{"id":13,"date":"2012-01-15T15:34:04","date_gmt":"2012-01-15T15:34:04","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/ezker-monarkia-zalea-eta-estatuaren-apologia-kateak-berritzen"},"modified":"2012-01-15T15:34:04","modified_gmt":"2012-01-15T15:34:04","slug":"ezker-monarkia-zalea-eta-estatuaren-apologia-kateak-berritzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/01\/15\/ezker-monarkia-zalea-eta-estatuaren-apologia-kateak-berritzen\/","title":{"rendered":"Ezker monarkia zalea eta Estatuaren apologia (kateak berritzen)"},"content":{"rendered":"<p>\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t-->2012. urtean sartu gara, batzuentzat,<br \/>\nmunduaren bukaeraren urtea. Iragarpen apokaliptikoak alde batera<br \/>\nutzita, ordea, euskaldun eta espainiar batzuentzat atzera begiratzeko<br \/>\nurtea ere bada. Batzuek, mundu ikuskera oso bat betiko lurperatzeko<br \/>\njarritako lehen harriaren bigarren mendeurrena ospatuko dute, eta<br \/>\nherrian zeuden demokraziaren azken apurrak betiko deuseztatuz Estatu<br \/>\nliberal kapitalista modernoaren lehen garaipen ideologikoa laudatu,<br \/>\n1812ko Cadizko konstituzioa, alegia. Besteek, negar egingo diote<br \/>\n1512an galdutako erresuma zaharrari, Nafarroako erresumari. Batzuk<br \/>\nzein besteak bat etorriko dira puntu batean: nazio-estatuaren<br \/>\ngurtzan.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Lehenengoen logika guztiz ulergarria<br \/>\nda, askatasunean sinesten dugunok gogotik borrokatu beharrekoa izan<br \/>\narren. Espainia bakar, handi eta askearen defendatzaile sutsuak dira,<br \/>\neta konstituzio hura haien ideologiaren garaipenaren ikur<br \/>\nnagusietakoa da. Bigarrenen logika, ordea, ulergaitzagoa da, benetan<br \/>\nbitxia. Izan ere, azken boladan gero eta gehiago entzun dira, eta are<br \/>\ngehiago entzungo dira, Nafarroako erresumaren diskurtso apologistak,<br \/>\nnorengandik eta euren burua ezkertiartzat duten zenbait<br \/>\neuskaldunengandik. Neurri batean ulertzen dut, bolada labur batez,<br \/>\naspaldi, neuri ere eragin zidan historiaren irakurketa partzial<br \/>\nhorren lilurak. Bigarren efemeride horri helduko diot testu honetan,<br \/>\nberaz, Nafarroako erresuma nostalgiaz goraipatzen dugunean, zer<br \/>\naldarrikatzen dugun argitzeko. Testu honen neurriak eta asmo xumeak<br \/>\nlaburbildu eta sinpletzea eskatzen didate, eta eztabaidarako eta<br \/>\nideiak gehiago garatzeko heldulekua baino ez du izan nahi.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Nafarroako erresumaren minez bizi<br \/>\ndirenen arabera, hura izan zen euskal Estatua, gure askatasunen<br \/>\noinarri eta egungo Euskal Herriaren independentziaren aldeko argudio<br \/>\nnagusi. Horrela, gogora beste lelo badaezpadako batzuk<br \/>\ndakarzkigutenak irakurriko ditugu han edo hemen, hala nola \u201cEuskal<br \/>\nHerria bat eta bakarra\u201d. Halakoek ezin dute herrien independentzia<br \/>\nEstatu barik aditu, ez zaie buruan sartzen. Euren burua guztiz<br \/>\neuskalduntzat izanda, ez dira ohartzen pentsaera kolonizatuta<br \/>\ndaukatela, mundu ikuskera arrotzek ekarritako moldeak errepikatzea<br \/>\namesten dutela, hain maite dituzten jatorrizko euskal herriak<br \/>\nmespretxatuz.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Berez, bitxia da XXI. mendean bere<br \/>\nburua ezkertiartzat, are marxistatzat daukan inork monarkia baten<br \/>\nalde egitea. Ulertu behar dugu hegoaldean 1512an galdu ei zen<br \/>\nmonarkia gure edo orduko euskaldunen askatasunen euskarria zela?<br \/>\nMonarkiari \u201ceuskal\u201d izenondoa jarrita koroa baleko bihurtzen<br \/>\ndugula? Okerra, ikusiko dugunez, bikoitza da. Alde batetik, koroa,<br \/>\nmonarkia agertze bera, herri askatasunak lurperatzeko lehen harria<br \/>\nizan zen, euskaldunek independentzia edo hautazko interdependentzia<br \/>\ngaltzeko lehen kolpea. Bestetik, ordurako monarkia hark ezer gutxi<br \/>\nzeukan euskaldunetik. Monarkia frantsesa zen eta, neurri handi<br \/>\nbatean, frankoen onerako agintzen zuen, euskaldunen kaltetan.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Zein da Nafarroako erresumaren<br \/>\njatorria? Historiografiari apur bat begiratuta, ikusiko dugu haren<br \/>\nsorlekua Iru\u00f1a dela, garai hartako Pompaelus, eta hala,<br \/>\nhastapenetan, Pompaelo, Pamplona edo Iru\u00f1eko erresuma esango diote.<br \/>\nOrduko Iru\u00f1eak zerikusi gutxi zeukan euskaldunen askatasunekin,<br \/>\nohiturekin eta kulturarekin. Erromatarrek sortu edo birsortutako<br \/>\nhiria izanda, haien legeen eta ikusmoldeen arabera antolatutako hiria<br \/>\nzen. Frankoek ere euren nortasuna emango zioten, baita bisigodoek<br \/>\nere. Eta kultura horien gizarte antolamendu hierarkiko eta klasistari<br \/>\neta izaera militarrari zor zion haien klase banaketak bultzatutako<br \/>\noligarkia militar bat bertan errotzea. Lehen erregetzat dugunak,<br \/>\nEneko Aritzak, Banu Qasitarren bultzadari esker eratu zuen bere<br \/>\nerresuma, karolingiarrei aurre egiteko. Banu Qasitarrak musulman<br \/>\nbihurtutakoak ziren, jatorriz beharbada erromatar-hispanoak,<br \/>\nbeharbada bisigodoak. Euskaldunak, ez dirudi.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Edozelan ere, zer ekarri zien erresumak<br \/>\nmendi eta haranetan aske bizi ziren euskaldunei? Errege baten mendeko<br \/>\nbihurtzea, horrek dauzkan ondorio guztiekin. Aurrerantzean, herri<br \/>\ndemokrazia, udaletako herri-batzarretan gauzatzen zena, etengabeko<br \/>\ntentsioan egongo zen beti Erregearen botere nahiarekin, herriaren<br \/>\nindependentzia atzera eginez, urtetik urtera. Inposaketa horrek<br \/>\nargudio nagusia izango zuen: indar militarra.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Ordura arte euskaldunen artean<br \/>\nhorizontalak ziren harremanak bertikaltzen joan ziren, eta monarkia<br \/>\nizan zen bidea kristautasuna ere erlijio ofizial bihurtzeko,<br \/>\nlehenagoko mundu ikuskera paganoa, jatorrizkoa, legez kanpo jarrita.<br \/>\nBaita latina eta hizkuntza erromantzeak nobleen artean ofizial<br \/>\nbihurtu zituen erakundea ere.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Euskal Herriak Estatu bihurtzea<br \/>\nkalterako baino ez zen izan euskaldunentzat. Herri demokrazia<br \/>\n(errepikakorra da, baina gaur egun, demokrazia hitza hain ustelduta<br \/>\ndagoenean, behar ez liratekeen adjektiboak jarri behar dizkiogu,<br \/>\negungo diktadura partitokratikoetatik bereizteko) etengabeko<br \/>\nmehatxupean geldituko zen, gero eta gehiago, herriak berak bere<br \/>\nburuari emandako gobernu sistema barik, Erregeak (edo Jaunak),<br \/>\n\u201ceskuzabaltasunez\u201d, emandako pribilegio edo oparitzat hartuta.<br \/>\nBatzar Nagusiak eurak, maiz erabiliko ziren oligarkien interesen alde<br \/>\neta herrien aurka. Adibide argia da, garai batean, Bizkaiko Batzar<br \/>\nNagusien legeak haietan ordezkaritza izateko herriek gazteleraz<br \/>\nzekien norbait bidaltzera derrigortzea. Horrela, erdaldunik ez<br \/>\nzeukaten herri asko ahotsik gabe gelditu ziren luzaroan, lege hori<br \/>\natzera botatzea lortu zen arte. Ez da kasualitatea foru zaharrak eta<br \/>\nberriak hain berandu eta erromantzez idatziak izatea. Ordurako,<br \/>\nbazegoen tokian tokiko elite bate herriaren nahia bere interesen<br \/>\narabera berrinterpretatu eta interpretazio hori idatziz jasotzeko.<br \/>\nEuskaldunek idatzizkoari (kontratuak, legeak zein literatura izan)<br \/>\nzioten mesfidantza oso osasungarria eta zuhurra zen, bai horixe.<br \/>\nBestalde, gaur egungo lurralde erakundeei Batzar Nagusiak esateak<br \/>\ntxantxa iluna dirudi. Garai batekoek gorde zuten sen demokratiko<br \/>\napurretik izena baino ez dute gorde, haiek ere alderdi interesen<br \/>\naldeko borrokarako esparru bihurtuz, haiek ere frantses iraultzak<br \/>\nezarritako diktadura parlamentarioaren kopia hutsa.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Edozein ikuspegitatik begiratuta,<br \/>\nEstatu egiturak sortzea izan zen herrien independentzia murrizteko<br \/>\nlehen kolpea, eta erresumak eta jaurerriak, egitura hierarkiko eta<br \/>\nzentralizatzaileak sortzea hartu behar genuke euskaldunen<br \/>\nindependentzia galeraren abiapuntu, 1512a baino askoz lehenago.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Bestetik, bertsio ofizialak diosku<br \/>\nNafarroako erresumak galtzea euskal Estatua galtzea ekarri zuela<br \/>\nbaina, benetan zen euskal Estatua 1512an \u201cgaldu\u201d zena?<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Ordurako, Bizkaiko oligarkiak aspaldi<br \/>\nzuen erabakia euren Jauna Gaztelako errege bihurtzea, ezkontza<br \/>\nbitartez. Gipuzkoa eta Arabako gehiena ere Gaztelaren eskuetan<br \/>\nzegoen, lurralde bakoitzeko Estatu buruzagiek erabakita edo okupazio<br \/>\nmilitarraren bidez. Ordurako, foruak errespetatzearen truke,<br \/>\nLapurdiko erakundeek ere Frantzia osatzea erabakia zuten, eta Baiona<br \/>\nmilitarki konkistatua zen. Zuberoa ere militarki okupatua zen. Eta<br \/>\ngeratzen zen Nafarroako erresuma horretan nork agintzen zuen?<br \/>\nAspaldi, Ximena dinastiaren azkena hil ondoren, Frantziatik ekarria<br \/>\nizan zen monarkia berria, Xanpaina familiakoa. Hori XIII. mendean<br \/>\ngertatu zen. Alegia, XIII. mendetik, Nafarroako erresuma frantses<br \/>\ndinastia biren eskuetan egon zen, Xanpaina familiarenean hasieran,<br \/>\nFoix familiarenean gero, tarte labur batez, Frantziako eta Gaztelako<br \/>\nerregeen artean partekatuta egonda. Hori zen euskal Estatua? Izan<br \/>\nere, 1512ko konkistaren ostean euskal Estatu \u201caskearekin\u201d zer<br \/>\ngertatu zen ikustea baino ez daukagu, monarkiak zer ekarri zuen argi<br \/>\nikusteko: 1589an, konkista ospetsuaren 77 urte ondoren, Nafarroako<br \/>\nerregeak Frantziako errege bihurtzea onartu zuen, ezkontza bitartez,<br \/>\nhorretarako katoliko bihurtuz, eta hurrengo mendean haren ondorengoak<br \/>\nkoroa biak bat egitea erabaki. Beharbada, Gaztelak Nafarroa<br \/>\nkonkistatu ez balu, egun frantsesak lirateke nafar guztiak, \u201ceuren\u201d<br \/>\nerregeari esker. Eta ez da harritzekoa, \u201cnafar\u201d errege horien<br \/>\njatorriari erreparatuta. Azken finean, frantses jatorrikoak ziren,<br \/>\nezta?<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Bestetik, gogoratu behar da erresumaren<br \/>\n\u201cgalera\u201d Nafarroako monarkiaren abarotan loditutako handikien<br \/>\narteko norgehiagokak bultzatu edo erraztu zuela, neurri handi batean.<br \/>\nHerrien interesekin zerikusirik ez zeukaten agramondarren eta<br \/>\nbeamondarren arteko liskarrek zabaldu zizkioten ateak konkistari.<br \/>\nEuskal Estatuan, Euskal monarkian, boterea eskuratzeko lehiak,<br \/>\nazpijokoak eta ustelkeriak beste edozein monarkia zein Estatutan<br \/>\nzeuden eta dauden berberak ziren. Eusko labelak ez zituen ez<br \/>\nherrikoiago, ez duinago, ez zintzoago, ez demokratikoago, ez<br \/>\neskuzabalago bihurtu.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Eta hainbat ezkertiar historia horri<br \/>\nbegira jartzen dira euskal Estatua aldarrikatzeko, monarkia bat<br \/>\ngoraipatzeko. Haiek ere, handikien, oligarkien, tiranoen erabakiei<br \/>\nbegira jartzen dira, haien arabera irakurtzen dute herrien historia.<br \/>\nHorrek azaltzen du kanpotik ekarritako beste diktadura mota bat ere,<br \/>\nalderdi politikoen eta legebiltzarren bidezkoa, ontzat ematea.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Euskal Herriek, ordea, beste historia<br \/>\nbati begiratu behar liokete, jauntxoek, eliteek, apaizek, nobleek eta<br \/>\nburgesek idatzi nahi izan ez duten historiari, ahal izan duten<br \/>\nneurrian ezabatu eta ahaztarazi nahi izan duten behekoen historiari.<br \/>\nHerrien historiari, alegia, herri horietan, sarean, borondatez eta<br \/>\nhorizontalki antolatutako herri burujabeetan baino ez dagoelako<br \/>\nbenetako independentzia baterako edo, zehatzagoak izateko, hautazko<br \/>\ninterdependentzia baterako giltza. Estatu guztiek, frantses,<br \/>\ngaztelar, espainol zein euskal estatu izan, herrien askatasuna,<br \/>\nautoantolakuntza, auzolana eta jabetza komunala suntsitzeko baino ez<br \/>\ndute lan egin, euren sorreratik beretik. Monarkia zale berriek,<br \/>\nEstatu apologista berriek, ezkertiar izatea zer den aztertu behar<br \/>\nlukete. Pentsatu behar lukete, euskal Estatua aldarrikatzen dutenean, Estatuak dakarren guztia, hots, euskal armada, euskal atzerritartasun legeak, euskal polizia, euskal kartzelak, euskal errepresioa, euskal kapitalismoa&#8230; ere eskatzen dituzten. Tirania monarkiko bat zuritzeko prest daudela ikusita, beldur naiz benetan hori dena zuritzeko prest ez ote dauden, aurretik &#8220;euskal&#8221; ipinita autoritarismoa ere eder eta desiragarri bihurtuta.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Aurtengo mendeurrenetan zerbait<br \/>\naldarrikatu behar badugu, Estatu ororen desagerpena eta herrien<br \/>\nburujabetasuna aldarrika ditzagun, eta bidea egin Euskal Herriek<br \/>\nbanakako zein taldeko askatasuna eskura dezaten. Izenda ditzagun<br \/>\nEstatuak, monarkiak eta konstituzioak oro herrien etsai, herrien<br \/>\nazpiratzaile. Udalbiltza, esaterako, eredu interesgarria izan<br \/>\nzitekeen, alderdi interesetatik kanpo antolatutako benetako<br \/>\nherri-batzarren koordinazio erakundea izan balitz, demokrazia<br \/>\nzuzenaren isla, burujabetza de facto baten bidean, baina tamalez,<br \/>\nhorretatik oso urrun geratu zen, botere borrokaren baitako beste<br \/>\neszenatoki bat bihurtuz. Behetik gorako ereduen lurperatzaile izan<br \/>\ndiren goitik beherako sistemak aldarrikatzeak ez dio askatasunari<br \/>\nmesede handirik egingo.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Libertariook erantzukizun historikoa<br \/>\ndugu, Estatu ororen aurrean, benetako herrigintza bultzatzeko, eta<br \/>\nurte egokian gaude horretan buru-belarri jarduteko. Jose Mari<br \/>\nEsparzak bere liburuan erakutsi digunez, historian Euskal Herriak<br \/>\njaso dituzten hainbat mapa egon dira, hainbat politika eta<br \/>\nadministrazio ikuspegi eta interes jaso dituztenak. Bada garaia<br \/>\ngoikoen eta garaileen erabakietatik harago, euskal herriek, euskal<br \/>\nherritarrek, egun gure herrietan bizi diren biztanle guztiek<br \/>\nborondatez, burujabetasunez, askatasunez, behetik eratutako mapa<br \/>\nmarraztu dezaten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2012. urtean sartu gara, batzuentzat, munduaren bukaeraren urtea. Iragarpen apokaliptikoak alde batera utzita, ordea, euskaldun eta espainiar batzuentzat atzera begiratzeko urtea ere bada. Batzuek, mundu ikuskera oso bat betiko lurperatzeko jarritako lehen harriaren bigarren mendeurrena ospatuko dute, eta herrian zeuden &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/01\/15\/ezker-monarkia-zalea-eta-estatuaren-apologia-kateak-berritzen\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,22,6,12,9,33,14],"class_list":["post-13","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-estatua","tag-euskal","tag-gandorra","tag-herria","tag-monarkia","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}