benetako iglua bilakatzen zaion bitartean, poz-pozik dago Mandrivak atera berri duen azken bertsioarekin. Badakit Ubunturen aldekoak legioa direla, baina ni Mandraken eskutik hasi nintzen Hego Poloko bizimodu berrian eta leiala izan naiz azken 5 urteotan. Ubuntu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/10\/15\/mandriva-2008-0\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[194,178],"class_list":["post-141","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-mandriva","tag-poloan"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/141","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=141"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/141\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=141"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=141"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=141"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}