Quantcast

Lehen saioa: Hezkuntza Formala

Arrasatek Hezi ekimena martxan da eta atzo egin genuen lehenengo saioa Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Lehenengo saio honetan Hezkuntza Formaleko eragileak elkartu ginen. Arrasaten Hezkuntza Formalean dauden erakunde guztiak egon ginen bertan, langileak eta zenbait guraso tartean: Arrasate Helduen Eskolakoak, Arrasate Herri Eskolakoak, Arizmendi ikastolakoak, Arrasateko Institutukoak, Eskola Politeknikokoak eta Lanbide Hastapenekoak. Talde sustatzaileko kideekin 35 lagun guztira.

IMG_2096

Lehenengo saioa, Arrasatek Hezi ekimenaren oinarrietara lehen hurbilpena egin, eta eragileekin aurreko asteetan egindako aurkezpen bileretan jasotakoak elkarbanatzen hasi genuen. Ondoren, dinamika baten bidez talde txikitan elkartu eta azaldutakoen inguruan sakondu genuen, ikuspegi hezitzailetik Arrasateko kezka/erronkak identifikatzen hasteko.

IMG_2105

Orokorrean ekimena abiatzea eta saioa bera positiboki baloratu zen.

 

Arrasatek hezi ekimena aurkeztu da

Hezkuntza, edozein herri edo komunitatetan esparru berebizikoa da. Heztea, baina, ez da soilik eskolaren edo familiaren betebeharra, gizarte osoarena baizik.

Egun, hezkuntza prozesu iraunkor bezala planteatzen da gure bizitzetan eta honetan eragile ezberdin askok parte hartzen dute. Prozesu hori, herritarrak elkarbizitzen ari diren esparruan, herrian, ematen da. Beraz, herria eta herritarrak dira eragile hezitzaile eta hezkuntza proiektu komunitario baten partaide potentzialak.

Horren garrantziaz jabetuta eta beste herri batzuetan landutako esperientziak kontuan hartuz, datozen hilabeteotan, modu propioan, Arrasate herri hezitzaile izateko bidea elkarrekin landu nahi dugu proiektu komunitario gisa, denboran iraunkorra izateko intentzioarekin.
Arrasatek Hezi aurkezpena

Parte hartze prozesu laburra, interaktiboa eta emankorra izatea nahi dugu, hori dela eta herriko eragile desberdinei luzatu zaie gonbidapena, bakoitzak bere ikuspegia eman dezan. Herriaren errealitateari buruzko diagnostikoa egin, proposamenak jaso eta aurrera begirako ekintza plana zehazteko iritzi eta ikuspegi guztiak beharrezkoak baitira.

Abiapuntuko sustatzaileak, Arrasateko Udala, Txatxilipurdi eta Bagara elkarteak diren arren, Arrasateko eragile desberdinak eta herritarrak protagonista aktiboak izatea da helburua.

Aurkezpena komunikabideetan:

Goienan: http://goiena.eus/arrasate/1414508271436

Mondraberrin: http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=2134384&menuId=8929289&onlypath=true

Diario Vascon: http://www.diariovasco.com/alto-deba/201411/02/arrasatek-hezi-iniciativa-para-20141102012406-v.html

Noticias de Gipuzkoan: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/11/02/vecinos/debagoiena/herria-ikuspegi-hezitzailetik-hobetzeko-arrasatek-hezi-proiektua-bultzatu-dute