{"id":10,"date":"2012-03-17T20:13:41","date_gmt":"2012-03-17T20:13:41","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/asel\/neo-matxismoei-buruz-1"},"modified":"2012-03-17T20:13:41","modified_gmt":"2012-03-17T20:13:41","slug":"neo-matxismoei-buruz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/03\/17\/neo-matxismoei-buruz\/","title":{"rendered":"Neo-matxismoei buruz"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align:left\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"emakume-gizon\" src=\"http:\/\/colekcolek.com\/wp-content\/uploads\/2012\/02\/women-man.jpg\" alt=\"\" height=\"217\" width=\"218\"><\/p>\n<p style=\"text-align:left\">Azken<br \/>\n egunotan feminismoei eta matxismoei buruz ditudan ideien gainean<br \/>\nhausnarrarazi didaten zenbait testu irakurri ditut. Azkena, <a href=\"http:\/\/www.alasbarricadas.org\/\" target=\"_blank\">alasbarricadas<\/a>-en<br \/>\n gustura irakurri ohi dudan Acratosaurioarena izan da, Esperanza<br \/>\nAguirreren hitz batzuen harira. Oraingoan, ordea, ezarritako diskurtso<br \/>\npolitikoki zuzenetik aldentzen ez dela begitandu zait, testuaren eta<br \/>\nideien kalterako.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Irakurritako<br \/>\n testu horiek -besteak beste, Prado Estebanen \u201cPensar la mujer desde el<br \/>\n15-M\u201d eta \u201cUna nueva reflexi\u00f3n a 15 de octubre\u201d eta aipatu<br \/>\nAcratosaurioaren <a href=\"http:\/\/www.alasbarricadas.org\/noticias\/node\/19960\" target=\"_blank\">\u201c\u00bfExiste la violencia estructural contra las mujeres?\u201d<\/a>&#8211;<br \/>\n feminismo eta matxismo kontzeptuei zenbait buelta emanarazi didate.<br \/>\nGaia oso sentikorra da eta interpretazio okerretarako bidea eman dezake;<br \/>\n horregatik, ahalegin handia egingo dut hemen zirriborratuko ditudan<br \/>\nideiak matxismoa elikatzeko biderik eman ez dezaten. Bestalde, aurreratu<br \/>\n behar dut, gai guztietan bezala, hemengo hausnarketak ez direla<br \/>\nziurtasunak, etengabe birpentsatzera zabalik daudela eta behin-behineko<br \/>\nondorioak baino ez direla.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Hasi<br \/>\n baino lehen, gizonen eta emakumeen balioez hitz egiten dudanean, argitu<br \/>\n nahi dut, txarto uler ez dadin, kultura judeo-kristau-islamdar<br \/>\npatriarkaleko -eta seguruenik gutxiago ezagutzen ditudan munduko<br \/>\nbestelako kultura patriarkaletako- gutxiengoek, historikoki boterea izan<br \/>\n dutenek -gizonak haietako gehienak, baina ez denak- gizonentzat eta<br \/>\nemakumeentzat finkatu dituzten paradigmez ari naizela, ondo baitakit<br \/>\nhistorian egon diren eta orain diren emakume eta gizon gehienek eredu<br \/>\nhorietatik norabide batean edo bestean aldentzen diren hamaika balio<br \/>\neskala, gustu, joera eta nortasun izan dituztela eta dauzkatela.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Politikoki<br \/>\n zuzenak izan beharrak feminismoak dioen oro ontzat hartu eta zalantzan<br \/>\nez jartzera bultzatu gaitu askotan, haren ideia nagusien atzean<br \/>\nezkutatzen den errealitatearen irakurketa ofizialaz besteko<br \/>\ninterpretazioak baztertuta. Askotan, emakumeak baino gehiago, gizonok<br \/>\nbultzatu ere, feminismo ofizialarekin aurkitu ditudan kritikoenak<br \/>\nemakumeak eurak baitira, maiz diskurtso horrek emetasuna bizitzeko duten<br \/>\n modua ukatzen diela sentitzen dutelako. Hori dela-eta, ematen du<br \/>\nmomentu batean denak bihurtu garela, ezpainetatik kanpora, feminista,<br \/>\nzalantzan jartzerik ez dagoen ideologia nagusia balitz bezala. Baina<br \/>\nfeminismo ofizial horrek bultzatzen duen gizarte eredua sakonago<br \/>\naztertuta, hasi naiz pentsatzen erabateko matxismoaren garaipen<br \/>\natzeraezina ez ote dagoen haren baitan. Askok feminismoa matxismoaren<br \/>\nifrentzutzat hartzen dute, baina nago matxismo beraren jantzitik<br \/>\nmodernoena ez ote den, sarri. Neo-matxismoa, azken finean. Adierazpen<br \/>\narriskutsua da eta horregatik kontu handiz azaltzen ahaleginduko naiz.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Hasteko,<br \/>\n ikusi behar dugu feminismoa, ideologia moduan, zer testuinguru<br \/>\nhistorikotan eta nork bultzatuta sortu zen eta, horri lotuta, zein ziren<br \/>\n aldarrikapen nagusiak, harrezkero, gure egunotaraino aldarrikapen<br \/>\nnagusi horietan sakondu eta ildo beretik jarraitu baino ez baita egin,<br \/>\noro har. Feminismo mota asko egon daitezkeela jakinik -eta haien artean<br \/>\nfeminismo ofizialarekin guztiz kritikoak direnak, are erabat arbuiatzen<br \/>\ndutenak edo, &#8220;ismo&#8221; horri hartzen dioten usainagatik, feminismo<br \/>\ndeitzeari ere uko egiten diotenak ere badaude-, batez ere adar<br \/>\nofizialari, mendebaldeko Estatu kapitalistek bultzatzen dutenari helduko<br \/>\n diot.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Ez<br \/>\n naiz aditua, baina historiografiari kasu eginez gero, feminismoa,<br \/>\nmugimendu gisa, XIX. mendearen amai aldera sortu zen, aldarrikapen<br \/>\nnagusia emakumearentzako boto eskubidea zelarik. Haren bultzatzaileak,<br \/>\noker ez banago, klase ertaineko emakume burgesak ziren. Harekin batera,<br \/>\naldarrikapen historiko nagusiak ardatz ekonomikoei lotuta egon dira: lan<br \/>\n egiteko (soldatapeko izateko) aukera berdintasuna, soldata<br \/>\nberdintasuna, ikasteko -langile izateko prestatzeko- aukera<br \/>\nberdintasuna, enpresetan goi karguak betetzeko berdintasuna&#8230;<br \/>\nPolitikari edo, zehazkiago, botereari lotutakoak ere etorri dira, eta<br \/>\nhorren gailurra zenbait erakundetan ezarri diren \u201cparekotasun\u201d legeak<br \/>\neta kupoak dira. Halaber, jakina, Estatuaren egitura guztietan<br \/>\nberdintasunez egoteko aldarria ere egon da; besteak beste, epaile,<br \/>\npolizia, soldadu&#8230; izateko aukera berdintasuna. Bestetik,<br \/>\nsexualtasunari, gorputzari eta genero rolei lotutako aldarriak ere<br \/>\nagertu dira. Horiei dagokienez, nagusienak abortu eskubidearen -edo ama<br \/>\nizan ala ez izan hautatzearen- aldeko aldarria -askotan zio ekonomikoen<br \/>\narabera erabakitzen dena-, eta sexu indarkeriaren aurkako borroka<br \/>\nlirateke. Horiekin guztiekin batera, aldarrikapen txikiagoak ere egon<br \/>\ndira -hauek ere ekonomikoak, batik bat-, hala nola Estatuak emakumeen<br \/>\netxeko lanak ordaintzekoa edo prostituzioa legeztatzekoa.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Lehen<br \/>\n begiratuan, zentzuzkoak ematen dute guztiek eta daukagun gizarte eredu<br \/>\nhau ontzat ematen badugu, bitan pentsatu barik haien alde egiteko<br \/>\nmodukoak. Baina zentzuzkoak, zer begirada edo balio eskalaren arabera?<br \/>\nIkus dezagun zein izan diren gizonezkoei eta emakumezkoei historikoki<br \/>\ngoitik eman zaizkigun eginkizunak eta balioak eta argiago ulertuko dugu.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Horretarako,<br \/>\n gizarte eredu bat hartuko dut, kultura eredu nagusi eta menderatzaileak<br \/>\n izan duen ehiztarien sistema patriarkala. Izan ere, gizarte guztiek ez<br \/>\ndituzte balio eskala berberak, mundu ikuspegi berberak eta eginkizun<br \/>\nbanaketa berberak izan, ezagutarazi dizkiguten nagusiak egiturazko<br \/>\nmatxismoan edo patriarkatuan bat etorri badira ere.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Gizarte<br \/>\n patriarkalean, ontasunaren eredua gizona izan da. Hura da izaki<br \/>\nbukatua, buruzagia, legea, benetako gizakia. Haren balio nagusiak<br \/>\nehizatzeko eta besteak menderatzeko indarra eta gaitasuna izan dira.<br \/>\nGizonak ezin da umeez erditu eta, beraz, gaitasun hori gutxiesgarria da,<br \/>\n amatasuna gizonezkoen eginkizunak betetzeko oztopo baino ez, beste<br \/>\nizaki ahul horren, sasi-gizakia den emakumearen, zama gogaikarria -are<br \/>\ngogaikarriagoa &#8220;zikin&#8221; edo &#8220;kutsatu&#8221; bihurtzen dituen hilekoa, batez ere<br \/>\n sexu harremanetarako oztopo sentitzen denean-. Alabak izatea, gainera,<br \/>\nlotsagarria da, emakumeen dohain bakarra gizonezko oinordekoak ematea<br \/>\nbaita -Biblia irakurtzea baino ez dago, ikusteko patriarken semeen<br \/>\nzerrendak baino ez direla aipatzen-. Beraz, emetasunari lotutako<br \/>\nezaugarriak gutxietsiak izan dira historikoki, eta gizontasunari<br \/>\nlegozkiokeenak goretsi. Maitasuna, besteekiko ardura, elkar-laguntza,<br \/>\nerrukia, ahulekiko ardura, etxea, familia&#8230; traba dira gizonentzat.<br \/>\nBeraz, haiek denak emakumeei dagozkie -eta halako joerak dauzkaten<br \/>\ngizonak baztergarriak, maritxuak, ahulak haiek ere, azken finean,<br \/>\nemakumeak bezalakoak direlako-. Horiek denak, noski, paradigmatzat<br \/>\nhartuta; horregatik, gorriak eta bi ikusiko zituzten bestelako<br \/>\nezaugarriak zeuzkaten gizonek eta emakumeek euren burua zen bezala<br \/>\nonartzeko eta besteen aurrean agertzeko. Hori horrela izan dadin<br \/>\nziurtatzeko, erlijioak jantzi morala eman dio emakumeen &#8220;betebeharrari&#8221;.<br \/>\n Familia jainkoaren nahia da, eta emakume ororen derrigorrezko desira<br \/>\n-eta patua- ama izatea. Emakumea ahula izatea merezi duen zigorra da,<br \/>\ngizona bezain duina ez delako; azken finean, bekatuaren iturria<br \/>\n-desiraren objektu debekatua- da emakumea.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Gizonari<br \/>\n egotzitako balio eskala hori ideologia liberalak eta hark asmatutako<br \/>\nkapitalismoak eta Estatuak eraman dute gorenera, antiklerikalismo<br \/>\nerabilgarriz mozorrotuta maiz. Kasu honetan, gizarte patriarkalaren<br \/>\nbalioak batez ere ekonomiaren eta boterearen -politikaren- ikuspegi bat<br \/>\nezartzeko erabili dira. Balio gorena besteak menderatzea izanda,<br \/>\nekonomian ere kapitalista baten (eta Estatuaren) balio gorena beste<br \/>\nenpresariak, merkatuak, kontsumitzaileak (eta Estatuak) menderatzea da;<br \/>\npolitikariarena beste politikariak eta herritar guztiak menderatzea,<br \/>\nboterea, gobernua eskuratzea. Hobbesen filosofia: guztiok guztien<br \/>\naurkako gerra maila guztietan. Arrakastatsua, miretsia, goraipatua,<br \/>\nedozein gerra motatan garaile irteten duena. Indarra ahultasunaren<br \/>\naurka, ahultasuna -mota guztietakoa, hortik gaixotasunari, zahartzeari,<br \/>\ntxirotasunari&#8230; eta emetasunari eta homosexualitateari izandako<br \/>\nhiguina, horiek denak ahultasuntzat jotzen direlako, gizarte<br \/>\npatriarkalaren ereduan- deitoragarria baita. Horixe bera zen, besteak<br \/>\nbeste, Nietzscheren balio gorena. Errukiak ez du lekurik, ez gerran, ez<br \/>\nnegozioetan, ez politikan. Hortaz, maitasunari eta altruismoari lotutako<br \/>\n jarduera guztiak gutxietsi behar dira. Familiak eginkizun bakarra du:<br \/>\ngerlari eta morroi gehiago sortu eta heztea. Eginkizun hori beharrezkoa<br \/>\nden bitartean, familia onargarria da.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Horixe<br \/>\n da eredu kapitalistaren barruko tentsioa, familiari dagokionez: gustura<br \/>\n ezabatuko luke, gorrotoaren logikari ihes egiten dion azken aterpeetako<br \/>\n bat delako, baina hura behar du Estatuaren beharrak asetzen dituzten<br \/>\nbesoak berritzeko -gogora dezagun Aldous Huxleyk bikain marraztu zigun<br \/>\ngizartea, klonazioari esker familiak herri atzeratu eta basatien<br \/>\nbitxikeria bihurtu zirenekoa, gizaki guztien betebehar nagusiak<br \/>\nsistemarentzat lan egin eta beti zoriontsu izatea zirelarik-. Beraz,<br \/>\nkomeni zaionean, Estatuak erlijioaren diskurtso moralista erabiliko du,<br \/>\nalde baterantz bultzatzeko, eta komeni ez zaionean, diskurtso<br \/>\nantiklerikal faltsua eta &#8220;erradikala&#8221; erabiliko du besterantz<br \/>\norekatzeko. Emakumeak -eta gizonak- presio horien bien artean kateatuta<br \/>\nbeti.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Larriena<br \/>\n honakoa da: feminismo ofizial edo instituzionalak, emakumeen balioak<br \/>\n-zenbat emakume hainbat balio, zalantza barik- bilatu, balioetsi eta<br \/>\nhaien arabera beste mundu bat asmatu beharrean, bere egin ditu eredu<br \/>\npatriarkalak bultzatutakoak eta berdintasuna bilatzeko bide bakarra<br \/>\nhautatu: emakumea gizon bihurtzeko bidea. Horrela, eredu patriarkalak<br \/>\negindako emetasunari lotutako balio guztien negatibizazioa bere egin,<br \/>\neta maitasunaren, sentiberatasunaren, elkartasunaren, elkar-laguntzaren<br \/>\naurkako diskurtsoa eraiki du, gizonak eta emakumeak elkarren arerio<br \/>\nbihurtuta. Ez da harritzekoa batzuengan sentitzen den gizon guztiekiko<br \/>\ngorrotoa, androfobia: hura izan nahi eta ezin. Zoritxarrez, gainetik<br \/>\nkentzerik ez duten emetasunari gorroto diote. Gizarte patriarkaleko<br \/>\ngizonentzat haurrak, adinekoak, gaixoak&#8230; zaintzea zama, katea,<br \/>\narrakasta ekonomikorako oztopoa bada, emakume feminista patriarkalentzat<br \/>\n -neo-matxistentzat- ere maitasunak gidatutako jarduerak oro zama,<br \/>\nkatea, kartzela bihurtu dira. Gizarte patriarkaleko gizonentzat balio<br \/>\nnagusiak arrakasta ekonomikoa eta botere nahia badira, emakume feminista<br \/>\n patriarkalak ere arrakasta ekonomikoaren eta boterearen atzetik jarri<br \/>\ndira, hil ala biziko lehian.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Horrela<br \/>\n uler daiteke hainbat gizon eta emakume ezkertiarren artean emakume<br \/>\ngerrillariek sortzen duten miresmena. Haiengan ametsa gauzatzen da.<br \/>\nGizarte patriarkaleko gizonen balio eskala erabat bere egin duen<br \/>\nemakumea ikusten dute, basakeria gizonen pare erabiltzeko kapaz den<br \/>\nemakumea, gerra egiteko eta goitik beherako sistema hierarkiko eta<br \/>\ndiziplinatuan bere tokia betetzeko gai den eta, aldi berean, gizonentzat<br \/>\n desio objektu ezkutua den izakia. Uste dut ez dela kasualitatea azken<br \/>\ngobernu sozialistan gerraren ministroa -Defentsa Ministerioa diotsote<br \/>\nGerra Ministerioa zenari, eta Afganistanen soldaduak izatea, seguruenik,<br \/>\n &#8220;defentsa&#8221; kontua baino ez da&#8230;- Carmen Chacon izendatu izana. Nork<br \/>\nbere borrokak borrokatu behar ditu, noski, eta seguru nago emakumeek ez<br \/>\ndutela inoren beharrik euren borrokak eurek borrokatzeko -dirudienez,<br \/>\nfeminista batzuek uste dute emakume &#8220;ahulek&#8221; Estatuaren laguntza behar<br \/>\ndutela aurrera ateratzeko-, baina horretarako ez dut uste gizonezkoek<br \/>\nsortutako borroka paradigmei eta estetikari jarraitu behar dietenik.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Feministen<br \/>\n eginkizuna kontrakoa ere izan zatekeen: gizonoi maitasunaren,<br \/>\nelkartasunaren, errukiaren, elkar-laguntzaren&#8230; edertasuna erakutsi,<br \/>\nbalio haiek goresten irakatsi eta gorrotoak, botere eta arrakasta nahiak<br \/>\n bultzatutako balioak gutxiesteko bidea gure begien aurrean jarri.<br \/>\nHorrela, agian, guk haiei lotzen dituzten kateak seme-alabak,<br \/>\nbikotekideak, gaixoak eta aitaita-amamak direla irakatsi beharrean,<br \/>\nhaiek irakatsiko ziguten benetako katea soldatapeko lana dela, egunero<br \/>\ntxanpon batzuk ateratzearren, telebistak nahiarazten dizkigun mila<br \/>\ntontakeria erosteko dirua izatearren, gogoko ez dugun zeregin batera<br \/>\nabiatu eta gure bizitzako ordurik onenak eginkizun hari ematea dela<br \/>\ndaroagun katerik astunena. Arrakastak edo botere nahiak baino atsegin<br \/>\nhandiagoa ematen duela gure beharra duenari laguntzea, saririk espero<br \/>\nbarik. Irabazten aterako ginen denok eta ardurak eta premiak elkarrekin<br \/>\neta berdintasunean hautatu eta banatzeko askoz askeagoak ginateke.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Gizarte<br \/>\n patriarkalaren ikuspegi zikiratu horren erruz, emakumeek guk baino<br \/>\nsarriago, hobeto edo maitasun handiagoz egin dituzten eginkizun horiek<br \/>\nguztiak gutxietsi ditugu eta, okerragoa dena, emakumeei ere<br \/>\ngutxietsiarazi dizkiegu, gure gizartean &#8220;prestigiorik&#8221; ematen ez<br \/>\ndutelako. Eta hori, emakumeen kalterako ez ezik, gizonon kalterako ere<br \/>\nizan da, hots, gizaki guztion txarrerako, geure buruari maitasunez<br \/>\njarduteko aukerak murriztu dizkiogulako eta behar genuen eta dugun<br \/>\nbenetako iraultza atzeratu baino egin ez dugulako -ez ahal da betiko<br \/>\nizango!-.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Bestetik,<br \/>\n emakumeak &#8220;gizonezkoenak&#8221; ei ziren esparruetan sartu direnetan,<br \/>\ngizonezkoek ezarritako ikuspegi berbera erabili dute haietan jarduteko.<br \/>\nAzken finean, haiei heltzeko bultzada ez da emakumeen erabaki aske eta<br \/>\nkontzientetik atera -ezta gizon gehienon erabaki aske eta kontzientetik<br \/>\nere-, sistemak oso ondo pentsatutako operazio batetik baino. Horrela,<br \/>\nesan legez, feminismo ofiziala neo-matxismoa baino ez da izan. Emakumeak<br \/>\n gizonezkoek diseinatutako sistemaren borondatezko mendeko bihurtzeko<br \/>\nestrategia ezin hobea. Emakumeei &#8220;eman&#8221; zaien &#8220;eskubide&#8221; bakoitza ez da<br \/>\nhaiek askatu eta berdintasuna eskuratzeko urrats bat, guztiontzako kate<br \/>\nestuago bat baizik.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Horregatik,<br \/>\n feminismoak, benetako berdintasuna bilatzen duen mugimendua izan nahi<br \/>\nbadu, lehenbizi honako hausnarketa egin behar luke: berdintasuna zertan?<br \/>\n zer ereduren arabera? berdintasuna gu gizonezkoak bezalakoak izateko,<br \/>\nhaien balioak indartu eta geureak lurperatzeko? berdintasuna gizarte<br \/>\neredu patriarkalaren arabera goitik behera eraikitako Estatuan eta<br \/>\nkapitalismoan? Ala hutsetik hasi behar genuke geure mundua, geure<br \/>\nbalioak, geure harremanak, geure nortasunak, geure gizartea, geure<br \/>\ngorputzak&#8230; eraikitzen, emakumeok eta gizonok, gizakiok, denok batera<br \/>\neta benetako berdintasunean?<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Pentsa<br \/>\n dezagun emakumeak gizonekin berdintzeak (zergatik ez da alderantziz<br \/>\nizan, gizonak emakumeekin berdindu? edo, egokiena, elkarrekin zertan eta<br \/>\n norantz berdindu eta zertan ez erabaki? aniztasuna askoz aberatsagoa,<br \/>\nemankorragoa eta askeagoa delako) zer &#8220;aurrerapen&#8221; ekarri duen:<br \/>\nemakumeek -herri batzuetan- boto eskubidea lortu zuten eta&#8230;, zelako<br \/>\ngobernuak atera dira hautestontzietatik, ezer aldatu da, gizarte ereduak<br \/>\n hobetu dira gobernu horiei esker, aintzat hartu dituzte emakumeen<br \/>\nbalioak gobernu horiek?; emakumeak gizonezkoek egiten zituzten<br \/>\nsoldatapeko lanetan hasi dira eta&#8230;, morrontza bikoitzean ez dira<br \/>\nsartu, bada, emakume -eta gizon- anarkistek eurek aspaldi salatu zuten<br \/>\nbezala, hain zuzen ere, lehen egiten zituzten zereginak gutxietsita,<br \/>\nzama gorrotagarritzat hartuta, gizonezkoak haiei heltzeko prest egon ez<br \/>\ndirelako?; emakumeak gobernuburu bihurtu dira -gogoratu behar da aspaldi<br \/>\n ere erreginak egon zirela eta horrek ez zuela gehiegi aldatu erresuma<br \/>\nhorien izaera totalitario eta inperialista, Ingalaterra edo antzinako<br \/>\nEgipto eta Kleopatra ospetsua gogoratzea baino ez dago- eta, zer aldatu<br \/>\nda onerako haien gobernuetan, emakume izateagatik? Margaret Thatcher eta<br \/>\n Angela Merkel, Esperanza Aguirre, Yolanda Barcina, Michelle<br \/>\nBachelet&#8230;, ezagun egiten zaizkigu?; emakumeek enpresak zuzentzea eta<br \/>\nadministratzea lortu dute eta&#8230;, galdu dute enpresa horiek euren izaera<br \/>\n esplotatzailea edo hobetu da haietan emakume langileen egoera?;<br \/>\nemakumeak polizian eta armadan sartu dira, epaile bihurtu eta&#8230;, aldatu<br \/>\n da haien izaera errepresibo, edo hiltzailea, haien ankerkeria?<br \/>\ngogoratzen naiz, honi dagokionez, Espainiako Polizia Nazionala istiluen<br \/>\naurkako taldeetan emakumeak sartzen hasi zenean, lagun batzuek esaten<br \/>\nzidatela -horretan eskarmentua izan zutelako esan ere- nahiago zutela<br \/>\nemakume polizia batek ez atxilotzea, gizonezkoen pare egon nahi horretan<br \/>\n askoz basatiago jokatzen zutelako, indarkeria mailan ere &#8220;gizonak baino<br \/>\n gizonago&#8221; bihurtuta, &#8220;ahul&#8221; ez agertzeko&#8230;<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Aipatutako<br \/>\n aldarrikapenen artean, oso bitxia da Estatuek etxekoandreei soldata<br \/>\nordaintzeko garai batean egiten zen aldarrikapena -gaur egun argi dago<br \/>\nEstatuaren kutxa ez dagoela holako alaitasunetarako-. Lehen begiratuan<br \/>\naldarrikapen onargarria eman dezake, baina, azken finean, lerro artean<br \/>\nirakurriz gero, ondorio bi atera daitezke: mundu honetan ez dago ezer<br \/>\nmusu truk edo maitasunez egiterik balioa galdu barik -eta emakumeek ere<br \/>\nhorrela ikasi behar zuten, ahalik eta lasterren-, eta dirua<br \/>\nbikotekidearen eskutik onartzea baino duinagoa da Estatuaren eskutik<br \/>\njasotzea, horrek &#8220;independentzia ekonomikoa&#8221; ematen ei duelako. Egiten<br \/>\nden guzti-guztia monetarizatu behar da -zer eta kontsumitzeko ahalmen<br \/>\nhandiagoa izan dezagun, noski-. Jakina, pentsaera hori ezin hobea da<br \/>\nEstatuaren beharra elikatzeko. Lehen, legez, senarraren mendeko zen<br \/>\nemaztea. Orain, Estatuaren mendeko da emakumea, gero eta gehiago. Kasu<br \/>\nbatean zein bestean, inoiz ez bere buruaren jabe. Objektu beti, inoiz ez<br \/>\n subjektu, feminismoak berak objektu bihurtu baititu emakumeak, Estatu<br \/>\ngurasokeriaren kate hertsatzailearen mende.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Are<br \/>\n bitxiagoa da, aldarrikapen feminista delakoan, prostituzioa<br \/>\nlegeztatzeko eskatzea, batzuek, oso aurrerakoiak direlakoan, egiten<br \/>\nduten bezala. Estatuak aldarrikapen hori behar du, egon daitezkeen<br \/>\nerrezelo moralak ahultzeko. Azken finean, askoz egokia litzateke emakume<br \/>\n horiek -eta batez ere haien atzean dauden gizonek- egiten duten<br \/>\njarduera ekonomikoa legearen barruan egotea eta zergak ordaintzea.<br \/>\n&#8220;Babestuago&#8221; leudeke, gainera. Zentzuzkoa dirudi, hola ulertuta, baina<br \/>\nprostituzioa, jarduera moduan, nekez defenda daiteke. Batzuek,<br \/>\nzurigarri, esango dute puta batzuek gustura eta euren gogoz dihardutela,<br \/>\n eta haiei legez lan egiteko aukera eman behar zaiela. Berriz ere,<br \/>\ngizonei -sexu esklabotzaren onuradun nagusiak eurak- komeni zaien<br \/>\nirakurketa sinplifikatzaile, atzerakoi eta patriarkala. Sexua era<br \/>\nosasuntsuan bizi bagenu, zama moralik, taburik eta konplexurik gabe,<br \/>\nbenetan denok, emakumeek eta gizonok, gizakiok, geure gorputzaren eta,<br \/>\nbatez ere, geure buruaren jabe bagina, prostituzioak ez leukake lekurik.<br \/>\n Gainera, &#8220;nahi duelako&#8221; prostituitzen den emakume bakoitzeko, seguru<br \/>\nnago milioi batek modu batean edo bestean derrigortuta eta gogoz kontra<br \/>\negiten dutela. Baina gizarte patriarkalak buruan sartu digu munduko<br \/>\nlanbiderik zaharrena delako leloa -eta ikuspegi ezkertiar batzuek<br \/>\nerromantizismoz jantzi dute drama-, berezkotzat eta saihestezintzat<br \/>\nharrarazi digu milioika neska-mutil, gizon eta emakumeren eguneroko<br \/>\ntragedia den jarduera. Prostitutak benetan babestu nahi baditugu, haien<br \/>\nonerako zerbait egin nahi badugu, eman diezaiegun beste zerbaitetan<br \/>\njarduteko aukera.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Bestalde,<br \/>\n pentsatu behar da noiz eta zer helbururekin &#8220;eman&#8221; zaizkien<br \/>\n&#8220;eskubideak&#8221; emakumeei. Pentsa daiteke feminismoa emakumeek askatasunez<br \/>\neraikitako ideologia dela, baina &#8220;emakumeen&#8221; aldarrikapenei &#8220;men&#8221;<br \/>\negiteko uneak eta haien onuradunak aztertuz gero, ikusiko dugu oso<br \/>\nbestelakoa dela kontua:<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Emakumeei<br \/>\n boto emateko &#8220;eskubidea&#8221; eman zitzaienean, emakume burges eta kultuen<br \/>\nbotoa -egun bezala, haietako asko manifestazioetan ateratzen ziren<br \/>\nbitartean, etxeko lan &#8220;desatseginak&#8221; bigarren mailako emakume txiroek<br \/>\negiten zituzten- beharrezkoa zen Estatua eta kapitalismoa -botoa batez<br \/>\nere emakume burges horiek emango baitzuten- indartzeko eta partitokrazia<br \/>\n parlamentarioari zilegitasun handiagoa emateko.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Lan<br \/>\n indar gehiago behar zenean, emakumeak soldatapeko lanetara bultzatu<br \/>\nzituzten -AEBn ere, lan indar gehiago behar zutenean beltzak &#8220;askatu&#8221;<br \/>\nzituzten, haiek proletarizatu eta iparraldeko industriak elikatzeko,<br \/>\norain hegoaldeko etorkinekin egiten den bezala, euren herrietatik kanpo<br \/>\nestrategia askoren bidez eta egoera guztiz dramatikoetan bultzatuta<br \/>\neuroparrek nahi ez dituzten lanpostuak har ditzaten eta Gizarte<br \/>\nSegurantzaren kutxak eta europarren jaiotza-tasa urria orekatzeko,<br \/>\nkasurik pribilegiatuenetan, txarrenetan paperik gabeko esklabotzan<br \/>\nmurgiltzen baitituzte batzuk aberasteko behar den azpi-ekonomian; haiei<br \/>\nguztiei &#8220;eskubideak&#8221; pixkanaka onartzea Estatuarekiko fideltasuna<br \/>\nziurtatzeko estrategia oso adimentsua izan daiteke, behar denean arazo<br \/>\nguztien errudun bihurtzeko erabiltzen dituzten bitartean, diskurtso<br \/>\nbikoitz oso interesatuan-, eta enpresen interesei jarraituz,<br \/>\nUnibertsitateak haientzat ere zabaldu; bide batez, lanean ere emakumeen<br \/>\neta gizonen arteko lehia bultzatu zuten, eta langile guztien baldintzak<br \/>\nokertu, eskulan gehiagoren artean hautatzea zegoelako, emakumeen<br \/>\nsoldatak baxuagoak beti. Baldintzak zelan okertu diren ulertzeko,<br \/>\nnahikoa da ikustea emakumeak lan merkatuan sartu aurretik klase<br \/>\nertaineko pertsona baten soldata nahikoa zela familia aurrera<br \/>\nateratzeko, eta egun klase bereko bikotekide bien soldatekin ere<br \/>\nozta-ozta iristen dela hilaren amaierara, besteak beste, kontsumo<br \/>\n&#8220;premiak&#8221; muturrera eraman direlako. Beraz, ematen du merkatuak askoz<br \/>\nlehenago ulertu zuela kontsumo mailari eusteko eta enpresen irabaziak<br \/>\nhanditzeko familia bakoitzeko pertsona bik egin beharko zutela lan,<br \/>\ngutxienez.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Armadak<br \/>\n krisian zeudenean, kalean haien aurkako mugimenduak guztiz<br \/>\ngizarteratuta eta onartuta zeudelako eta modernizatu behar zirelako,<br \/>\nprofesionalizatu eta emakumeak -eta ondoren etorkinak; AEBn homosexualak<br \/>\n ere &#8220;onartzea&#8221; neurri izugarri demokratikotzat saldu zen, armadaren<br \/>\naldeko propaganda operazio ikusgarri batean- onartu ziren.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Estatu<br \/>\n aparatuetan emakumeari leku handiagoa emanda, berdintasunean aurrera<br \/>\negin baino askoz gehiago, Estatua sendotzea lortu da. Kapitala ere bai.<br \/>\nNormala da. Mendeetan emakumeei esan bazaie besteak menderatzea, boterea<br \/>\n izatea, materialki aberastea gauzarik desiragarrienak direla, azkenean<br \/>\nhaietarako guztietarako &#8220;aukera&#8221; ematen zaienean zelan egingo diote uko!<br \/>\n Estatuaren eta kapitalismoaren defendatzailerik sutsuenak izango dira,<br \/>\nhaiek ere gizonen arabera hain desiragarriak diren plazer horiek dastatu<br \/>\n nahi dituztelako. Ez da haien errua hala nahi izatea eta ezin bestela<br \/>\nizan mendeetako doktrinamenduaren ondoren. Bestalde, daukagun gizartea<br \/>\nhau bada, ez dago ukatzerik emakumeek gizonek egiten dituzten gauza<br \/>\nberberak baldintza berberetan egiteko &#8220;eskubidea&#8221; daukatela -edozein<br \/>\ngizartetan behar lukete, eskatu beharrik gabe, erabateko aukera<br \/>\nberdintasuna-. Baina, gizonok zein emakumeek, gizarte honekin<br \/>\nkonformatzen gara? Eredu honetara etsi dugu? Aukera berdintasunik izan<br \/>\ndugu hura hautatzeko?<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Sistema<br \/>\n hau gorrotoak elikatzen du, gorrotoa guztiz funtzionala da<br \/>\nEstatuarentzat eta kapitalismoarentzat. Gizartea zatituta egotea,<br \/>\nelkarren arerio sentitzea, elkarren lehian, aurrez aurre. Herritarren<br \/>\narteko elkartasuna, batasuna, maitasuna, elkar-laguntza&#8230; arriskutsuak<br \/>\ndira oso sistemarentzat. Ildo horretan, feminismo instituzionalak lan<br \/>\nhandia egin du sistemaren alde, sexuen arteko gorrotoa bultzatuz.<br \/>\nDaukaten bide bakarra gizonen balioak bere egin eta gizonek<br \/>\ndiseinatutako borroka zelaian eta arauekin haiekin lehiatzea dela<br \/>\nbarnerarazi zaie emakumeei. Benetako lehia agertzen ez den esparruetan,<br \/>\nartifizialki sortu behar da. Helburua, gainera, ez da gizona bezalakoa<br \/>\nizatea, bera baino &#8220;hobea&#8221; izatea baizik. Gizakiak arriskutsuak dira eta<br \/>\n ezinbestekoa da edozein harreman motatan argi izatea ez garela<br \/>\ngizakiak, gizonak eta emakumeak baizik, ondo bereizita eta elkarren<br \/>\naurkari.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Bestalde,<br \/>\n Estatua, kapitalismoa, gizarte eredu hau, berez, egiturazko indarkerian<br \/>\n oinarritzen badira ere, indarkeria mota batzuk ezkutatu eta bakan<br \/>\nbatzuei jarri behar zaie bozgorailua edo lupa. Indarkeria, gehienetan,<br \/>\nbotere harreman baten adierazpena da, eta indartsuak darabil ahularen<br \/>\naurka -edo ahulak indartsuaren aurka, indartsua bere indarraz kontura ez<br \/>\n dadin-. Botere harreman horren arabera, gurasoek erabil dezakete<br \/>\nseme-alaben aurka, edo seme-alabek gurasoen aurka; patroiek erabil<br \/>\ndezakete langileen aurka, edo langileek patroien aurka; gobernuek erabil<br \/>\n dezakete herritarren aurka, edo herritarrek gobernuaren aurka; herri<br \/>\ninperialistek erabil dezakete herri menderatuen aurka, edo herri<br \/>\nmenderatuek herri inperialisten aurka; aberatsek erabil dezakete txiroen<br \/>\n aurka, edo txiroek aberatsen aurka; bikotekide batek erabil dezake<br \/>\nbeste bikotekidearen aurka; gizakiek erabil dezakete beste izakien<br \/>\naurka, edo beste izakiek gizakiaren aurka; gizonek erabil dezakete<br \/>\nemakumeen aurka, edo emakumeek gizonen aurka; gizonek erabil dezakete<br \/>\ngizonen aurka; emakumeek erabil dezakete emakumeen aurka&#8230; Baina, esan<br \/>\nbezala, indarkeria mota horien guztien artean, sistemaren bozgorailuek,<br \/>\nkomunikabideek, batzuekin bonbardatu eta besteak isilaraziko dituzte.<br \/>\nErabilera ez da neutroa, eta beti pentsatu behar genuke zer ezkutatzen<br \/>\nden ikusarazten digutenaren atzean. Sistemari guk zerbait oso argi<br \/>\nikustea interesatzen bazaio, susmatu behar genuke atzean ikusten ez<br \/>\ndugun mekanismoren bat jarri dela martxan.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Emakumeen<br \/>\n aurkako indarkeria aspaldikoa da, eta sistema patriarkalak berak<br \/>\nbultzatu du. Gerra guztietan, menderatutako herriko emakumeak bortxatzea<br \/>\n aitortu gabeko lehen arauetako bat da -duela zenbait urte txanponaren<br \/>\nifrentzua ikustea tokatu zitzaigun, Irakeko inbasioan, emakume soldadu<br \/>\nharen argazkia erakutsi zigutenean, biluztutako gizona txakur gisa<br \/>\nzerabilela, eta ez da harritzekoa, emakume hark sistema eta mundu<br \/>\nikuspegi oso bat barneratu baitzuen soldadu egitea erabaki zuen unetik-.<br \/>\n Emakumea gizonaren desio iturria da -baita gizona emakumearena ere,<br \/>\nnormala denez, batzuetan hori ahaztarazi nahi badigute ere; desio<br \/>\nhomosexualak bezain berezkoak biak-, eta horrek sortzen duen tentsioa<br \/>\nmodurik makurrenetan lasaitzen da maiz. Baina Estatuen oinarria armada<br \/>\neta gerrak izanda, armadek gerretan egiten dituztenak ezin dira<br \/>\nzalantzan jarri eta hobe haiek isiltzea, politikoki gure alde<br \/>\nerabiltzerik ez badaukagu, behintzat. Lanean ere, emakumeen -eta<br \/>\ngizonen- aurkako indarkeria etengabea da, baina sistema kapitalistaren<br \/>\noinarria ezin da kolokan jarri eta emakumeen eta gizonen arteko gerra<br \/>\nelikatu behar da soldatapekoen eta jabeen artekoa uxatzeko. Familian ere<br \/>\n indarkeria ez da falta eta modu askotan agertzen da. Luzaroan, hori<br \/>\ndena ere ezkutatu egin da, familia eredu sakratu bakarra egon den eta<br \/>\nhura erakustea funtzionala izan ez den bitartean. Orain, ordea, interes<br \/>\nberezia dago indarkeria horren alde bat -eta bakarra- egunero jartzeko<br \/>\ngure begien aurrean. Bikote homosexualetan dauden indarkeria kasuak tabu<br \/>\n dira oraindik. Genero indarkeria esaten diote, edo indarkeria matxista.<br \/>\n Alde batetik, kasu askotan hala dela ukatzerik ez badago ere, eta haiek<br \/>\n inolaz ere gutxietsi barik, pentsatu behar genuke gizonen eta emakumeen<br \/>\n artean dauden indarkeria kasu guztietan generoa edo matxismoa ote den<br \/>\neragilea, salbuespenik gabe. Bestetik, geure buruari galdetu behar<br \/>\ngenioke zein den indarkeria mota bat eta bakarra egunero gure aurrean<br \/>\njartzeko helburua eta, era berean, zein diren horren emaitzak. Eta,<br \/>\nbatez ere, indarkeria mota guztietan bezala, hartzen diren neurriak hura<br \/>\n desagerrarazteko diren ala beste xederen bat duten. Indarkeriaren<br \/>\nzioetan sakontzen ari gara, ala haiek ezkutatzen eta sintomak baino ez<br \/>\nerakusten. Dirudienez, Stieg Larssonek bizia galdu zuen Suedia bezalako<br \/>\nherri &#8220;eredugarrian&#8221; eskandaluzko zifren atzean ezkutatzen den<br \/>\nerrealitatea agertzeagatik. Jakina, askoz errazagoa da azalpen sinpleak<br \/>\neta norabide bakarrekoak ematea eta haiei heltzea, arazoek eduki<br \/>\nditzaketen konplexutasun guztiak ulertzen saiatzea baino, batez ere<br \/>\nkonplexutasun horiek sistemaren erroak ukitzen badituzte.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Izan<br \/>\n ere, gorrotoan, lehian, kontsumismoan eta indarkerian oinarritutako<br \/>\ngizartean bestelakorik espero genezake, gure gida espirituala zaborra<br \/>\nbesterik ematen ez duen telebistaren doktrina dugunean? Gizakiok galduta<br \/>\n gaude eta ez daukagu helduleku etikorik ezta gatazkei, frustrazioei,<br \/>\nbakardadeari, ezintasunari, beldurrei, antsietateari&#8230; aurre egiteko<br \/>\ntresnarik. Maitasunak balioa galdu du, aspaldi, gizartea desegituratuta<br \/>\ndago eta komunitate sena galdu du, eta geratzen zaizkigun aterpeak<br \/>\n-familia eta lagunartea, batez ere- ahuldu eta suntsitzeko lanean ari<br \/>\ndira.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Aztertzen<br \/>\n ari naizen berdintasunaren ikuspegi horretan eredu baten barruko<br \/>\nekonomia eta botere borrokari baino ez zaio begiratu, eta, gainera,<br \/>\nespiritualtasun eta etika oro desagerrarazi eta eredu haren atzean<br \/>\ngordetzen diren balioak ezkutatzea ezinbestekoa zenez gero, gure begien<br \/>\naurrean emakumeak eta gizonak bereizten dituen generoa, sexua, alde<br \/>\nbiologikoa baino ez da jarri. Emakumea gizonarekin berdindu nahi izan<br \/>\nda, ez alderantziz, ez ezarritako eredutik at. Eta bien arteko<br \/>\nharremanak aurrez aurreko lehia bilakatu dira. Horrela, ez da arraroa<br \/>\negungo emakumeek eta gizonok geure nortasuna eraikitzeko, geure sexua<br \/>\nbizitzeko eta harremanak eraikitzeko hainbeste zailtasun izatea.<br \/>\nEmakumeek -eta gizonok- moralak ezarritako ereduaren edo interes<br \/>\nekonomikoak ezarritako bidearen artean hautatu behar dute. Ez daukate<br \/>\nmodurik euren bidea, euren eredua, euren baitatik eraikitzeko. Ezkerreko<br \/>\n ideologia &#8220;progresista&#8221; eta &#8220;iraultzailea&#8221;k erakutsi die naturak<br \/>\nezarritako &#8220;kateak&#8221; hautsi eta moral klerikalari aurre egin behar<br \/>\ndiotela, horretarako gizonak borrokatuz eta gizon bilakatuz. Moral<br \/>\nkristauak erakutsi die gizonaren atseginerako eta Jainkoaren borondatea<br \/>\nbetez seme-alabak ekartzeko makina bat direla. Dirudienez, ez dago beste<br \/>\n eredurik. Eta eredu biak gizarte patriarkal matxista berberak eraiki<br \/>\nditu, kasu bietan, emakumeen balio etiko eta pertsonalak eta haien<br \/>\nbalizko gizarte ereduak gutxietsiz.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Euren<br \/>\n gorputza bizitzeko modua ere su biren artean dago. Alde batetik,<br \/>\ngizonen gutiziarako zaindu behar dute gorputza, haien desiren arabera<br \/>\nmoldatu, edertasun kontzeptu jakin bati erantzun. Bestetik, eder<br \/>\nsentitzeari, seduzitzeko gogoari uko egin behar diotela agintzen zaie,<br \/>\ngizonekin mesfidatiak izan, bestela haien mendeko izango direlakoan.<br \/>\nBatzuek eta besteek erabaki dute emakumeak ez direla gai zer nahi eta<br \/>\nbehar duten erabakitzeko; besteek interpretatu behar dute beti zer<br \/>\nsentitu behar duten eta zelan ulertu behar dituzten euren gorputza,<br \/>\neuren gogoa, euren libidoa, gizonek haiekiko dituzten portaerak&#8230;<br \/>\nHarremanak feministek ezarri duten bezala ulertzen ez badituzte,<br \/>\nkolonizatuta daudelako eta jakin gabe ere matxistak direlako da.<br \/>\nPublizitateak erakusten dituen emakumeak bezalakoak ez badira edo<br \/>\ngizarteak ezarritako interesak eta jarduerak bilatzen ez badituzte, ez<br \/>\ndira bizitzan ezer izango, ez dute arrakastarik lortuko.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Zoritxarrez,<br \/>\n Esperanza Aguirreren hitzak -ez berak ematen dien zentzuan, zalantza<br \/>\nbarik- Acratosaurioarenak bezain egiazkoak dira. Moral kristauak ama eta<br \/>\n emazte fin eta saiatuak izateko eskatzen die, seme-alabak izatera<br \/>\nbultzatzen ditu -eta abortua, haren aurka agertu baina ordain dezaketen<br \/>\nfamilia aberatsen pribilegio hipokrita da-. Baina erlijio feministak,<br \/>\nEstatuaren egungo premiak, &#8220;askatasun&#8221; ekonomikoaren alde eta gizonen<br \/>\npareko jarduteko edozer sakrifikatzeko gertu nahi ditu; langile, ama edo<br \/>\n bikote baino lehenago; dirua maitasunaren aurretik. Gozamena, atsegina,<br \/>\n zoriontasuna, gainera, derrigorrez bilatu beharrekoak dira, ulertzeko<br \/>\nmodu bakarra dute eta ez daude erantzukizunari lotuta, oinarria<br \/>\neskubideak direlako, eta ez betebeharrak. Horrela, zaila da pentsatzea<br \/>\nemakumeei erabakitzeko askatasun handirik geratzen zaiela. Gizonezkooi<br \/>\nere geratzen ez zaigun bezalaxe, baina maila larriagoan. Hala sentitu<br \/>\nduelako ama izan eta soldatapeko izateari uko egin dionak -agian,<br \/>\nbesterik gabe, enpresa baten morroi bilakatzeko asmorik izan ez duelako-<br \/>\n hamaika azalpen eman beharko dizkie besteei eta bere buruari bere<br \/>\nerabakia &#8220;zuritzeko&#8221;, batez ere bere burua aurrerakoi, ezkertiar eta<br \/>\niraultzailetzat badu. Oso bitxia da, seme-alabak izan dituztenean, haiek<br \/>\n haztearren, euren sormen lanari uko egin eta idaztea beste une baterako<br \/>\n utzi duten zenbait gizon idazle ezagutu ditut azken urteotan -eta<br \/>\nahalke barik adierazten dute seme-alabok euren zoriona direla-,<br \/>\naurrerakoiak eta ezkertiarrak haiek denak, kontzientzia handikoak eta,<br \/>\nbeharbada, euren erabakia hartu duten gizonak direlako, eta ez<br \/>\nemakumeak, ez dakit inork esan dien seme-alabak, bikotekidea eta etxea<br \/>\nkateatzen dituzten oztopoak direla eta ez lioketela euren pasioari uko<br \/>\negin behar mendeko bizitza bat izateko. Jakin nahi nuke zer entzungo<br \/>\nzuten emakumeak izan balira&#8230;<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Esandakoaren<br \/>\n eredu ezin hobea da publizitate kapitalista. Seguruenik, jende askok<br \/>\nizango du gogoan frankismoaren garaiko etxetresna elektriko marka ezagun<br \/>\n baten zuri-beltzeko iragarkia. Han, garai hartako estilo apaineko klase<br \/>\n ertaineko emakume eder batek larritasun eta itxaropenez begiratzen<br \/>\nzion, zutik eta atzetik, berak prestatutako oilaskoa jaten zuen<br \/>\nsenarrari, garai hartako pelikuletako galai frankista horietako bat.<br \/>\nSenarrak plateraren gozoa laudatzen zuenean, emazteak arnasa hartu eta<br \/>\nberekiko ziotson sukalde modernoari, eskerroneko: &lt;&lt;Zenbat ordu<br \/>\nzoriontsu emango didazun&gt;&gt;. Garai hartako matxismoaren paradigma<br \/>\nda iragarkia. Baina duela pare bat urte, Txilen, feminismo<br \/>\ninstituzionalaren paradigma den iragarki ezin matxistagoa ikustea tokatu<br \/>\n zitzaidan. Matxismo atzerakoiaren eta feminismo patriarkal<br \/>\naurrerakoiaren uztarketa perfektua. Aurrekoaren bertsio modernoa baino<br \/>\nez zen, azken finean. Kasu honetan ere, etxetresna elektriko marka<br \/>\nospetsua zen iragarlea. Emakume gazte, eder -gure garaiko edertasun<br \/>\nereduaren arabera, esan nahi baita-, lirain, bizi eta modernoa zen<br \/>\nprotagonista, klase ertainekoa hura ere. Harro zioskun bera, aldi<br \/>\nberean, chef -etxeko sukaldari-, psikologo -ama-, hizkuntza aditua -ama<br \/>\nberriz, haurrei etxeko-lanetan laguntzen-, ez dakit zer arlotako langile<br \/>\n -bulego moderno batean ageri zen-&#8230; eta ez dakit zenbat gauza gehiago<br \/>\nzela. Guztietan irribarretsu, fresko, neke aztarna barik. Hori dela-eta,<br \/>\n honakoa haren buruari ziotsona: &lt;&lt;Harro nago super-emakumea<br \/>\nizateagatik&gt;&gt;. Eta elektrotresnei esker, &#8220;askeagoa&#8221; ei zen. Uste<br \/>\ndut super-emakume horrekin pozik bizi zen gizona ere ageri zen non edo<br \/>\nnon. &#8220;Super-emakumeen&#8221; marka farandulako programa batean ere iragartzen<br \/>\nzuen haren aurkezleetako batek, bera ere emakume eder, moderno eta<br \/>\n&#8220;emantzipatua&#8221;. Azken finean, hamaika lan eta bosti lotuta egonda,<br \/>\ngizona baino gehiago dela erakusten ei du eta muturreko esplotazio<br \/>\nhorrek harrotasun eta pozerako zioa behar du, antza.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"gizon-emakumeak\" src=\"http:\/\/www.mapuexpress.net\/images\/publications\/18_3_2011_13_14_41_1.jpg\" alt=\"\" height=\"322\" width=\"237\"><\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Ondorioak<br \/>\n atera nahi badira, honakoa esango nuke: berdintasun mota guztien alde<br \/>\nnago, baina berdintasuna askatasunean baino ez da posible. Askatasunak<br \/>\nbaldintza bat behar du, ordea: aukera guztiak maila berean egotea.<br \/>\nHortaz, gizarte eredu patriarkal batean, Estatua eta kapitalismoa nagusi<br \/>\n diren bitartean, emakumeen eta gizonen -eta, oro har, gizakien- arteko<br \/>\nbenetako berdintasuna ezinezkoa da, balio eskala gizonek (gizon batzuek,<br \/>\n gutxiengoak, eliteak) ezarri duten sistema batean, ez dagoelako aukera<br \/>\nberdintasunik nork bere balio eskalaren arabera hautatzeko. Arrakasta<br \/>\nekonomikoa eta boterea balio gorenak diren gizartean, ezin dut<br \/>\naskatasunez hautatu nire lehentasuna soldata lortzea eta lanean gora<br \/>\negitea den, ala sari bakarra maitasuna izango duen jarduera batean<br \/>\njardutea. Izan ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna baino<br \/>\naskoz gehiago behar dugu: gizaki guztien arteko aukera berdintasuna.<br \/>\nLehen batez ere emakumeek egiten zituzten lanak eta eginkizunak, hala<br \/>\nnola haurrak, gurasoak, gaixoak zaintzea, etxea txukun edukitzea eta<br \/>\notorduak prestatzea -ahaztu barik horiek baino askoz gehiago ere egin<br \/>\ndituztela beti, batez ere beti egon diren emakume nekazari eta<br \/>\nlangileek-, eta maitasunez eta ordainik eskatu gabe egiten diren<br \/>\njarduera guztiak, maitatzen eta balioesten ikasi bagenu, emakumeei<br \/>\nzerbait irakasteko aukera eman bagenie, soldatapeko lana baino hobetsiko<br \/>\n genituzke haiek denak, beharbada, eta zamatzat hartu beharrean, gustura<br \/>\n egin geure haiek guztiak. Orduan bai, aukera legoke, berdintasunez,<br \/>\naskatasunez eta doktrinamendurik gabe hautatzeko, emakumeek eta gizonok,<br \/>\n ama edo aita izan nahi dugun -edo ez dugun izan nahi-, zer lan egin<br \/>\nnahi dugun, zein diren gure lehentasunak, zelan eta norekin bizi nahi<br \/>\ndugun gure sexualtasuna, zer eta zertarako ikasi nahi dugun&#8230; Bestela<br \/>\nesanda, gure denbora zertan, norekin eta zertarako erabili nahi dugun<br \/>\neta gure emetasuna edo gizontasuna -edo biak- zelan bizi nahi ditugun<br \/>\nhautatzeko askatasuna. Baina sistemarentzat arriskutsua litzateke,<br \/>\nseguruenik bai emakumeek bai gizonok ohartuko ginatekeelako egiten<br \/>\nditugun -sistemak behar dituen- gauza gehienak ez ditugula egin nahi eta<br \/>\n ez dutela merezi, kontsumitzen ditugun produktu gehienak ez ditugula<br \/>\nbehar eta kalte egiten digutela guri eta gu parte garen inguruneari, eta<br \/>\n posible dela beste balio eskaletan oinarritutako gizarteak eraikitzea,<br \/>\nhasieratik berdintasunean eta adostasunez eraikitakoak. Indarkeriak ere<br \/>\naskoz leku txikiagoa izango luke, eta sistemarena ere ez genuke<br \/>\nonartuko.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Bukatzeko,<br \/>\n beste zerbait argitu nahi dut. Beharbada, testua irakurrita, uler<br \/>\ndaiteke nire ustez patriarkatuak ezarritako prozesu guztietan,<br \/>\niraganekoetan zein azken mendeotako bultzada berrian, emakumeak biktima<br \/>\neta objektu pasibo hutsak izan direla. Hori egitea berriz ere diskurtso<br \/>\nneo-matxistarekin bat egitea litzateke, eta errealitatetik kanpo<br \/>\nkokatuko ninduke. Ez. Gauzak aldatzeko onartu behar dugu patriarkatuaren<br \/>\n ezarpenean emakumeek gizonek beste egin dutela. Alde batetik, era<br \/>\naktiboan, patriarkatuaren oinarri izan den esplotazioari eta rol<br \/>\nbanaketari emakume askok etekin handia atera diotelako, piramidearen<br \/>\ngoiko erpinean egonda, itzalean zein agerian. Neo-matxismoaren<br \/>\nbultzatzaile eta onuradunen artean, noski, ez dira emakumeak falta.<br \/>\nBestetik, era pasiboan, sistema patriarkala zuzenean bultzatu ez arren,<br \/>\nemakume asko, gizon asko bezala, oso eroso sentitu direlako. Honetan ere<br \/>\n La Bo\u00e9tieren <em>Borondatezko morrontzaren diskurtsoa<\/em>k esanahi<br \/>\nosoa hartzen du. Gutxiengo batek gehiengoa menderatzeko derrigorrezkoa<br \/>\nda gehiengoa menderatuta bizitzeko prest agertzea. Pasibotasuna,<br \/>\naskatasunari uko egitea, gizatasuna galarazten badigu ere, oso<br \/>\ntentagarria da, bizitza errazten zaigulako. Azkenik, garai guztietan, ez<br \/>\n dira gutxi izan sistema patriarkalari aurre egin dioten emakumeak -eta<br \/>\ngizonak-, estrategia batzuk edo besteak erabilita, hura saboteatzeko<br \/>\nmodu asko erabili direlako -armak hartzea modu bat baino ez da, eta<br \/>\ngehienetan ez da eraginkorrena izan aldaketa sakonak lortzeko-, eta<br \/>\nhaietan emakumeak ere protagonista izan dira. Beraz, patriarkatua -eta<br \/>\nhark sortutako Eliza, Estatua eta Kapitala- menderatzeko eta gizartea<br \/>\nerrotik aldatzeko bidean, ez dut uste gizonen eta emakumeen borrokak<br \/>\ndaudenik, eta banaketa horrek emakumeak eta gizonak ahuldu baino ez<br \/>\ngaitu egiten. Gizaki guztiak emantzipatzeko borroka bakarra da, gizaki<br \/>\nguztiok batera, aukera berdintasunez eta estrategiak eta helburuak<br \/>\nadostuta, egin beharrekoa. Hori horrela ulertzen badugu, urrats handia<br \/>\nemango dugu emakumeen emantzipaziorako eta benetako berdintasunerako<br \/>\nbidean, emakume emantzipaturik gabe ez baitago gizon emantzipaturik,<br \/>\nbeltz emantzipaturik gabe zuri emantzipaturik ez dagoen bezala, edo<br \/>\nhomosexual emantzipaturik gabe heterosexual emantzipaturik ez dagoen<br \/>\nbezala. Nire benetako askatasuna beste guztiak ere aske direnean baino<br \/>\nezin da gauzatu. Besteen kateek neu ere lotzen naute. La Bo\u00e9tiek ere<br \/>\nargi ikusi zuenez, herria lotzeko darabilen tiraniaren kateak tiranoa<br \/>\nbera lotzen du herria beste. Inoiz txakurrik paseatu baduzue, erraz<br \/>\nulertuko duzue. Txakurrari heltzen dion eta mugimenduak mugatzen dizkion<br \/>\n uhalak geuri ere heltzen digu eta mugimenduak murrizten dizkigu.<br \/>\nUhaletik askatu nahi badugu, hari jaregin eta txakurra askatzea dugu<br \/>\nirtenbide bakarra. Tiranoaren egoera tragikoagoa da, txakurraren kasuan<br \/>\nez bezala, hark jakin baitaki kateari jareginez gero herri askea ez dela<br \/>\n haren eskua miazkatzera itzuliko, haren lepoaren bila baizik.<\/p>\n<p style=\"text-align:left\" align=\"JUSTIFY\" lang=\"eu\">Paradigmak elkarrekin birdefinitzen hasi behar genuke, ezta?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azken egunotan feminismoei eta matxismoei buruz ditudan ideien gainean hausnarrarazi didaten zenbait testu irakurri ditut. Azkena, alasbarricadas-en gustura irakurri ohi dudan Acratosaurioarena izan da, Esperanza Aguirreren hitz batzuen harira. Oraingoan, ordea, ezarritako diskurtso politikoki zuzenetik aldentzen ez dela begitandu zait, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/2012\/03\/17\/neo-matxismoei-buruz\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[11,25,24,22,20,12,19,15,26,21,23,14],"class_list":["post-10","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anarkismoa","tag-berdintasuna","tag-erlijioa","tag-estatua","tag-feminismoa","tag-gandorra","tag-generoa","tag-gizartea","tag-kapitalismoa","tag-matxismoa","tag-neo-matxismoa","tag-paperak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/asel\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}