{"id":12,"date":"2012-01-21T13:46:08","date_gmt":"2012-01-21T13:46:08","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/urtebetez-amets-libertarioak-saretzen"},"modified":"2012-01-21T13:46:08","modified_gmt":"2012-01-21T13:46:08","slug":"urtebetez-amets-libertarioak-saretzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/01\/21\/urtebetez-amets-libertarioak-saretzen\/","title":{"rendered":"Urtebetez amets libertarioak saretzen"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2012\/01\/logoehkl_2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-778\" title=\"logoEHKL_2\" src=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2012\/01\/logoehkl_2.jpg?w=450&amp;h=196\" alt=\"\" height=\"196\" width=\"450\"><\/a><\/p>\n<p>Laster, otsailaren 19an, urtebete izango da askok nahi baina gutxik<br \/>\nespero genuenaren hazia erein genuenetik. Zarautzen gertatu zen,<br \/>\nPutzuzulo Gaztetxean. Zerbait sumatzen zen giroan, urrats bat aurrera<br \/>\negiteko, indarrak batzeko, elkar ezagutzeko gogoa. Segurutik, han bildu<br \/>\nginenon artean nork bere bidea egingo zuen lehenago han agertzeko. Nire<br \/>\naldetik, gogoan ditut aurreko udazkenean Gernikako Gaztetxean antolatu<br \/>\nziren jardunaldiak, anarkismoa eta nazio askapena gai hartuta. Harrituta<br \/>\n geratu nintzen Gernikaraino Euskal Herrietako hainbat lekutatik<br \/>\netorritako jende aniztasun hura ikusita. Poz berezia eragin zidan<br \/>\nNafarroatik gurekin bat egiteko ahalegina egin zuten lagun berrien<br \/>\nagerpenak. Segurutik, gutako batzuentzat elkarren berri izateko lehen<br \/>\naukera izan zen. Halaber, Zarautzen, Putzuzulo Gaztetxean bertan, handik<br \/>\n aste batzuetara bertako CNTk, bere mendeurrenaren karietara, oker ez<br \/>\nbanago, gai berberaren gainean antolatu zuen solasaldia dut gogoan. Hura<br \/>\n izan nuen hango jende jatorra ezagutzeko lehen aukera, iluntze bizi eta<br \/>\n aberasgarria emanda. Horregatik, han ezagututako lagun batek Euskal<br \/>\nHerrietako libertarioen arteko batzarra egiteko deia zabaldu zigunean,<br \/>\nez nuen zalantzarik egin deialdia zabaltzeko eta hara bertaratzeko.<br \/>\nBusturialdeko lagun on batekin joan nintzen eta handik zerk irtengo zuen<br \/>\n ez bagenekien ere, sentipen berezia generoan, zirrara moduko bat. Egun<br \/>\nhartan bizitakoak, ordea, gure itxaropenik baikorrenak gainditu<br \/>\nzituelakoan nago. Bai nireak, behintzat.<\/p>\n<p>2011ko otsailaren 19 hartan laster EHKL (<a href=\"https:\/\/n-1.cc\/pg\/groups\/625419\/euskal-herrietako-libertarioak-ehkl\/\" target=\"_blank\">Euskal Herrietako Koordinakunde Libertarioa<\/a> edo <a href=\"http:\/\/ehlibertarioak.wordpress.com\/\" target=\"_blank\">Euskal HerrietaKo Libertarioak<\/a>)<br \/>\n izango zena jaiotzen hasi zen. Batzar luzea izan zen, ideia, kezka,<br \/>\nzalantza eta itxaropen asko jarri ziren mahai gainean. Zoruaren gainean<br \/>\nesan beharko, Gaztetxeko areto nagusian zelanbaiteko borobil handia<br \/>\nosatuta jardun baikegunen, jesarrita batzuk, zutunik besteak. Gehienok<br \/>\nelkarren ezezagunak ginen, baina aurpegi ezagunak ere bazeuden, batzuk<br \/>\nberriki ezagutuak, besteren bat aspaldikoa baina inondik inora han<br \/>\naurkitzea espero ez nuena. Batzarrak ohiko Estatu muga administratiboak<br \/>\nurratu zituen, zorionez. Iparraldetik hegoaldera, Euskal Herrietako<br \/>\ninguru gehienetako jendea agertu zen. Euskal Herrietan bizi diren beste<br \/>\nzenbait tokitakoak ere bai. Beraz, lehen zeregina elkarren berri izatea<br \/>\nzen, gure arteko hastapeneko konfiantza zubiak eraikitzen hasi. Ez<br \/>\ngeneukan argi zertarako batu ginen, seguruenik, nork bere itxaropenak,<br \/>\nusteak, aurreiritziak, beldurrak, asmoak\u2026 izango zituen. Baina hala ere,<br \/>\n behin-behineko elkartze hartatik asmo komun batzuk zirriborratu ziren:<br \/>\nelkar ezagutzeko gogoa zegoen, bakoitzak egiten zuena partekatzeko,<br \/>\nsakabanatuta ikusten ziren ekimenak batu, koordinatu edo, gutxienez,<br \/>\nelkarren berri izateko, ideia libertarioei Euskal Herrietan leku duina<br \/>\nemateko, gizartean parte hartze handiagoa izateko\u2026 Handik, hurrengo<br \/>\nbatzar baterako deialdia atera zen. Ez zen gutxi. Hasitakoa ukiezina<br \/>\nzen, lanbrotsua, baina aurrera jarraitzeko, bidea elkarrekin egiten<br \/>\nhasteko gogoa ez zen falta. Hori zen gure ondarerik preziatuena.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2012\/01\/ehkl-iniciales-mas-grandes.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft  wp-image-779\" title=\"EHKL iniciales mas grandes\" src=\"http:\/\/gorribeltzean.files.wordpress.com\/2012\/01\/ehkl-iniciales-mas-grandes.jpg?w=207&amp;h=257\" alt=\"\" height=\"306\" width=\"247\"><\/a><\/p>\n<p>Esan<br \/>\n dudanez, laster joango da lehen urtea hasierako batzar hura egin<br \/>\ngenuenetik. Eman ditugun urratsak ez dira gutxi, onerako zein<br \/>\ntxarrerako. Denbora honetan aukera izan dugu gure arteko loturak<br \/>\nestutzeko, konfiantza sendotzeko, adiskidetasuna lantzeko. Asmoa ez da<br \/>\ninoiz izan inork egiten duen ezeri amore ematea, nork egiten duenari<br \/>\nhedapen handiagoa eman eta, ahal den kontuetan, indarrak batu eta ekimen<br \/>\n bateratuak bultzatzea baino. Gogoan dauzkat hasiera batean utopikoak<br \/>\nziruditen Euskal Herrietako I. kanpaldi eta jardunaldi libertarioak,<br \/>\nudako azken txanpan, Otxandio eta Olaeta artean. Niretzat bereziki<br \/>\nhunkigarria izan zen, kanpaldia burutu ziren lurrak atontzeko lanetan,<br \/>\nanarkisten artean eta euskaraz jardutea. Ederra jardunaldiek iraun zuten<br \/>\n lau egunetan, egunero, ehun lagunetik gora ikustea han, egitarau<br \/>\ninteresgarriaren inguruan. Gure gabezia batzuk ere agerian geratu ziren,<br \/>\n baina hura dena zein azkar eta zein baliabide urrirekin prestatu genuen<br \/>\n ikusita, arrakasta itzela. Gogoan dut abstentzio aktiboaren aldeko<br \/>\nkanpaina, hura amaitzeko Bilbon egin genuen manifa\u2026&nbsp; Gogoan ditut bidean<br \/>\n aurkitu ditugun zailtasunak ere, astiro doazen ekimenak, ez atzera ez<br \/>\naurrera ibili garen asmoak\u2026 Gure ahultasun nagusia: zereginak inorengan<br \/>\neskuordetzeko joera, antolakuntzan ardurak hartzeko zailtasunak. Ez da<br \/>\narraroa. Sakabanatuta geunden eta sakabanaketa horri gutxieneko batasuna<br \/>\n ematea ez da egun batetik bestera lortzen den paseotxoa. Hor dago, gure<br \/>\n lotsen artean, Nizako 3en aldeko elkartasuna koordinatu eta<br \/>\nikusarazteko ahalegin huts egina, esaterako.<\/p>\n<p>Baina okerrek alde ona daukate: zuzentzeko eta hobetzeko parada.<br \/>\nBadakigu, jakin, Euskal Herrietan dauden libertario guztiek ez dutela<br \/>\ngure ahalegin honetan parte hartu. Horrek ere pozerako behar luke,<br \/>\noraindik norbanako eta talde asko daudelako hor kanpoan, lanean, zein<br \/>\nbere logikatik eta interesen alde, eta hori ere potentziala delako,<br \/>\netorkizunari begira.<\/p>\n<p>Joan den urteak ideia libertarioen gaurkotasuna ere erakutsi digu.<br \/>\nSortu eta sortzen dituen mesfidantza ulergarriak gorabehera, ezin uka<br \/>\nM-15 mugimenduak asko zor diela bide eta praktika libertarioei. Egiazko<br \/>\ndenborako laborategia izan da, neurri handi batean, bere alde on eta<br \/>\ntxarrekin. EHKLn ere tokia egin diogu gure hausnarketa eta eztabaidetan,<br \/>\n eta gutako batzuk bertan egon gara. Munduan sistemarekin gatazkan<br \/>\ndauden giza taldeak gero eta ugariagoak dira, eta haietan ekintzaile eta<br \/>\n pentsalari anarkistak ez dira falta. Batzuetan, eta agian modu<br \/>\nzuhurrena izan daiteke, gehiegi agertu barik, lelo eta ikur<br \/>\nidentifikagarri barik, herritarrak herritarren artean. Euskal Herrietan<br \/>\nbertan une historikoa bizitzeko sentipena oso zabalduta dago, sistema<br \/>\naldatzeko gogoa ere bai. Halako prozesuetan, aukerak beste dira<br \/>\narriskuak, eta libertariook kateei eusten dien esku aldaketa hutsak ez<br \/>\ngertatzeko lan egin behar dugu. Estatua eta kapitalismoa maila berean<br \/>\nsalatzea dagokigu, batzuek, ondo dakigunez, oker guztien sorburua<br \/>\nbigarrenean jarriko dutelako, lehenengoan salbazio taula irudikatzen<br \/>\nduten bitartean. Euskal Herriek Estaturik gabeko proiektua(k) behar<br \/>\nd(it)u(z)te, gure herriak oinarritik, bitartekari barik saretzeko<br \/>\nproposamena(k), ekonomia eta politika herriaren eskuetan jartzeko,<br \/>\nordezkeriatik erantzukizunera itzultzeko. Zorionez, halakoak ere ez dira<br \/>\n falta, interesgarrienetako bat, zalantza barik, <a href=\"http:\/\/www.auzolan.info\/\" target=\"_blank\">Auzolan<\/a><br \/>\n ekimena. Asmatu beharko dugu haietan adimenez parte hartzen. Aurten<br \/>\nbatzuek Nafarroako erresumaren konkistari eman nahi dioten irakurketaren<br \/>\n aurrean zeresan handia daukagu. Poztekoa da Iparraldean balizko euskal<br \/>\nEstatuaz egiten ari diren lana. Poztekoa EHKL osoak horren inguruan<br \/>\nekimenak antolatzeari eman dion garrantzia.<\/p>\n<p>Zailena, elkarrekin koordinatzeko erabakia hartzea, egin ostean,<br \/>\nerronkak ez dira falta. Estatuaren eta kapitalaren erasoak egunetik<br \/>\negunera indartzen doaz. Iraultza agian ez da, batzuek aldarrikatzen<br \/>\ndutenez, su festa erraldoi bat, baina borrokari alaitasun dosia ere<br \/>\njarri behar diogu. Balizko garaipenak baino gehiago, bidezko mundu aske<br \/>\nbaten alde borrokatzen garela jakiteak hauspotu behar gaitu. Urte<br \/>\nhonetan egin dugunaz jabetzeko hausnarketa egin beharko dugu, are<br \/>\ngehiago aurrerantzean dauzkagun erronkei aurre egiteko bideak<br \/>\npentsatzeko. Oraindik gure artera hurreratu ez diren libertarioengana<br \/>\niristen ere asmatu beharko dugu, tokiko ekimenei duten garrantzi osoa<br \/>\naitortuta, horiek denak saretzearen garrantzia eta edertasuna helaraziz,<br \/>\n agian. Zer ospatu era badaukagu. Ospa dezagun merezi duen moduan,<br \/>\naurrera jarraitzeko indarrak biltzeko!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laster, otsailaren 19an, urtebete izango da askok nahi baina gutxik espero genuenaren hazia erein genuenetik. Zarautzen gertatu zen, Putzuzulo Gaztetxean. Zerbait sumatzen zen giroan, urrats bat aurrera egiteko, indarrak batzeko, elkar ezagutzeko gogoa. Segurutik, han bildu ginenon artean nork bere &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/01\/21\/urtebetez-amets-libertarioak-saretzen\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,32,6,12,9],"class_list":["post-12","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-ehkl","tag-euskal","tag-gandorra","tag-herria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=12"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/12\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=12"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=12"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=12"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}