Azken asteotan, Arrasatek Heziko lehenengo urratserako ekintza plana diseinatzen ibili gara buru belarri eta hainbat saio burutu ditugu lan hori egiteko.
Erronka nagusiari (“Ikuspegi hezitzailetik Arrasateko hiri antolamenduan eragitea“) erantzuteko bi lan eremu adostu genituen irekiera saioan: espazioen izaera eta erabilera eta autonomia. Bi lan eremu horien arabera antolatu gara ekintza plana zehazteko, batzuk autonomiaren lan-taldean aritu dira eta beste batzuk aldiz espazioen izaera eta erabilera lan taldean.
Bi lan taldeetan lan berdina burutzea izan da helburua, eremu bakoitzeko helburuak adostu, ekintza posibleak identifikatu, eta ekintza horien izaera, ardurak, partaideak, epeak eta baliabideak zehazten ahalegindu. Lan hau burutzeko lan talde bakoitzak bi saio behar izan ditu.
Bi saio horien tartean arratsaldeetako saioetara etorri ezin izan diren eragileetako kideekin ere saio bat egin dugu, beraien ekarpenak jaso eta prozesuan jarraitzeko.
Hurrengo saioa ekintza planaren bateratze saioa izango da, maiatzaren 12an arratsaldeko 18:00etan Kulturateko Areto Nagusian.