{"id":139,"date":"2007-11-08T18:37:04","date_gmt":"2007-11-08T18:37:04","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/zein-ederra-iraultza"},"modified":"2007-11-08T18:37:04","modified_gmt":"2007-11-08T18:37:04","slug":"zein-ederra-iraultza-berriz-ere","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/11\/08\/zein-ederra-iraultza-berriz-ere\/","title":{"rendered":"Zein ederra iraultza&#8230; (berriz ere)"},"content":{"rendered":"<p>Badakit gure inguru honetan oso begi onez ikusi ohi direla ezkertiar usaineko iraultza guztiak. Baita horiek gobernutik egiten direnean ere. Hor dugu Chavez, konstituzioa aldatzeko prest bere buruari mugagabeko boterea emateko.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/img.timeinc.net\/time\/daily\/2006\/0605\/chavez0508.jpg\"><\/p>\n<p>Argi dago holako pertsonaiek sinpatia puntu batzuk irabazten dutela Bush bezalakoei adarra jotzen dietenean, eta komunikabide ofizialen bidez jasotzen dugun informazioa badakigu alde baterantz egin ohi duela, ez digula guztia kontatzen.<\/p>\n<p>Horregatik, telebistan unibertsitarioak konstituzio aldaketari aurka egiten ikusten ditugunean, seguru nago baten batek pentsatzen duela: ba, eskuindar atzerakoiak, zer bestela.<br \/>Horregatik, beharbada, gertatzen da holako kasuetan bereziki interesgarria mugimendu anarkisten albisteei ere kasu egitea. Ez dut uste horiek elizaren eta kapitalisten lagun izatearen susmopean daudenik.<\/p>\n<p>Gaur entzun dugu unibertsitarioen manifestazioetan manifestarien aurkako tiroak egon direla, eta zauritutakoak; argi eta garbi adierazi ez arren, tiroen jatorria ofizialisten artean, Chavezen aldekoen artean, alegia, egon dela. Manipulazioa?<br \/>Ez dakit, baina <a href=\"http:\/\/www.cna.contrapoder.org.ve\/\">Venezuelako mugimendu anarkistek<\/a> kontatua (<a href=\"http:\/\/www.alasbarricadas.org\/noticias\/?q=node\/6200\">Alasbarricadas<\/a>-en ere jasoa), zaurituetako bat, hankan tiroa jaso duena, haien kidea da; hots, anarkista iraultzailea. Venezuelako mugimendu anarkistak beldur handia dio Chavezen bideari, Chavezen &#8220;iraultzari&#8221;, ez baitira gutxi kartzeletan errepresio bortitza pairatzen ari direnak. Eta jakina, holakoak ez dira etxean isilik geratzekoak. Gaurkoan, ordea, manifestazioa bukatu denean eta etxerako bidean zihoazela, Chavezen aldekoak ei zeuzkaten, makilak, pistolak eta etxean egindako lehergailuak eskuetan zeuzkatela, eta ez zein politak ziren erakusteko, hain zuzen ere.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 447px;height: 334px\" src=\"http:\/\/media.argentina.indymedia.org\/uploads\/2005\/11\/represion_1.jpg\"><br \/>(Polizia errepresiboak ez ote dauka itxura bera leku guztietan?).<\/p>\n<p>Gorriz aurkezten zaigun guztia ez da, ez, hain polita, odola ere gorria baita, oraingoan bihotzean beltza daraman gazte horrena, esaterako. Zein ederra den iraultza&#8230; telebistan ikusita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badakit gure inguru honetan oso begi onez ikusi ohi direla ezkertiar usaineko iraultza guztiak. Baita horiek gobernutik egiten direnean ere. Hor dugu Chavez, konstituzioa aldatzeko prest bere buruari mugagabeko boterea emateko. Argi dago holako pertsonaiek sinpatia puntu batzuk irabazten dutela &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2007\/11\/08\/zein-ederra-iraultza-berriz-ere\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[208,12],"class_list":["post-139","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-chavez","tag-gandorra"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/139","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=139"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/139\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=139"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=139"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=139"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}